2018/05/24 | ANDRA MARI IKASTOLA + DIARIO DE NOTICIAS

Oreka proiektua Andra Mari Ikastolan Oreka proiektuan, gai desberdinekin lotutako jarduerak egiten ditugu.

Gorputz hezkuntza, ikaslearen garapen integralaren zutabeetako bat da, garapen horretan integratua joan behar duena. Hori dela eta, tradizionalki ariketa fisikoarekin bakarrik erlazionatu den arlo honi, testuinguru bat eta ikuspegi orokorrago bat eman nahi dio orekaz proiektuak. Ikasleen behar eta interesetara egokituz, sormena eta autonomiari protagonismoa emanez eta zeharkako gaiak landuz. Garapen pertsonala, norberaren jokabide motorretik sustatuz norberarengandik besteenganako eta kulturarako bidea egitea da arloaren ikuspegia.

Pertsona jartzen dugu erdigunean. Bakarka aritzetik, taldeka aritzera bidaia egiten da. Norberak askatasunez aritzeko aukera ere izaten du zenbait momentutan, barne beharren araberako jardueretatik abiatuz, talde dinamika adostuetarako bidea eginez. Erabiltzen diren espazioak anitzak dira. Ez dira ikastetxeek dituzten espazio egonkor eta estandarizatuak soilik erabiltzen. Inguruko naturak eskaintzen dituen txoko ez egonkor eta ezezagunetan ere kokatzen dira jarduerak. Hau guztia, estresik gabeko giro lasai eta atsegin batean eraman behar da aurrera. Epaiketarik eta erasorik gabeko testuinguru batean. Honela, bakoitzak bere burua ezagutu eta gaitasunak ahalik eta gehien gara-tzeko aukera izango baitu.

Ildo hauek jarraituz, gai desberdinei loturiko unitate didaktikoak sortzen ari gara eta ondorengo testuinguruetan kokatu dira: lurra, elurra, ura, dantza-inauteriak, plazako dantzak, jolas tradizionalak eta kirolak.
¿Cómo pagar 60% menos en el seguro del coche? Hace 4 meses decidimos cambiar la compañía con la que tenemos asegurado nuestro coche porque estábamos cansados de pagar 480 € al año con Mapfre. Cada vez que veíamos en el buzón la carta de Mapfre nos poníamos de mal humor, pero esto dejó de ser un problema cuando descubrimos la nueva compañía a través de la cual hemos asegurado nuestro coche. Os contamos cómo hemos conseguido pagar un 60% menos Haz click para leer este contenido

Esaterako, aste hauetan lurraren inguruan eginiko unitate didaktikoan buru belarri sartuak gaude. Lurraren lanketa 4 jarduera desberdinetan banatzen da: mendi ibilaldiak, orientazioa, espeleologia (iluntasuna) eta eskalada (oreka). Jarduera hauetako batzuk, ikastolako soinketa gelan, belardian, kirol pistan eta hormigoizko hodietan izango dira. Beste batzuk aldiz ikastola inguruetan.

Hasiera fasean girotze eta araka-tze jarduerak izaten dituzte. Fase honetan, gaiarekin zerikusia duen materiala eta baldintza batzuk jar-tzen ditu irakasleak, eta ikasle talde bakoitzak bere jolasa sortu behar du. Fase honetan sormena, talde lana eta harremantzeko moduak lantzen dira.

Aplikazio fasean, irakasleak 4 jarduera desberdin prest uzten dizkie ikasleei. Kasu honetan espeleologia txokoa, orientazio jraduera, mendi ibilaldia eta eskalada. Ikasleak 4 taldetan banatu eta txoko horietako proposamenaren inguruan hipotesiak bota behar dituzte, jolasaren araurik ez baitute oraindik. Era honetan, pentsatzen ikasten dute, beraien jakin mina eta motibazioa sustatzen diren bitartean. Ondoren, bigarren fase batean, irakasleak diseinaturiko jolasa azaltzen zaie eta horretan jarduten dute, talde guztiak txoko desberdinetatik pasatzen direlarik.

Sorkuntza fasean, unitatearen ibilbide osoan ikusi duten materiala aurkezten zaie, txokoetan banatzen dira ikasleak eta norberak bere jolasa sortu behar du. Ondoren, talde txikian jolasik onena zein den erabaki behar dute. Eta azkenik, talde txikiak aukeraturiko jolasa talde handiari aurkeztu eta guztiek jardungo dute jolas horretan. Honela, prozesuaren amaieran ikasleak beraiek bihurtzen dira jolasaren sortzaile eta bideratzaile ere. Eta unitate amairen, autoebaluazioa eta koebaluazioaren bidez eginiko ibilbidearen inguruko hausnarketa bideratzen da.

Honela, heziketa fisikoaz gain, ikasle bakoitzak bere indargune eta ahuleziak atzematen ditu, harreman eta ohitura osasuntsuak garatzeko erremintak lantzen ditu, autonomia eta sormena lantzen ditu, euskal kulturarekin lotura egiten du eta gertuko ingurua ezagutu eta aztertzeko aukera du.

 Dokumentua ikusi


Itzuli

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu