2018/04/11

SAGRARIO ALEMAN VIANAKO PRINTZEAREN SARIRAKO HAUTAGIA

Aurten, Vianako Printzearen 2018ko Kulturaren Sari izateko Sagrario Aleman Astiz aurkeztu dute Nafarroako Kulturaren Kontseiluko hainbat kidek. Helduen euskalduntze eta alfabetatzearen alorrean egindako lanagatik, bai eta euskararen transmisioaren alde gauzatutako sustapen-lan eskergarengatik ere, Sagrario Aleman Astizen merituak aurkeztuko dira apirilaren 27an Nafarroako Kulturaren Kontseiluak eginen duen bilkura berezian.
Hautagaiak Iruñearen erdigunean, Arturo Campion IKA euskaltegian garatu du lanik handiena, zuzendari, esan bezala, helduen hizkuntza-jabekuntzarekin erabat konprometituta, eta horrez gain, euskararen normalizazioa lortzeko bidean eta hori gizarteratzeko lanean bere ekarpena ezinbestekoa izan da. Sustapena da bere eginbidearen arrazoi funtsezkoa, egun euskaltzain oso gisa praktikan ekartzen ari dena, bestalde.
Apirilaren 27an eginen den bozketaren ondotik emanen da jakitera prentsaurreko bitartez aurtengo Vianako Printzea Saria nor den.


Itzuli

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu