MARTXEL RODRIGUEZ ETXABIDE DANTZARIAK NIE 2024 SARIA JASO DU
Etorkizun bikaina ziurtatzen duen bere ibilbide profesionaletik haratago, Martxel gizatasunaren eredu delako nabarmentzen da, inspirazio-iturri delako eta benetako altxor ingurukoentzat. Ikastola mugimenduarekin duen lotura sendoak eta euskara eta euskal kultura sustatzeko eta indartzeko egiten duen ahalegin etengabeak merezi dute gure aitortzarik handiena eta sentituena.
Jarraitu irakurtzen
NIE SARIA 2024: MARTXEL RODRIGUEZ ETXABIDE

Martxel Rodriguez Etxabidek (Lesaka, 1990) Tantirumairu Ikastolan Haur eta Lehen Hezkuntza ikasketak egin eta Labiaga Ikastolan amaitu zuen derrigorrezko heziketa. NIE Saria 2024 eman zaio arteari eta bereziki dantzari dedikazioz eta pasioz beterik egindako ekarpenagatik. Eta, hori baino gehiago, gizatasun eredu delako, inspirazio-iturri delako eta benetako altxor ingurukoentzat. Ikastola mugimenduarekin duen lotura sendoak eta euskara eta euskal kulturarekiko baldintzarik gabeko maitasunak, munduko bazter guztietara harrotasunez eramaten dituenak, merezi dute gure aitortzarik handiena.

ZORIONAK MARTXEL!!!

Jarraitu irakurtzen

2024/06/27 | EHI

Biharko ikastolak

Euskarazko hezkuntza debekatuta zegoenean, ameslari haiek Ikastolak sortzeko moduak asmatu zituzten.
Dagoeneko Ikastolak ez omen zirenean beharrezkoak, ameslari haiek amesten jarraitu zuten. Euskal Curriculuma amestu zuten, eta materiala Euskal Herrian Euskal Herrirako sortzea, eta pedagogia berritzaileak garatzea…
Umm, baina zein zeintzu du existitzen ez den herri baterako hezkuntza proiektu bat lantzeak?
Ameslariei berdin die; temati jarraitzen dute amesten, eta auto-eraketaren bidez herriz herri eraiki nahi dute Euskal Herri osorako proiektua.
Bai, agian Euskal Herria ez da existitzen. Baina bada  eremu bat non herriak Ikastolak sortzen dituen, eta Euskal Herriaren antz handia du.
Ameslari horiek!

Jarraitu irakurtzen
Biharko ikastolak, biharko Euskal Herria eraikitzeko
Ezer baino lehen, ZORIONAK Ikastolon mugimenduko kide guztioi eta bakoitzari. Zorionak, 114 ikastoloi. Eztabaida-prozesu luze, trinko eta aberats baten ondorioz, Euskal Herria eraikitzeko behar ditugun biharko Ikastolen norabidea birdefinitu dugu. Milaka lagun, ehunka ekarpen eta dozenaka bilera egin ditugu hona iristeko. Prozesuak eta emaitzak merezi izan dute. Duela urte bete baino sendoago gaude.
Jarraitu irakurtzen

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu