Iñigo Aritza Ikastolan adierazpen artistikoa eta sormena lan-tzen urte ugari daramatzagu. Ikastolako curriculumean txertatzeaz gain, curriculumetik kanpo ere zenbait aktibitate burutzen ditugu. Horietako bat berriki martxan jarri dugun musikarte duzue. Duela lau urte hasi ginen Sakanako artistak aitzakia moduan hartuz ttikitatik DBHrarteko ikasleekin sormena lantzen.
Lehenengo aldian eskultura eta eskultore batzuk izan ziren gure ikasleen sormenerako inspirazio iturri. Modu honetan Txuspo Poyo, Dora Salazar eta Jose Ramon Andaren eskulturez baliatu ginen gure lanak egiteko. Duela bi urte Literaturari tokatu zitzaion, eta orduan, Castillo Suarez eta Alberto Barandiaranen obrak izan ziren ardatz. Oraingoan, berriz, musika eta artea uztartu nahi izan ditugu. Horretarako, Altsasukoa den Agustin Gonzalez Aciluren obra desberdinak lantzen hasi gara.
Ohikoak ditugun helburuez gain, aurtengoan, gure ikasleen artean hain ezaguna ez den Agustin Gonzalez Acilu ezagutzera eman nahi izan dugu. Horretarako, eta proiektuari hasiera emanez, Igor Ijurrak (Iruñeko orfeoiaren zuzendaria) Aciluren biografia, obra eta bestelako ezaugarriak ezagutzera eman zituen:
Jaiotza, haurtzaroa eta gazte denborak Altsasun igaro zituen eta 12 urtekin Altsasuko Musika Bandan sartu zen klarinete jole bezela. Madrilen urte batzuk pasa ondoren, 60.hamarkadan atzerrira joan zen beka batzuei esker. Parisen, Venezian, Erroman eta Darmstat hirian (Alemanian) musikari eta intelektual handiekin izan zuen harremana. Behin, Madridera itzulita CSIC (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) erakundean lanean hasi zen bere bizitzan garrantzitsua izanen den gai baten inguruan: musika eta linguistikaren arteko harremanean, hain zuzen ere. Fonología (soinuak) eta fonetikaren ikerketa hark ondorio oparoak ekarri zizkion, ahotsarendako konposizio ugari sortu izan dituelako.Bere konposizio eta ikerketa lanez gain, 1978tik 1994 arte Madrileko Goi-mailako Kontserbatorioko irakasle izan da.
DBHko 3. MAILAKOEN LANA Altsasuar konpositorearen garrantziaz jabeturik, DBHko ikasleok Aciluren Arrano Beltza izeneko obra landu dugu. Letra Joxean Artzerena da.
Lehenik eta behin, irakasleek aurkeztu ziguten egin beharreko lana, eta honen antolaketa. Baina ekintzetara pasa aurretik, hainbat adituk beren generoari buruzko aurkezpena egin ziguten, egin beharreko lana bideratzeko asmoz. Lehenik, Igor Ijurra, Iruñako orfeoiaren zuzendaria, etorri zitzaigun eta harekin partitura aztertu genuen; baita musikaren osaera ere. Ondoren, Helena Santano, margolari altsasuarrak, gure sentimenduak artearen bitartez nola adierazi erakutsi zigun. Horretaz gain, Patxi Abasolo historialariarekin, abestian agertzen ziren Nafarroako konkistako data garran-tzitsuak aztertu genituen. Eta azkenik Andrea Galbete, ikasle ohi eta argazkilariarekin, photoshop programa batean saltseatzen aritu ginen.
Aditu guzti hauen jakinduria xurgatu ondoren, ekintzetara pasa gara. Talde bakoitzak obraren zati edo elementu baten inguruan egin dugu lana: partitura, letra, musikak sentiarazten dizkizun sentimentuak, letraren historia...
Lehenengo taldeak sentimenduak aukeratu ditu eta argazki bidez aurkeztu du lana. Bigarren taldeak, aldiz, partituran oinarrituta pentagrama erraldoi sugerente bat egin du. Hirugarren taldeak letrak adierazten dituen data historikoetan oinarrituz mural bat eraiki du, eta azkenik, laugarren taldeak letraren esanahi sinbolikoa erabiliz leihatila antzeko bat irudikatu du.
Elementu edo lan guzti hauek batuta, obraren nolabaiteko irudikapena ikusi arazi nahi dugu.
PROIEKTUA BURUTZEN (LH5 ) Guk ere “Arrano beltza”konposizioa aukeratu dugu eta hona hemen gure taldeetan egindako lanen azalpena:
OIHUAK Obra honetako musika en-tzun ondoren sentitu duguna adierazi dugu. Hotzikarak, beldurra, herio-tza eta hondamendia izan da, sentitu duguna. Entzunaldiko une batean isilunea egiten da eta bat-batean, oihu bortitz desafinatua entzuten da. Horrek ikara sorrarazi digu.
Letrak Euskal Herriko historiako data esanguratsuak biltzen ditu: 1200 urtetik 1975 arteko historia kontatuz. Espazio antolaketari dagokionez, oso era berezian idatzita dago. Gutariko batzuei tristura handia sorrarazi digu.
Musika garaikidea da eta guk euskara, historia eta oihua lotu nahi izan dugu.
Gauzak honela, guk irudikatu dugun pentagramak bi oihu bortitz ditu bi muturretan. Batean Munchen oihua adierazten duen irudia, eta bestean, Picasoren Gernika-n garraxika dagoen emakumearen irudia. Pentagramaren marrak, ez dira paraleloak, irudi horien bi garrasiak elkartzen dituen marrak baizik.
BARNETIK DARION EURIA Arrano beltzaren abestian soinu ezberdinak entzun ditugu, abestiaren edozein momentutan aditzen direnak. Horietako batzuk euriaren soinua gogorazi digute eta hori dela eta, euri makil bat egin dugu. Batetik, soinu desberdinak ateratzeko, hodi barruan alanbrearekin egindako pilotatxo zulodunak sartu ditugu eta zulo horietatik pasaeran soinua egiteko soja aleak, arroza, dilistak eta piper beltz haziak sartu ditugu.
KOLOREEN DOINUA Metal desberdinetako xafletan margo akrilikoekin marrazki abstratoak sortu ditugu.
Ondoren arduino bat xafla horietara lotu dugu eta xaflak ikutzean “arrano beltza” abestiaren zatitxo desberdinak entzun daitezke. Lan honetan, gure ikastolako, ikasle ohi baten laguntza izan dugu.