IRUÑEA – Baratzea Haur Hezkuntzarako proiektu bezala sortu zen. Baliabide bikaina eskaintzen die ikasleei euren natur inguruneari buruzko esperientzia anitz ahalbidetzeko, ingurunearekin ditugun harremanak eta menpekotasunak ulertzeko, eta ingurugiroa zaintzeko eta ingurugiroaz ardura-tzeko jarrerak eta azturak praktikan jartzeko; horiek guztiak oso esperientzia interesgarriak dira, Ingurugiro Hezkuntzan funtsezko gaitasunak garatzeko. Ingurunea lantzeaz gain, baratzea zehar lerroak lantzeko marko hobezina dugu, izan ere, bertan gai desberdinak sartzen dira, hala nola, kontsumoa, elikadura, zaborrak eta birziklapena, osasuna eta herrialde eta baloreen garapena, besteak beste bizimodu guztiak estimatzea, beste pertsonekiko eta planetarekiko zuzentasuna eta elkartasuna. Eskola-baratzea, bestalde, ikastetxeko "ingurugiro-kalitatea" hobetzeko modu bat eman digu.
LEHENENGO PAUSUA, KONPOSTAREN BIDEZ LURRA LANDU
Ikastolan dugun birziklapen politikari esker, gure konposta prestatzen dugu hamaiketako eta jantokiko hondakinekin. Konpost hori gure baratzerako primerako ongarria izaten da eta horrela, prest uzten dugu lurra.
JASO FAMILIEN PARTE HARTZEA
Jaso Ikastolaren baratzearen proiektuan Jasoko Komunitate osoak parte har-tzen du. Haur Hezkuntzako familiei bidaltzen zaie gonbidapena baratzeko lurrak prestatzeko. Hogei bat aita-ama, eta aiton-amonak ere, etorri izan zaizkigu gure ikasleen baratza aton-tzeko.
HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEAK LANEAN
Ikasturte honetan haur hezkuntzako ikasleez gain, lehen hezkuntzako ikasleak ere aritu dira lehenengo aldiz baratzeko proiektuan. Maila bakoi-tzean aukeratu dute zer landatu; porruak, tomateak, erremolatxa, patata, tipula eta letxugak izan dira aurten gure baratzean. Lurra prest dugunean, ikasleen ardura da landatzea, landatutakoa zaintzea (ureztatzea) eta nola ez uzta jasotzea.
Arrakasta itzela izan da urteko uzta eta gure baratza handituz joan da tamainaz baita uztaz ere.
GURE JANTOKIAN BERTAN EGINDAKO BAZKARIA
Jaso Ikastolako jantokiak bi funtzio betetzen ditu: gure ikasleentzako nutrizio egokia bermatzea eta ohitura osasuntsuetan heztea. Nutrizioa, umeen garapenerako ezinbestekoa baita eta heziketa, bertan jasotzen baitituzte elikadura osasun-tsuaren inguruko jarraibide egokiak. Ikasleen harremanetarako eta bizikidetzarako espazioa ere bada gure jantokia.
Ikastolan bertan gure sukaldea eta lan taldea izateak hori guztia lortzea errazten digu. Menuak gure ikasleen beharretara egokitzen ditugu eta gainera, gure sukalde eta jantokiko taldea izateak familiekin harreman zuzena izatea bermatzen digu. Izan ere, bai egunean bertan sortutako edozein beharrei (eguneko dieta bereziak) baita osasun aldetik beharrezkoak diren dieta berezi eta intolerantziarekin lotutakoei erantzuten diogu .
Gure menuak Cristina Zudaire dietista-nutrizionistak egiten dizkigu. Menuetan kontuan hartzen dira adin bakoitzeko beharrak baita, esan bezala, ume bakoitzak behar dituen dieta eta menu bereziak. Argi dago sukaldean ere aniztasunaren trataera dela gure baloreetako bat.
Gainera, ikastolaren kontsumo politika kontuan harturik, bertako eta garaian garaiko produktuak kontsumitzen ditugu lehentasunez eta ahal den neurrian, noski. Amaitzeko, gure sukaldean sortzen ditugun soberakin guztiak birziklatzen ditugu eta organikoa, guk konpostatzen dugu.
Horrela, gure elikadura prozesua amaitu bezala berriro hasten da: jantokitik konpostatzera eta konposta, baratzera.