Ikastola, etorkizunerantz hezkuntza eraldatzen
Matrikulazio-epea: otsailaren 3tik 7ra
Zatoz gu ezagutzera!
Izpiritu eraldatzaileari jarraituz, ikastolak betidanik etengabe ari dira berritzen euren eskaintza pedagogikoa, eskola-jazarpenari aurre egiteko KiVa programa bezala, besteak beste.
Guzti hori eta gehiago da Ikastola.
Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza
Ikaslea ardatz izanik, marko pedagogiko propioarekin, konpetentzietan oinarritzen da ikastola eredua. Hizkuntzen trataera integral eta integratua garatzen du, euskaran ardaztuta. Ikastolan ikasleek pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten, eta egiten eta ekiten ikasten dute. Ikastolak hezkuntza integrala, ikasmaterial propioekin.