2018/03/01 | Iñigo Aritza Ikastola + DNN

Aniztasunak aberasten gaitu! Inklusibitatea lantzen ari gara ikasturte honetan. (IÑIGO ARITZA)

Aurten Iñigo Aritzan Ikastolan Nafarroa Oinez 2018 ospa-tzen ari gara “BIZI” lelopean. Euskara bizi, kultura bizi, Ikastola bizi, herria bizi,…eta inklusibitatea bizi! Gure gizartea anitza delako eta aniztasunak aberastu egiten gaituelako.

Baina zer da inklusibitatea bada? Inklusibitatea pertsona guztiak ain-tzat hartzean datza. Denok desberdinak garen arren, guztiontzako eskubide berberak bermatzea.

Inklusibitatearen gaia lantzeko proiektu berri bat jarri dugu martxan: “Guztiok baga, oINez”. Proiektu honek helburu nagusi bat du;inklusibitatea bermatzea gizarte inklusiboa jomuga nagusia den testuinguruan. Oraingoan ikastola espazio fisikotik atera eta aisialdian benetako pausu kualitatibo bat emateko erronka abian dugu. Honela, Oinez inklusibo bat diseinatu eta garatzeko apustua egin dugu. Oineza esaten dugunean, ospakizuna eta mugimendua bera bere osotasunean biltzen ditugularik.

Urtean zehar antolatu diren jarduera eta proiektuetan inklusibitatea kontuan hartzen ahalegintzen ari gara, gizartean gai honekiko sentsibilitatearen zabalkuntzan lagunduz. Inklusibitatea zehar lerroa bilakatu da gure jardunean eta asko dira dagoeneko egin diren internetzioak: jarduera eta ekitaldiak zeinu hizkuntzaz jarraitzeko aukera izaten ari gara, baita begizta magnetikoa eta soinu anplifikadoreak erabiltzeko aukera ere, euskarri grafiko guztietan irakurketa erraza edota piktogramak erabiltzen ditugu, praktika onen katalogoa sortu dugu (www.nafarroaoinez.eus /Argazkiak/Contenidos/borobilak1.pdf), web orrialdean edukia modu desberdinetara aurkezten da pertsona guztientzat eskuragarria izan dadin…

Baina gaia zeharka lantzeaz gain, inklusibitatearekiko sentsibilitatea lantzeko jarduera zehatzak ere proposatzen ari gara, honen adibidea, martxan dugun “Argazkien bidez BIZI inklusibitatea” jarduera. Argazkiak aitzakiatzat hartuz, inklusibitate egoerak identifikatzeko gonbitea luzatzen dugu. Jardueran edonork har dezake parte.

Gure web orrialdean (www.nafarroaoinez.eus) informazio guztia aurkituko duzue, baina Nafarroako 15 Ikastoletan ere jarri da martxan eta bukaera emateko sentsibilizazio tailerrak burutuko dira 15 Ikastoletan gurekin elkarlanean ari diren CERMIN, EUNATE, ONCE, IBILI eta BIAK BAT erakundeen eskutik.

Asko dira inklusibitateari begira eman beharreko urratsak. Gu bidea egiten hasi gara dagoeneko…Gure bidelagun izan nahi duzu?

 Dokumentua ikusi

Aniztasunak aberasten gaitu!
Itzuli

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu