Ikastolak herritik sortuak gara, garai jakin batean eta behar jakin bati erantzun bat emateko. Eremu kooperatibo herritarrean kokatzen gara. Eskola-eredu herritar honek hainbat ezaugarri ditu:

  • Titulartasun propioa: Ikastola bakoitzak bere nortasun instituzional eta juridikoa ditu eta horrek ikastolaren autonomia eta garapena ahalbidetzen ditu.
  • Ikastoletan, eskola-komunitatea, bereziki familiak, ikastolaren jabeak dira eta ikastolako erabakietan parte hartzen dute, modu kooperatibo eta demokratikoan.
  • Gizarteari ekarpena: Ikastolak euskal komunitatearen oinarrizko behar bati erantzuteko asmatu ziren. Administrazio publikoak eta merkatuak ez dituzte beti asetzen gizartearen beharrak alor guztietan. Horregatik, herritarrei zerbitzua ematea da ikastolon egitekoa.
  • Kooperatiboa eta solidarioa: Kooperatibetan badago oinarrizko printzipio bat, alegia, bazkideen arteko lankidetza eta elkartasuna bai kooperatiben artean zein eragile sozialekiko. Lankidetza eta elkartasuna ikastola bakoitzaren baitan eta Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen bidez gauzatzen da. Horrela sortu zen Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea (Elkartasun Kutxa). Ikastola bakoitzak bere ekarpena egiten du urtero, Euskal Herrian zehar dauden ikastolen artean premia handia dutenei laguntzeko.
Hezkuntzan garatutako autoeraketa dugu oinarri

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu