2017/01/26

ZANGOZAKO IKASTOLA

Guk Zangozako Ikastola aukeratu dugu!

2017/01/24

Eraldatzailea

Ikastolak, hezkuntza eraldatzen!

Ikastola hezkuntza eraldatzen ari da bere eredu pedagogikoarekin. Espazioak berritzen, eduki digitalak sortzen eta txertatzen, hezkuntza paradigma berrian ere aitzindari da ikastola. Eta proiektu pedagogikoak ikertzen, garatzen eta berritzen ari da etengabe. Bikaintasuna ulertzeko modu bakarra dauka ikastolak: ikasle guzti guztien hobekuntza. Hezkuntza eraldatzen, gizartea eraldatzeko; gizarte justuago, parekideago, euskaldunago, eleanitzago eta zoriontsuago bat eraikitzeko.

2017/01/24

Herritarra

Ikastola, herritik eta herriarentzat sortua

Hezkuntza zerbitzu publikoa eskaintzen dugu. Herritarrengandik hurbil dauden kooperatibak dira. Gurasoak dira kooperatibista. Gizarte partaidetza eta erantzukizuna ditu ardatz. Gainerako beste ikastola guztiekin batera, Euskal herriko Ikastolak Europar Kooperatibako kide gara.

2017/01/24

Euskaldun eleaniztuna

Euskaratik mundura!

Ikastolek Hezkuntza Proiektu propioarekin. Ikastolan euskaraz bizi gara, euskaraz munduratzen gara, eta Euskal Herritik mundura goaz, euskaratik, euskaran ardaztutako eleaniztasunarekin.

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu