19/10/2018 | San Fermin Ikastola + DNN

'KONFIANTZAREN PEDAGOGIA' LLEGA A EDUCACIÓN PRIMARIA

Haur Hezkuntzan Konfian-tzaren Pedagogiarekin lanean 2012 urtean hasi ginen San Fermin Ikastolan. Haurra edo pertsona erdigunean jarrita, bere ibilbidean laguntzea du helburu, bere buruarengan, besteengan eta testuinguruan konfiantza izan dezan.

Honek eskaintzen zituen alde positibo guztiak kontuan hartuta, Lehen Hezkuntzan ere, aurreneko zikloan behintzat, ildo berean jarraitzeko beharra ikusi zen eta horregatik ekin zitzaion duela bi ikasturte egitasmo berri bati. Lehenik, formakuntza jaso zuten irakasle guztiek ikaskidetza kooperatiboaren inguruan eta oso berritzailea den Kataluniako El Martineteko eskola hurbiletik ezagutzeko aukera ere izan zuten. Handik ideia pila bat jaso eta San Fermin Ikastolara ekartzen, bertako egoeraren baitako proiektua diseinatzeari ekin zi-tzaion.

ESPAZIOAREN ANTOLAKETA BERRI

Alde batetik, “argi genuen gure ordutegiaren baitan kokatzen ziren arratsaldeko orduak oso luzeak eta astunak egiten zitzaizkiela ikasleei eta, etekinaren aldetik ere, ez zirela oso emankorrak. Bestetik, hain zuzen ordu hauetarako oso interesgarriak izan zitezkeen ideia berritzaile pila genituen esku artean” adierazi du Edurne Apalauzak, Haur eta Lehen Hezkuntzako zuzendariak. Honela, joan den ikasturtetik, goizetan, lan sistematikoagoak egiten dituzte LHko lehen zikloko haurrek gelan, besteak beste, oinarrizko ezagutzak ziurta-tzeko. Txanelak proposatzen dituenak aitzaki moduan hartuta, gaiak lantzen dituzte, beti ere ikaskidetzaren bitartez. Espazioaren eta materialaren antolaketari dagokionez ere, aldaketa nabarmenak eman dira. Esaterako, banakako mahaiak desagertu dira, taldekakoak ezarriz, eta balia-tzen duten materiala ere denona da, guztiok guztiaren gainean duten ardura landuz. “Baina ez dugu bakarrik taldekako lana antolatzen” nabarmendu du Apalauzak, “gakoa espazioaren banaketa ezberdinetan dago, eta horrela bidera dezakegu, taldekako lana, binakakoa eta askotan, hausnarketarako ere oso beharrezkoa den bakarkakoa ere”. Izan ere, espazio atseginak sortzea eta hauen malgutasuna dira nagusi antolaketa berri honetan. Gelak beste modu batera antolatzeak ere espazioa gehiago eskaini die: “orain tokia dugu gela barruan mugitzeko eta jolasteko, esploratzeko” dio Ainara Garateak, Lehen Hezkuntzak irakasleak. Gainera, ikastolako material guztia eskura dute: grapagailuak, zeloa, goraizeak, margoak… Altzairuak ere haien neurrira egokitzen saiatu dira material hori guztia eskura izan dezaten. “Mugimendu hori posible izateak asko lagundu du, euren ekimena edo iniziatiba garatzeko”, gaineratu du Garateak.

Espazioaren aldaketa handiena, ordea, arratsaldetan dator, LHko 1. eta 2. mailako ikasleen ikasgelak gune bilakatzen direlako ordu horietan. Zehazki zortzi gune ezberdinetan: artistikoa, sinbolikoa, matematikoa, habitatak biltzen dituena, esperimental edo proiekzioetakoa, literarioa, mahai jolasei eskainitakoa eta arkitektura ardatz duena. Gune bakoitzak bere arauak ditu, baita irakasle arduradun bat ere. Honekin guztiarekin hainbat helburu landu nahi dira. Batetik, esperimentazioaren bitartez ikasteko aukerak eskaintzea;emozioarekin, ukituz, ikusiz, behatuz… Bide batez, planteamendu honek adimen anizkunak lantzeko eta garatzeko aukera gehiago ematen dituela ikusi dute. Gainera, haurraren autonomia lantzeko oso baliagarria da, besteak beste, egin nahi duten hori non, zer eta norekin erabaki behar dutelako etengabe, denbora kudeatu, pausuak zehaztu eta abar. Gainera, bakoitzaren erritmoa eta prozesua errespeta-tzeko aukera ematen dute guneek, haurraren beharretara egokituz.

Gune hauetan, 1. eta 2. mailako ikasleak elkarrekin jarduten dira, adin ezberdinen arteko interakzioa emanez. Honen bitartez, zaintzaren sena lantzen da eta ikaspen prozesuan oso baliagarriak diren prozesuak modu naturalean gertatzen dira, elkarrengandik asko ikasten baitute adin ezberdinetako haurrek. “Dena den, imitazio eta ikaskidetza ahalbidetzen duten egoera horietan ez da beti handienetik txikienarako norabidea izaten, alderantzizkoa ere maiz ikus dugu”, dio Garateak.

 Ver documento


Volver

Nuestras ikastolas

Síguenos en Facebook

Síguenos en Twitter