04/10/2018 | Jaso Ikastola + DNN

Hoy última actuación del musical 1937

Bihar, Castel Ruiz Kultur Aretoan, bi emanaldi emango ditu Jaso Ikastolak. Batetik goizekoa, ikastoletako eta ikastetxeetako ikasleei eskainiko zaiena eta bestetik, arratsaldekoa, 19:00etakoa, publikoari irekia. Maiatzaren 4an estreinatu zen eta ordutik hona 1937 musikalak egindako ibilbidea oparoa izan da. Gernikako bonbardaketan jazotakoa oroitarazteaz gain, musikalak beste urrats bat eman nahi izan du oraingoan, gaia lantzeko, unitate didaktiko bat prestatuz. 1937 unitate didaktikoa, ikastolako maila guztietan landu da eta beste ikastolei ere eskaini zaie erabil dezaten.

Ikuskizun bat baino gehiago Ez dugu ahaztu behar Jaso Musikala hainbat lagunen borondatezko lanari esker sortu zela, eta horrela izaten jarraitzen du gaur egun. Honek balio bikoitza ematen dio musikalari. Batetik, musikaleko zuzendaritza, ikastolako lau irakaslek osatzen dute: Imanol Janices, Nerea Martinez, Edu Serna eta Irantzu Zabaltza. Bestetik, oholtzaren gainean zein bestelako lanak egiten, ikuskizun bakoitzean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 50 bat ikasle ditugu, adin tarte eta maila desberdinetakoak (1. mailatik 4. mailara). Gurasoen parte hartzea ere eskertzekoa da: musikaleko jan-tziak egiten, muntaketan laguntzen...

Eta ezin ditugu ahaztu musikala ikustera joaten diren ikasle, guraso eta bestelako ikusleak. Beraiei esker jarraitzen dugu egun Euskal Herriko hainbat antzoki betetzen (Baionan, Donostian, Bilbon...).

Ikuskizun paregabea izateaz gain, ikastolako proiektu pedagogiko garrantzitsuenetarikoa izatera heldu da. Bertan lantzen baitira ikasleek eskuratu beharreko konpetentzia anitz: sormena, autonomia, talde lana, esfortzua... Eta bestelako baloreak ere: errespetua, enpatia, solidaritatea... Guzti hori jasotzen du bere baitan musikalak. Ez da bigarren mailan geratzen euskararen erabileran eta normalizazioan horrelako aisialdiko produktu batek duen garrantzia. Gure inguru soziolinguistikoan, nerabe eta gazteentzako euskarazko ikuskizunak gero eta gehiago izaten ditugu eskura, zorionez, baina oraindik desabantaila garbia du euskarak erdararekiko. Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, Tuteran egingo den saioak helburu du, batez ere, euskararen erabilera indartzea, euskararen susta-tzea eta, azken finean, euskara eremu ez formal eta erakargarrietan indar-tzea. Haur, nerabe eta gazteendako kalitatezko euskarazko ikuskizuna izateak are eta garrantzi handiagoa ematen dio musikalari.

Zazpigarren musikala abian Dagoeneko hasiak gara zazpigarren musikala prestatzen. Castingak ere amaitu ditugu. Ez dugu ahaztu behar gutxi gorabehera, 50 lagunentzako “tokia” dagoela musikalean eta gero eta ikasle gehiago ditugu bertan parte hartzeko irrikitan. Euren orduz kanpoko denbora probesten dute entsaioak, bilerak, bidaiak eta gainerako lanak egiteko baina, esaera zaharrak dioen bezala, “gustuko lanak aldaparik ez”.

 Ver documento

Hoy última actuación del musical 1937
Volver

Nuestras ikastolas

Síguenos en Facebook

Síguenos en Twitter