Nafarroako Ikastolen Elkarteak lideratu duen KEYCOLAB Europako proiektuaren bukaerako Konferentziara gonbidatu nahi zaituztegu. Erantsitako egitarauan ikus dezakezuenez, Konferentzia hau irailaren 27an izanen da CIVICAN egoitzan (Pío XII etorbidea, 2, 31008 Iruñea, Nafarroa) eta bertan bazkide izan diren Europako kideek beraien proposamenak azalduko dituzte.
Modu egokian antolatu ahal izateko, inskripzioak irailaren 22rako jasotzea beharrezkoa dugu. Izena emateko egin klik hemen.
Besterik gabe, XXI. mendeko ikasleen konpetentzien papera birpentsatzea helburu duen konferentzia honetan zuen presentzia zinez eskertuko genuke.