2016/04/08 | Nafarroako Ikastolen Elkartea

Mikel Asiain Nafarroako Ikastolen Elkartearen lehendakari izendatua izan da

Aurreko hilabetean, Nafarroako Ikastolen Elkartean (NIE) ospatutako azken Asanbladan, aho batez Mikel Asiain erakundeko lehendakari izendatu zen, Pello Irujo karguan ordezkatuz.

Mikel Asiain NIEko hamabigarren lehendakaria izango da eta erakundearen sorreratik Julio Altadillek, Ramón Mintegik, Patxi Arzek, Jesús Bueno Asínek, Txomin Izkok, Gorka Nicuesak, Fermin Altzugaraik, Aingeru Epaltzak, Xabier Azanzak, Izaskun Arratibelek eta Pello Irujok bete zuten kargua bere gain hartu du.

Izendapenaren ondorengo bere lehen hitzetan, Artezkaritza Batzordearen lehendakaritzan egongo den denboraldian zehar, bere aurretik izan diren lehendakariek erakutsi duten lan eta berrikuntza espirituari jarraipena emango diola adierazi zuen.

Bere hitzetan, “Ikastoletatik ahalegin berezia egiten jarraituko dugu, batetik, irakasleen etengabeko formazioan, eta, bestetik, familien inplikazioan eta parte-hartzean ere, guztien artean helburu nagusitzat ikasleen konpetentzia pertsonal eta sozialen garapena dituzten hezkuntza zentroak lortzeko; hala nola, egiten ikastea konpetentzia; hizkuntza konpetentziak, euskara ardatz zentrala izanik, eleaniztasuna sustatuz... Europako arauek planteatzen dutenarekin bat eginez”. Halaber, adimen emozionalaren garapen sistematikoaren alde ikastolek egindako apustua azpimarratu zuen, gure seme-alabek pertsona zintzoak izaten, eta, aldi berean, bizi diren gizartearen elementu aktiboak izaten ikas dezaten.

Kooperatibista guztien –gaurkoak zein aurrekoak– ezinbesteko esku-hartzea nabarmendu zuen, hezkuntzarekin eta kulturarekin lotutako mugimendu honek indartsu jarrai dezan; 2015. urtean mugimenduaren 50. urteurrena ospatu zuen mugimendua, hain zuzen.

Euskararen erabilera eremu akademikotik haratago eramateko lana funtsezkoa kontsideratu zuen, teknologia berrien erabilera trebetasunak ahaztu gabe. “Ezinbestekoa da talde lana bultzatzen jarraitzea eta auzolana balioan jartzea, mugimendu honen nortasun-ezaugarri bezala. Elkarlan horri esker ikastolen jaiotza eta garapena posiblea izan da, herritik sortutako eta herriarentzat lan egiten duten eskolak. Ikastolen izaera aitzindaria eta berritzailea, hezkuntza berritzeko eta, une horretara arte sarbiderik izan ez zuen eremuan, euskara irakaskuntzan komunikazio-hizkuntza izatea lortzeko etengabeko saiakera indartzea, hain zuzen ere”.


Itzuli

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu