2016/04/21 | Diario de Noticias eta Zangozako Ikastola

Iraunkortasun taldeak ikastolan aurrera eramaten dituen lanak Zangozako Ikastolak antolatutako ekimenetako bat.

“Ekintza asko egiten ari gara birziklapenaren eta kontsumo arduratsuaren inguruan”

Gure ikastolan garrantzia handia ematen diogu iraunkortasunaren sustapenari. Hala, guarso talde bat arduratzen da gai hau lantzeaz.

ZANGOZA - Ana Gomezek, Anabel Malladak, Tere Ingelmok, Nora Bandrések, Eva Bandrések eta Axun Urkiak osatzen dute Zangozako Ikastolan iraunkortasunaren inguruan lan egiten ari den guraso taldea. Haiengana zuzendu gara Zangozako ikastolan jasangarritasunaren inguruan egindako lana ezagutu nahian.

Ebaluatu beharko bazenute 0tik 10era ikastolaren jasangarritasuna, nola ebaluatuko zenukete?
-Guk zazpi bat jarriko genioke. Ekintza asko egiten dira birziklapenaren eta kontsumo arduratsuaren inguruan. Baina oraindik badaude egin beharreko ekintza gehiago. Gure ustez, instalazioetan inbertitzea funtseskoa da eta horretaz gain, energiaren eraginkortasunean eta kontzientziazio lanetan jarraitzea.

Zer sentitzen duzue guraso bezala ikastolaren proiektu batean lan zuzena egitean?
-Konpromiso eta lanaren aldetik gure seme alabentzat eredugarriak gara eta horrek pozten gaitu.

Zeintzuk dira aurtengo helburuak?
-Aurten bi helburu nagusi ezarri ditugu: lehenengoa, kontzientzian eragiteko mugikortasun iraunkorrerako plan bat egitea da. Eta bigarren helburu nagusia Nafarroa Oinezen eraiki zen Oinez Basoaren jarraipenean laguntzea.

Badakigu mugikortasunaren inguruan ikastolako familiei galdetegi bat pasa diezuela seme-alabak ikastolara txirrindulaz kotxez edo oinez datozen jakiteko. Zeintzuk izan dira lortutako emaitzak?
-Hasteko esan beharra dugu oso harrera ona izan dugula eta partehartzea erabatekoa izan dela. Emaitzei dagokienez, ikasle gehienak oinez datoz ikastolara baino itzulera kotxez egiten dute. Arrazoiak erosotasuna eta denboraren aurrezpena direlarik. Bestalde, txirrindularen erabilera eskasak atenzioa deitu digu eta erabilera bultzatzeko eta errazteko bidean (bide gorria , txirrindulak uzteko lekua...) lan egin behar dela argi utzi dute.

Energia iraunkortasunaren aldeko apustua

Gure ikastolan urteak daramatzagu energia jasangarriaren alorrean aurrerapausoak ematen.

ZANGOZA - Zangozako ikastolak urteak daramatza energiaren jasangarritasunaren alde apostu egiten. Hainbat urtez lan egin genuen CRANA erakundearekin SOUSTENERGY europar proiektuan, gure ikasleak, irakasleak eta familiak energia aurreztearen gaian eta kontsumo arduratsuan sentsibilizatzen.

2015-16 ikasturtetik hasita, Nafarroako Eskola Iraunkorren Sarean, EsenRED proiektuan, sartu gara sensibilizazioa honekin jarraitu nahi dugulako, gure ikastola gero eta jasangarriagoa eta iraunkorragoa izan dadin.

Hiru urtetarako planteatu ditugun helburuak hauek dira: Zangoza herrian gero eta kotxe gutxiago erabiltzea ikastolara etortzeko, eta Udala eta mankomunitatearekin harremanak eta elkarlana sustatzea; guraso eta ikasleen aldetik baso jasangarriaren jarraipena egitea eta Oinez Basoko mantentze lanetan parte har-tzea; ikastolaren eraikuntzaren plangintza energetikoa aurrera eramatea, geroz eta jasangarriagoa izan dadin; hezkuntza komunitatearen partaide-tza guztia informatua izatea; eta arlo kurrikularrean ikasleak ingurugiroaren hezkuntzan konpetenteak egitea inguruarekiko erabaki arduratsuak hartzeko gaitasunak garatuz.

Plagintza hau aurrera eramateko ezinbestekotzat jotzen da hezkuntza komunitate guztiaren inplikazioa (zuzendaritza, gurasoak, klaustroa eta ikasleak). Jada, guraso talde bat lanean ari da mugikortasun jasangarriaren inguruan. Ikastolara joateko bideak aztertzen dituen galdetegi bat prestatu du, horri ikastolako %98ak erantzun dio. Diagnosia egina dago, orain martxan jartzea besterik ez da falta, ea hiru urte barru Zangozako gure ikasleak oinez edo txirrindulez etorri eta joan daitezen lortzen dugun.

LURRAREN EGUNA Hau guztia dela eta, bihar lurraren eguna ospatuko dugu ikastolan. Horretarako ekintza ezberdinak antolatu ditugu goizean zehar egiteko. - Z.I.

 Dokumentua ikusi


Itzuli

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu