27/12/2018 | Ibaialde Ikastola

OIER ZABALETA ETA OINATZ ETXEBERRIA: Astean hiru aldiz entrenatzen dugu eta batzuetan saio oso gogorrak izaten dira

LODOSA- Zein da zure izena? Non bizi zara? Zenbat urte dituzu?

(Oier)- Sartagudan bizi naiz eta 11 urte ditut.

(Oinatz)- Lodosan bizi naiz eta 11 urte ditut.
 
Zein ikastoletan ikasten duzu?

(Oier)- Biok Ibaialde ikastolan.

Gustora al zaude? Zer da ikastolatik gehien eta gutxien gustatzen zaizuna?

(Oier)- Bai, oso gustora nago. soinketa da gehien gustatzen zaidana eta mateko zuzenketak egitea gutxien.

(Oinatz)- Bai gustora nago, gehien gustatzen zaidana patioa da eta gutxiena matematika.

Ikastolan ba al duzue frontoirik? Nolakoa? Asko jolasten duzue?

(Oier)- Bai badugu frontoia, baina bakarrik pareta bakarra du, ezkerreko paretarik ez du.

(Oinatz)- Bai badugu. Asko jolasten dugu.

Noiz hasi zinen pilotan jolasten? Non?

(Oier)- Orain dela 3 urte, 8 urterekin hasi nintzen Lodosako frontoian.

(Oinatz)- 9 urterekin hasi nintzen Lodosako frontoian.

Beste kirolik egiten al duzu? Zein?

(Oier)- Bai, udan igeri egiten dut eta baita atletismoa ere.

(Oinatz)- Ez nik ez dut beste kirolik egiten.

Zein tokitan jolasten duzu? Non nahiago duzu?

(Oier)- Bietan jolasten dut baina aurrean jokatzea gehiago gustatzen zait.

(Oinatz)- Nik atzean jolasten dut eta atzean ongi nago.

Nor da zure entrenatzailea?

(Oinatz)- Bion entrenatzatzailea Diego Iturriaga da.

Non entrenatzen duzu? Zenbat egunetan eta zenbat ordu?

(Oinatz)- Biok astean hiru egunetan entrenatzen dugu Lodosan. Egun bakoitzean ordu eta erdi.

Zer lantzen duzue gehienbat entrenamenduetan?

(Oinatz)- Batez ere teknika lantzen dugu.

Entrenamenduak gogorrak al dira? Zer da gogorrena?

(Oinatz)- Bai, batzuetan entrenamendu gogorrak izaten dira eta gogorrena fisikoa egiten dugunean izaten da.

Zer da entrenamenduetatik gehien gustatzen zaizuna ? Eta gutxiena?

(Oinatz)- Gehiena azkeneko partidua izaten da eta gutxien fisikoa egitea

Zenbat partidu jokatzen dituzue urtean?

(Oier)- Ez nago ziur... 300-400 partidu, gutxi gora behera (udan, egun batzuetan 3 jokatzen ditugu).

Zein mailatan aritzen zarete?

(Oinatz)- Alebinak gara baina batzuetan infantilekin ere jokatzen dugu.

Zein txapelketa irabazi berri duzue? Zein kategoriakoa?

(Oier)- Nafarroako Lehenengo Faseko, Lehenengo Kategoriako txapelketa.

Zein izan zen partiduko emaitza?

(Oinatz)- 18 eta 8 irabazi genuen.

Gustora gelditu al zineten egindako lanarekin?

(Oier)- Bueno... ba, bai.

(Oinatz)- Ni, bai. Ni oso gustora gelditu nintzen.

Zenbat partidu jokatu zenituzten txapeldun izatera iritsi arte?

(Oier)- Zortzi partidu.

Zein izan zen Txapelketa guztiko partidurik zailena? Zenbat bukatu zen?

(Oinatz)- Semifinala izan zen partidurik gogorrena. 18 eta 11 bukatu genuen.

Inoiz beste txapelarik irabazi al duzue? Zein?

(Oier)- Sartagudako Txapelketa, Amorebietako Txapelketa eta Interpueblos.

(Oinatz)- Amorebietako Txapelketa eta Interpueblos. Biak, Oierrekin.

Zein da gehien gustatzen zaizuen aurrelaria? Eta atzelaria?

(Oier)- Gehien gustatzen zaidan aurrelaria oraintxe bertan, Ezkurdia da;eta atzelarietatik Zabaleta.

(Oinatz)- Niretzat aurrelaririk hoberena Bengoetxea da eta Rezusta atzelaririk hoberena.

Haunditan zein izango zen irabaztea gustatuko litzaizuken txapelketa?

(Oier)- Eskuz banako Profesionalen txapelketa.

(Oinatz)- Lau t’erdiko txapelketa.

 Ver documento

OIER ZABALETA ETA OINATZ ETXEBERRIA: Astean hiru aldiz entrenatzen dugu eta batzuetan saio oso gogorrak izaten dira
Volver

Nuestras ikastolas

Síguenos en Facebook

Síguenos en Twitter