2019/12/05 | Erentzun Ikastola

Sare sozialetan arduraz jokatzeko, Txanogorritxoren ipuina Erentzun Ikastolako 5. eta 6. mailako ikasleek garbi dakizkite Interneteko onurak eta arriskuak ‘#Iz

Zer ikasten dugu Txanogorritxoren ipuinarekin? Ezezagunekin kontuz ibili behar dugula, datu pertsonalak ez ditugula eman behar, gure gurasoei kasu egin behar diegula eta adi egon behar dugula leku desegokitan ez sartzeko. Hau ikasi dute Erentzun Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasle, irakasle eta gurasoek #IzanDig deituriko egitasmoaren barruan, sare sozialak arduraz eta segurtasunez erabiltzearen garrantzia.

Ikastolen Elkarteak ikastolen digitalizazio planaren barruan, segurtasun digitalaren esparruari erantzun asmoz martxan jarritako egitasmoa da #IzanDig. Aurreko urtean Vianakoaz gain beste hiru ikastola aritu ziren proiektuaren esperimentazio fasean eta ikasturte honetan ikastola gehiagotara zabaldu da. Egitasmo hau integrala da, hots, ikasleak, familiak eta irakasleak hartzen ditu kontuan. Izan ere, ikasleak hiritar digital arduratsua izatea ez da soilik eskolari dagokion ardura, familiena ere bada.

Pribatutasuna, baimenik gabeko argazkiak, sareetako ezezagunak, like edo atsegite botoien erabilpena, errealitatearen eta sare sozialetan agertzen denaren arteko desberdintasuna? gai ugari jorratu dituzte Erentzunen #IzanDigeko hezitzaileekin. Ikasitako guztiarekin bideo labur batzuk prestatu dituzte ikasleek gomendio bilduma moduan. Bideo hauek azaroaren 22an, Gasteizen egin zen ikastolen arteko topaketan proiektatu ziren, parte hartzen zuten beste ikastoletako lanekin batera. Honetaz gain, topaketan gurasoentzako gomendio zerrenda adostu zuten partaide guztien artean eta horiekin amaitu nahi dugu albiste hau.

Gurasoentzako gomendioak (ikasleek sortuak):

  1. Ez argitaratu gure argazkirik kon-tsultatu gabe: Agian zuri barregarria edo maitagarria irudituko zaizu baina guretzat lotsagarria suerta daiteke partekatu duzun gure irudia. Nire bizitza pribatua nirea da, ez zuena!
  2. Mobilaren erabilera kontrolatu. Askotan entzuten da gazteak sakelakoarekin engantxaturik daudela baina zuek ere gehiegi erabiltzen duzue mugikorra eta ez diguzue kasurik egiten. Zuekin jolastu eta hitz egin nahi dugu. Zuekin lasai egon pantailarik gabe.
  3. Gustatzen zaizkigun bideo jokoak eta aplikazioak ezagutu. Gure bizi-tzaren zati bat dira aplikazio horiek, badakigu zuen laguntza behar dugula hauetan pasatzen duzun denbora neurtzeko, baina bestalde asko gustatzen zaizkigu eta zuek horiek ezagutzea nahi dugu, epaitu gabe.
  4. Presta zaitez hitzaldi eta ikastaroen bitartez teknologia berrien erabilpenean egunean egoteko. Honela zuek seguruago erabiliko duzue Internet eta gu ere seguruago egongo gara.

Txanogorritxuren ipuinean ehiztariari esker salbatu egin zen protagonista, Interneten dabiltzan otsoak eta arriskuak ekiditeko Erentzun Ikastolan haur eta gaztetxoentzat aukeratu dituzten aholkuak dituzu hemen:

  1. Kontuz Interneteko lagunekin. Ordenagailu edo mobilaren beste aldean dagoena ez da beti dirudiena.
  2. Aplikazioen ezarpenak ezagutu eta pribatutasuna ongi konfiguratu. Igotzen ditugun argazkiak ezin dira denen eskura egon.
  3. Kontuz igotzen dugunarekin. Edozein bideo edo argazki igo aurretik, pentsatu! Igotzen duguna berehala partekatzen da eta horren kontrola galtzen dugu.
  4. Ez eman datu pertsonalik Sarean: izen-abizenak, non bizi zaren, kreditu txartelaren zenbakia...
  5. Like-ak jasotzea ala ez ez dute zure bizitza baldintzatu behar. Ez sartu joko horretan!
  6. Sarean, kalean bezala, errespetuz aritu eta norbaitekin sartzen badira ausarta izan.
  7. Mundu digitalean arazoak badituzu guraso edo irakasleekin hitz egin. Haiek lagunduko dizute.
  8. Ez jarri zure bizitza arriskuan "like" ugari jaso nahi dituzulako. Like bat baino gehiago zara.
  9. Bideo-jokoak ongi daude baina mendekotasuna sor dezakete. Pasa-tzen duzun denbora kontrolatu behar duzu, ordua jarri.
  10. Pantailarik gabe primeran pasa-tzen da ere bai: paseatu, lagunekin aurrez-aurre hitz egin, kirola egin, dantzaz gozatu, kalera atera, mendian ibili? edo komiki on bat irakurri.

 Dokumentua ikusi


Itzuli

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu