09/03/2023 | Argia Ikastola

Hainbat egun, hainbat aldarrikapen

Atzo, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunean, kaleak morez jantzi ziren. Emakumeen aurkako diskriminazio mota guztiak ezabatzeko aldarria egiten da, gizarteko arlo guztietan emakumearen ahalduntzea eta gizarteko arlo guztietan parte-hartze osoa eskatuz. Hori ez da egun bakarreko kontua, eguneroko lana garrantzitsua da. Atzoko egunaz gain, urtean zehar beste hainbat egun ere ospatzen dira. Erreportaje honetan, laburbilduz, egun horien berri eman nahi izan dugu.

EMAKUMEAK ETA NESKAK ERE ZIENTZIALARIAK DIRA

Otsailaren 11n, Zientziako Emakumeen eta Neskaren Nazioarteko eguna ospatzen da zientzia eta teknologia alorrean emakumearen papera indartzeko eta hezkuntza eta ikerkuntzan bere sarbidea sustatzeko. UNESCOren datuen arabera, munduko ikertzaile zientifikoen % 30 baino gutxiago dira emakumeak. Lehen, emakume zientzialari oso garrantzitsuak zeuden, adibidez, Marie Curie, Rosalind Franklin… Baina gaur egun ere emakume zientzialari garrantzitsu asko daude, adibidez, Izaro Fernandez, Ainhoa Irastorza etab.

ZENBAT BALIO DUZU?
Pertsonen salerosketa oso delitu larria da, hirugarren pertsona batek besteak kontrolatu eta bere eskubideak eta askatasuna kentzen die. Mota askotako lanetara behartzen dituzte, sexu eta lan esplotazioetara, lan behartuetara, etxeko lanetera, organoen erauzketara eta beste lan askotara behartuta daude. Beraiekin negozioak egiten dituzte eta pertsonak erosi eta saltzen dituzte. Gaur egun biktima gehienak umeak eta emakumeak dira eta 12 mlioi baino pertsona gehiago dira biktimak. Egun hau jendea, eta, batez ere, gobernuak delitu mota honek sortzen dituen arazoen inguruan kontzientziatzeko asmoz egiten da. Pertsonen Salerosketaren Aurkako Nazioarteko Eguna, uztailak 30.

GOGORATZEN DUZU RITA HESTER?

Rita Hester 1998ko azaroaren 28an, 35 urte zituenen, bere etxean hil zuten transgeneroa izateagatik. Rita bezala beste emakume eta gizon transgenero asko hil izan dituzte. 2020an 350 pertsona hil zituzten munduan eta 2008tik 2020ra 3664 heriotza kasu gertatu dira pertsona transgeneroak izateagatik. Egun hau Rita Hester eta bera bezalako biktimak gogoratzeko, kontzientziatzeko eta horren kontrako mugimenduak egiteko ospatzen da. Hildako transen omenez eta komunitate honek oraindik bortizkeria jasaten dutelako ospatzen da Trans Memoriaren Nazioarteko Eguna azaroaren 20an.

ALDEZ AURREKO PROBAK EGITEA GARRANTZITSUA
Mundu mailan, gehien diagnostikatzen den minbizi mota da bularrekoa. Kalkuluen arabera, 2020an 34.088 kasu berri diagnostikatu ziren mundu osoko emakumeen artean eta 2022an, 34.750. Esan dezakegu 12 emakumetatik batek bularreko minbizia eduki duela bere bizitzan zehar. Bularreko minbizia heriotza-kausen bosgarren arrazoia da emakumeetan. 2020an, mundu osoan 684.996 emakume hil ziren bularreko minbiziaren ondorioz. Badaude hainbat faktore bularreko minbizia edukitzea areagotzen dutenak, adibidez, fisikoki aktiboa ez izatea, gehiegizko pisua, hormona batzuk (menopausian hartzen direnak), alkohola, tabakoaren kontsumoa etab. Adituek diote garrantzitsua dela prebentzioa eta aldez aurreko probak egitea. Bularreko minbizia goiz detektatzeko programei esker minbizi kasu gehienak fase goiztiarretan izan dira eta tratamendu eraginkorrak eta ez hain erasokorrak egiteko aukera ematen dute. Urriak 19, Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna.

ETXEKO LANGILEEN ESKUBIDE DUINAK
Etxeko Langileen Nazioarteko Eguna 1988 urtetik ospatzen da urtero. Egun honen helburua etxeko lanaren balioa ezagutaraztea, lan hauetan aritzen direnen, gehienak emakumeak, baldintzak hobetzea eta egiten dituzten ekintzak ikustaraztea da. Etxeko langileek oso soldata baxua daukate, gutxi gora-behera mila euro eta ia egun osoan lan egiten dute. Nazio Batuen Erakundeak interesa jarri zion gai honi eta 2011. urtean Lanaren Nazioarteko Erakundearen bidez akordio historiko bat lortu zen. Akordio horretan etxeko langileen lan duina bermatzeko hitzarmen bat sortu zen, eta orduan, lehen dokumentua sortu zen jarduera ekonomiko mota horiek arautzen zituena. Hori horrela izanik ere, baldintza asko ez dira betetzen. Martxoak 30, Etxeko Langileen Nazioarteko Eguna.

ABORTU ILEGALAK, ARRISKU BIDEAK
Hego Amerikako herrialde batzuetan lau milioi emakume baino gehiagok abortatzen dute urtero. Horretako ehuneko handi bat abortatzerakoan hil egiten dira, izan ere, arrisku eta konplikazioa ugari daude. Baina zergatik daude arrisku edo konplikazio ugari?  Gaur egun, Hegoamerikako abortu gehienak ilegalak dira eta arriskuak eta konplikazioak sor daitezke. Estatistikak dioenez, munduan zehar haurdun dauden emakumeetatik hamabitik bat hiltzen da legez kanpoko abortuen ondorioz. Irailak 28, Abortu Seguru, Legal eta Doakoaren Aldeko Nazioarteko Eguna.


Volver

Nuestras ikastolas

Síguenos en Facebook

Síguenos en Twitter