2019/01/11 | Iñigo Aritza Ikastola

Eguberritako jaialdi arrakastatsua Iñigo Aritza Ikastolan Abenduaren 15ean ospatu genuen jaialdiko uneetako bat
Urtero moduan, ikastolako frontoia izan zen bilgune eta txikienetatik hasita, jardun zuten ikasleek bakoitzak bere obra eta jarduera familia guztiei aurkezten. Modu horretan, arratsaldeko 16.30etan hasi zen jaialdia Sakanako Trikitilarien eskutik. Beraien abesti eta melodiez ekin genion jaialdiari. Argazki makina, telefono mugikor eta hauen argien artean hasi ziren Haur Hezkuntzako haurrak irakasleen laguntzaz noski, Euri tanta banintz abestia lagun prestaturiko koreografia dantzatzen. Kanpoaldeko zeru grisetatik tarteka erortzen ziren malkoen isla, ikastolako gaztetxoenek guraso askoren begietatik zirraraz beteriko tintak askatu arazi zituzten. Haur Hezkuntzako haurren ekitaldia amaitu eta hauek oholtzatik jaitsi ostean igo ziren hurrengoak, Lehen Hezkuntzako bigarren mailakoak. Hauek, aurtengo udazkenean izan dugun euskararen udaberriari erreferentzia eginez, Euskaraldia, Aho bizi, Belarri prest kantuaz egin zuten dantza. Beraien guraso eta ingurukoei dantza eta festaren bidez adieraziz, hizkuntzaren normalizazioaren bidean, norberak egin dezakeena asko dela eta guztion esku ere badagoela euskara, aurten burutu berri dugun Nafarroa Oinezeko leloak zioen moduan Bizi mantentzea. Saio eta saio arteko txalo zaparren artean igotzen joan ziren talde desberdinak eta horrela Lehen Hezkun-tzako 4. Mailakoak izan ziren hurrengoak. Hauek Mamma Miaren euskarazko bertsioa plazaratu ziguten Ai Amma. Broadwayeko musikala burundako lurretara ekarri zuten gure gazteek, artista txiki eta gazteak izan arren, barruan duten sormen eta indarra erakutsiz. Saioaren erdialdera, Lehen Hezkun-tzako 6. Mailakoez iritsi ginen eta hauek, guztioi, euskaraldia pasa arren, euskaraldia 365 egunez bizi manten-tzeko eskatu ziguten kantu eta dan-tza bidez, Euskaralditik mundura interpretatuz. Sarri gertatzen den moduan, gazteenak dira, bide zuzena beraien famili eta ingurukoei argien adierazten digutenak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maialako nerabeak izan ziren hurrenak. Hauek Music &live dantza burutu zuten, hamarkada desbedinetako musikaren bilakaera azalduz. Saioak, 60ko hamarkadatik ona musikak izaniko bilakaera eta garapena erakusteko parada eman zigun bertan izan ginen guztioi. Ederra! Eta horrela iritsi ginen jaialdiko amaierako zatira. Jaialdia ikastolako jaialdia izan arren toki berezia eskaintzen zaie DBH 4. Mailako ikasleei. Azken urtea izaki, azken jaialdian beraiek hartzen dute zatirik nagusi eta inportanteena. Modu horretan sketx besderdinen bidez ikastolan izaniko ibilbidea erakutsi ziguten, Haur Hezkutzatik hasi, Lehen Hezkuntzarako salto zein DBHko azken urteetaraino. 05ean sartu zen belaunaldia da aurten DBH 4ean dagoena eta 05ean aurten izan den moduan Iñigo Aritza Ikastolak antolatu zuen Nafarroa Oineza. Bi Oinezak erreferentzia hartuta osatu ziguten gure ikasle nagusienek ikastolako ibilbidearen errepidea. Txikienek tantak sortarazi moduan, azken urtean daudenen sketx zein ondoren, beraien ibilbideko argazkien montaiak ere sortarazi zituen malko irristada zenbait. Sarri esaten dugun moduan Ikastola familia handi bat gara, jaiotzetik 16 urte bitartera gauza asko eta asko konpartitu bizi eta lantzera bultza-tzen gaituena. Batzuetan, etxe guztietan bezala, gatazkak kudeatuz, beste askotan, lagun eta alai, ibilbidea egiten, eta horrelakoetan, iraganari aurrez aurre begira eta etorkizunean gurekin egon ez arren, ikastolako kide izango direla konturatuz. Baina jaialdian, ikasleez gain urtero txandakatuz, ikastolako junta edota langileek ere egiten dute beren eskaintza artistikoa. Aurtengoan langileen txanda izan zen eta hauek, Lehen Hezkuntzako irakasleen proposamena plazaratu zuten, Queen taldearen We will rock you ren melodiaz sorturiko kopla sorta. Mezua, argia, euskaldun izateko euskara dela giltza, izan aho bizi, belarri prest, Korrikari eutsiz guztion lanaz eta jarreraz egingo duela gure herriak aurrera. Giro ederrean txalo eta txalo artean burutu zen jaialdia, telefono mugikorrez ateratako instant desderdinen erretratuak elkarri pasatuz, ikastolako familiaren izaera eta osasuna erakutsiz. Jaialdiaren amaieran, guztion laguntzari esker dena bere lekuan utzi, eta mokadu eta talo artean sorturiko korrotxoak hartu zuten leku. Eguzkiak jada ilargiari leku utzita amaitu zen ikastolako festa. Beste urte batez, modu alai eta gozagarrian.

 Dokumentua ikusi

Eguberritako jaialdi arrakastatsua Iñigo Aritza Ikastolan
Itzuli

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu