IRUNBERRI- Nafarroako Hezkuntza Departamentuak eskainitako Liburuak gozagarri programak euskarazko obren irakurketa sustatzea du helburu nagusi eta horretarako euskal idazleen lanak eta bizipenak ikasgelara hurbiltzen ditu ikasleekin hartu emanean aritzeko. Eta halaxe heldu da Arangoiti Ikastolara Xabier Olaso: bere istorioak kontatzera, liburuez aritzera eta batez ere, hizkun- tzarekiko maitasun eta gozamena ikasleekin partekatzera.
Olasok poesia errezitatu digu, hizkuntzarekin jolasten jarri gaitu eta liburuak elementu estatikoak ez direla kontatu digu, poemak, ipuinak, errimak, asmakizunak eta “olerkizunak” dibertigarriak izan daitezkela ere ongi ikasi dugu. Bai, zazpi belarriz entzunez! Halaxe egon dira Haur eta Lehen hezkuntzako ikasleak.
Eta harekin gozatzeaz gain elkarrizketatzeko tartea hartu dugu Xabier gehiago ezagutzeko asmoarekin eta, geure neurrian bada ere, literaturaz pixka bat ikasteko ere bai. Hementxe duzue harekin hitz egindakoaren zati bat, hitz egin eta galdetu asko egin genuelako:
Zertan egiten duzu lan?
-Irakaslea naiz. Zuek bezalako haurren maisua naiz Lehen Hezkuntzako 2. zikloan.
Ba al duzu seme-alabarik?
-Bai, 18 urteko seme bat dut.
Idaztea gustatzen al zaizu?
-Asko, asko gustatzen zait idaztea.
Zenbat urterekin hasi zinen liburuak idazten?
-Nahiko berandu hasi nintzen idazten, 21-22 urte nituenean. 13 edo 14 urterekin sartu zitzaidan liburuak irakurtzeko grina eta pixkanaka nire testu propioak idazteari ekin nion.
Zenbat liburu egin dituzu?
-20 bat liburu idatzi ditut.
Zein da zure libururik ezagunena?
-Pupuan trapua eta Tximeletrak dira nire libururik famatuenak.
Saririk lortu al duzu?
-Bai. Hainbat sari jaso ditut. Suerte duen idazlea izan naizela esan daiteke alde horretatik. Hiru aldiz jaso dut Iparragirre saria. Euskadi saria eta Mikel Zarate sariak ere lortu ditut. Baina sariak ez dira inportanteena.
Zenbat liburu itzuli dituzu?
-Orain dela aste bat amaitu nuen bat: “Nola bainatu martetar bat”. 7 ren bat liburu itzuli ditut eta gehienak albumak dira. Hala ere, ni berez ez naiz itzultzailea.
Zenbat asmakizun egin dituzu?
-335 asmakizun egin ditut gutxi gora behera, baina nire kuadernoetan askoz gehiago ditut idatziak. Askotan, gauetan asmakizun bat bururatzen zaidanean ohetik jaiki-tzen naiz idaztera.
Zein izan zena zure lehenengo liburua?
-Poesia liburua izan zen nire lehenengoa: “Gauaren magalean”.