Hasi aurretik aitortu behar dugu: titulua esajeratu dugu, erabat puztu. Ez dugu inbasio bat izan. Lau robot, besterik ez, etorri zaizkigu gelara bisita egitera. Eta ez da inbasioa izan, gure irakasleak ekarri ditu lau kutxatan, eta robotak hor, ixil-ixilik, txintik ere esan gabe, ez digute mehatxat.... momentuz. Kontua da albistea nola idazten den ikasten ari garela 5. mailan eta ongi baino hobeto ikasi dugu titular batek irakurlearen atentzioa deitu behar duela, irakurtzeko grina piztu. Beraz, honaino irakurri baduzu gure helburua bete dela ziur gaude. Baina ez dugu bukatu, hasi besterik ez dugu egin eta!
Ikasturte honetan gure ikastola Nafarroako “Zientzia eta Teknologian Berrikuntzarako Eskolen Sarean” sartu zen. Izen luzea benetan! Hori dela eta, programazio eta robotikarekin lotutako hainbat proiektu ari gara burutzen Erentzunen, eta Sare honen bitartez eskuratu ditugu bisita egin diguten robot maitagarri hauek.
Seguruen jakin mina piztu dizuen gaia da hau. Honen inguruan zuen interesa asetzeko biderik zuzenena hartzea erabaki dugu: errobotei aurrez aurre galdetzea, elkarrizketa egitea. Ezinezkoa dela? Irakurri, irakurri eta harrituko zarete.
¿Cómo pagar 60% menos en el seguro del coche? Hace 4 meses decidimos cambiar la compañía con la que tenemos asegurado nuestro coche porque estábamos cansados de pagar 480 € al año con Mapfre. Cada vez que veíamos en el buzón la carta de Mapfre nos poníamos de mal humor, pero esto dejó de ser un problema cuando descubrimos la nueva compañía a través de la cual hemos asegurado nuestro coche. Os contamos cómo hemos conseguido pagar un 60% menos Haz click para leer este contenido
Kaixo, nola deituko zaitugu? Normalean robotak deitzen digute. Robot hitza antzezlan batean agertu zen 1920an, Karel Capek-k idatzi zuen. Txekiar hizkuntzan robota hitzak “behartutako lana” esan nahi du. Hau ondoren ingelesera itzulia izan zen robot bezala. Lagunek Bot deitzen didate.
Esaten da robotek lana kenduko digutela gizakioi, egia al da hori? Beno, alde batetik bai, robotek gizakiek egiten dituzten lan asko egin di-tzakete azkarrago eta, batzuetan, hobeto. Auto fabrika bat robotez beteta egoten da eta horri esker ehunka auto egin daitezke egunero. Baina, aditu batek esan zuen bezala, pertsonak behar dira robotak egiteko. Ez hori bakarrik, pertsonak behar dira robotak konpontzeko, programatzeko, hobetzeko…
Zuek, robotak, gu baino azkarragoak al zarete? Ez, jende askok pentsatzen du robotak oso azkarrak direla, gizakiari eremu guztietan irabazten dietela… ez da egia. Robotak tuntunak gara. Zer egin behar dugun esan behar digute, aginduak eman behar dizkiguzue. Egin behar dugun hori gure programazioa da. Beste hi-tzetan, programatu behar gaituzue funtzionatzeko. Zuek erabakitzen duzue zein izango den gure betebeharra.
Aginduak ematearen kontu hori, zein hizkuntzatan egiten da, euskaraz? Ez, hizkuntza propioak ditugu, programazio hizkuntzak dei-tzen direnak. Asko daude: Java, Pyhton, C++ eta Visual Basic esaterako. Ikasteko bere denbora behar dute, baina lasai, zuek ere programa dezakezue modu erraz batez blokeen bitartez. Horretarako Scratch programa erabiltzen da, seguru ezagutzen duzuela, eta horrekin oso erraza da gurekin komunikatzea.
Orain arte eskoletan ez zen robotik ikusten, orain gero eta gehiago ikusten dira. Zergatik da hori? Alde batetik programatzea ikasgai garrantzitsua bihurtzen ari delako bizi garen mundu teknologikoan eta bestetik gure osagaiak (piezak, motorrak, sentsoreak, plakak…) merketu egin direlako.
Zergatik da horren garrantzitsua programatzen ikastea? Galdera ona da hori, zuen irakasleak erantzun beharko luke agian! Begira, alde batetik etorkizuneko lanpostu asko robotikarekin lotuta egongo dira. Beraz, atzerriko hizkuntza batzuk ikasten dituzuen bezala, programazio hizkuntzak ikastea ere zuen prestakuntzan garrantzitsua da.
Etorkizunean denok programatuko al ditugu gure robotak ala? Ez, baina pentsa: hizkuntza hauek menderatzen badituzue, gai izango zarete, esaterako, zuen etxean alarma bat diseinatzen eta muntatzen, berogailu sistema kontrolatzeko termostato bat egiten edo etxetik kanpo zaudetenean arrainei janaria emango dien sistema sortzen. Zuek proiektu hauek egin ahal izatea pentsaezina zen duela urte batzuk. Maker kultura honekin lotuta dago.
Zer da maker kultura hori? Maker kultura, sortzailearen kultura, edo zuk zeuk egitearen kultura zabaltzen ari da leku askotan. XXI. mendeko brikolajea litzateke. Kontsumitzaile hutsak izatetik, sortzaile izatera pasatzera bultzatzen du. Puskatu zaizula aparatu baten pieza? Zuk zeuk egin eta konpondu 3D inprimagailu batekin. Zure lorategiko argiak gauez automatikoki piztu nahi dituzula? Sistema garesti bat erosi beharrean zuk zeuk sortu eta muntatu. Kontsumitzaile hutsak izatetik (erosi, erosi, erosi), sortzaile izatera (sortu, sortu, sortu) pasa gaitezke.
Zaila dirudi guzti hau. Ikasiko duzue, lasai. Zuek lehenengo pausuak ematen ari zarete gu programatzen ikasten.
Eta guk ikasi nahi dugu! Mila esker zuen erantzunengatik. Orain itzali behar zaituztegu, bateria agortuko zaizue bestela.