Gabonetan etxeak apaintzen dira. Kaleetan ere apaingarriak ikus daitezke nonahi. Eta zure ordenagailua? Apainduta al dago? Girnaldatxo bat ipin dezakezu monitorearen inguruan edo altabozen gainean. Nahikoa al da honekin? Noski ezetz!

Atal berri honetan zure ordenagailuaren atzeko planoa aldatzeko aukera ere emango dizugu. Nola? Jarraitu argibideak edo bestela...dakien bati galdetu!Treeline.gif (10639 bytes)

ARGIBIDEAK (A):

1.- Aukera ezazu beheko irudi bat gainean klikatuz:

 

abesten 800x600.jpg (140655 bytes)

mendia640x480.jpg (75317 bytes)

Abesten 800x600

Olentzero 800x600

 

2.- Itxaron irudia kargatu arte (bitartean "Alaken" abestu)

 

3.- Klikatu irudiaren gainean ezkerreko botoia erabiliz. Gero xaguko eskubiko botoia sakatu eta menu bat agertuko zaizu.

 

4.- Agertu den menuan "Ezarri horma-paper gisa" aukeratu eta listo!  

  

ARGIBIDEAK (B)

Hau irakurtzen ari bazara...aurreko pausuek ez dute ezertarako balio izan, ezta? Mekatxis! Beno, ez larritu. B plana jarraitu.

 

1.- Aukera ezazu beheko irudi bat gainean klikatuz:

abesten 800x600.jpg (140655 bytes)

mendia640x480.jpg (75317 bytes)

Abesten 800x600

Olentzero 800x600

 

2.- Itxaron kargatu arte (bitartean hatzamarrak gurutzatu dena ongi ateratzeko)

 

3.- Klikatu irudiaren gainean ezkerreko botoia erabiliz. Gero xaguko eskubiko botoia sakatu eta menu bat agertuko zaizu.

 

4.- Menu horretan KOPIATU aukeratu eta Interneteko nabigatzailearen lehioa minimizatu.

 

5.- Nire PCtik abiatuta aukeratu nahi duzun karpeta. Ireki karpeta eta bertan Edizioa + Itsasi aukeratu edo Ctrl-v teklak batera sakatu.

(oraindik irakurtzen ari bazara zorionak...mirari bat da)

 

6.- Orain Hasi-n sakatu (Inicio), Ezarpenetara joan (Configuración), Kontrol Panela (Panel de Control), hor Bistaratzea aukeratu (Pantaila) eta azkenik Atzeko planoa.

 

7.- Irudia aukeratzeko ARAKATU-n (Explorar) klik egin eta irudia gorde duzun karpetara joan. Bertan fitxategia aukeratu eta amaitu da bidaia.

 

(Honekin ez baduzu lortzen edo argibideak "ilunbideak" direla uste baduzu,

Z-Plana martxan jarri)

gorostia.gif (12915 bytes)

Z - PLANA

1.- Laguntzaaaaaaaaaa!!! ohiukatu.

 

2.- Aita, ama, laguna, semea, alaba, bizilaguna, irakaslea edo dakien bati deitu

lehen bait lehen etor dadin.

 

3.- Ezin badute ezer egin...Olentzerori, hots, niri, informatika klase batzuk eskatu opari bezala (ez pentsa ideia txarra denik) ;-)

 

bar11.gif (1614 bytes)

Nagusia | Olentzerori buruz | Gabon kantak | Denborapasak | Antzerkiak | Pantailarako irudiak |
Postalak | Haur gaiztoen txokoa | Gabonak munduan | Olentzeroren gutuna | Kredituak

bar11.gif (1614 bytes)