2019/01/09 | Andra Mari Ikastola
Lehen Hezkuntzako ikasle talde bat, Kiribil proiektuan murgilduta.
Etxarriko Andra Mari ikastolak, proiektu pedagogiko sakon bezain ezberdinak jarri ditu abian azken urte hauetan.
TXAIGORRI PROIEKTUAHaur Hezkun-tza, oso etapa garrantzitsua da, bertan finkatuko baitira etorkizunaren oinarriak. 50 urtetako esperientziari esker eta azken urteetan psikologia eta neurozientzia esparruetan egindako ikerketetan oinarrituz, abian da ikastolok sortu dugun marko pedagogiko berritzailea. Andra Mari ikastolan, “Txaigorri” izena jarri diogu.
Konfidantzazko giro goxo, lasai eta aberats batean, umeak bere senak ase eta bere gaitasunak garatu ahal ditu. Aurkikuntzaren bidez eta nor bere erritmoan, haur bakoitza bere ikasketa prozesuaren protagonista bilaka-tzen delarik.
Hau guztia lortzeko ordea, ezinbestekoa da espazioaren eta denboraren berrantolaketa: Beraz, HHko etapa osoa interesgune ezberdinetan antolatzen dugu: Gune sinbolikoa, ikerketa gunea, eraikuntza gunea, sormena lantzeko gunea, ipuinen gunea eta psikomotrizitate gunea dauzkagu gurean. Espazioek, maila ezberdinetako erronkak proposatzen dizkiete umeari, eta intentzio pedagogiko konkretu batekin antolatuak daude. Testuinguru honetan, umearen zirrara eragitea da helburua, honela, ikasteko prozesu gozagarri, arrakastatsu eta eraginkor bat sortuko baita.
Zirkulazio librearen bidez, adin desberdinetako umeak gune berean egoten dira;horrela, zaharrenek zaintza sena garatzen dute, txikienen jakin-mina estimulatuz eta euren arteko interakzio egoera aberatsak sortuz.
Arlo emozionalari ere garrantzi handia ematen diogu. Segurtasun afektiboa ezinbestekoa baita miatze sena piztu ahal izateko. Ezinbestekoa suertatzen da haurraren beharrak ulertzea, bere jokabideak interpretatzea, beldurrak eta atxikimendua aktibatzen direnean erantzun egokiak ematea…
Behaketa prozesu sistematiko bati esker, irakasleak haurraren zailtasunak garaiz hautematea eta gaitasunak modu eraginkorrean indartzea lor-tzen du.
LEHEN HEZKUNTZA ETA KIRIBIL Hezkuntza etengabeko bidea da, bukaerarik ez duen egitasmoa. Hori da, hain zuzen ere, Kiribil hitzarekin irudikatu nahi izan duguna. Kiribilaren hasierako puntuak umea bere osotasunean irudikatzen du eta, bere inguruan bukaerarik gabe biltzen duen marrak, berriz, bere heziketa eremu zehatzetik mundura zabaltzen dena. Lehen Hezkuntzan hasiera eman diogun proiektu honen helburuak garai berriei erantzun nahi die. Gizarteak pertsona ekin-tzaile, autonomo, kritikoa, eta independentea behar du;aurkituko dituen egoeren aurrean konpetentea izango dena eta irtenbideak era positiboan kudeatuko dituena.
Kiribil egitasmoa, Lehen Hezkun-tzako lehen zikloan jaio da, eta bere izpiek etapa osoan dute isla, aldaketa esanguratsuak proiektatuz metodologian, ebaluazioan... Oro har, hezkuntzaren esparru guztietan. Honekin ikaslearengan garatu nahi dugun irteera profilak hainbat ezaugarri izango ditu: Ikasketaren protagonista izanik, prozesuaren autoerregulazioaz baliatzen dena aurrera egiteko;ikasketa-prozesuan autonomoa;talde kooperatiboan lana egiteko gai;sortzailea;parte-hartzailea;motibatua eta autoestimu handikoa;jakin-mina duena;informazio eta Komunikazio Teknologiak arduraz erabiltzen dituena;ikasketa-estrategiak eta teknikak ezagutzen eta erabiltzen dituena;eta beste pertsonekin harreman osasungarriak dituena.
Gorago aipatu dugun bezala, hezkuntza bukaerarik gabeko bidea bada ere, elkarlanean eta ilusioz, gure planak, gure ideiak, gure ametsak… egi bilakatzeko erronkari heldu diogu Andra Mari ikastolan.
DBH: YESICT PROIEKTUA Pertsona ekintzaileak erronka edo arazo bati aurre egiteko zirrara sentitzen du. Gai da azken helburuak edo lorpenak aldez aurretik identifikatzeko, eta horietara iristeko pauso estrategikoak planifikatzeko ahalmena du. Gainera, badaki prozesu horretan guztian gauza berriak ikasi beharko dituela. Gai da bidean aurkitzen dituen arazoak konpontzeko, eta horretarako bere ezagutzak, sormena eta pertseberantzia mobilizatu beharko ditu. Eta hau guztia, taldean lan egiteko ahalmena garatzen duen bitartean.
Gaitasun hauek lantzeko asmoz, Ikastolok europako beste ikastetxe batzuekin elkarlanean YESict programa (Young Entrepreneurial Skills by ICT) sortu genuen. Europako Batzordearen Erasmus+ programak finan-tzatu zuen proiektua.
Ikasturte honetan, DBH 1-eko ikasleek izan duten erronka “Gure ametsetako jolasgela” diseinatzea izan da. Horretarako, urrats ezberdinak eman dituzte: Motibazioa, erronkaren identifikazioa, taldeen eraketa, esplorazioa, ideien sorkuntza, prototipaketa, lorpenen komunikazioa eta bozketa.
Oso esperientzia aberasgarria izan da gure gazteentzat. Beraz, etorkizunean ere, YESict programaren bidez gure ikasleen ekintzailetasuna susta-tzen jarraituko dugu Andra Mari ikastolan.
Dokumentua ikusi
Itzuli