2016/03/03 | Diario de Noticias eta Jaso Ikastola

Jaso Ikastolaren ‘Batek daki!’ musikala abian da

Aurreko urteetako Txanpon Baten Truke, Iki Milikili Klik! eta INVOC4TIUM musikalek izandako arrakastaren ondoren (15.000 pertsona baino gehiagok ikusiak), aurten ere Jaso Ikastolako ikaslegoak, Imanol Janicesen (Gorputz Heziektako irakaslea), Edu Sernaren (Ikastolako Orientatzailea) eta Irantzu Zabalzaren (LHko irakaslea) gidaritzapean, musikal berri bat sortu dute. Heldu den Apirilaren 15ean Barañain Auditorioan estreinatuko da: Batek daki! musikala.

Aurreko antzerki musikala formatua errepikatuz, akrobazia, dantza, efektu bereziak eta nola ez, antzerkigintza eta musika uztartu dira misterioa eta detektibeak gai nagusi-tzat duen ordu eta erdiko espektakulo batean.

50 ikaslez eta 3 irakaslez osatutako talde honek 8 hilabete daramazki funtzioa prestatzen (35 ikasle eszenatoki aurrean eta beste 15 atzeko aldean) eta proiektu honen helburuak sustatzen: Euskararen sustapena eta kultura egiteko beste modu bat aldarrikatzea hain zuzen ere, hau guztia, multidisziplinarra den ikuskizun formatuan elkartuz. Zen-tzu honetan, ikasleek konpetentzia bitartez lan egin ahal izan dute motibatuta zeuden alorretan -gidoia sortu, abestien letrak moldatu, lan audiobisualak egin, dan-tzak, aktuazioak eta bestelakoak koordinatu-. Horrela, disziplina, talde lana eta batez ere bizikidetza bezalako baloreak landu dira prozesuan zehar. Beste helburu nagusietako bat “baloreak diruaren gainetik” daudela da: Gaur egungo gure gizarteak dirua lehenesten du bizitzako beste balore batzuen aurretik. Honi kritika egin nahirik diruaren gainetik dauden, laguntasuna, fideltasuna, eta anaikidetza bezalako baloreak indartu nahi ditu musikal honek.

Barañainetik igaro ostean, Jaso Ikastolak Batek daki! Nafarroako beste antzokietara eta Euskal Autonomi Erkidegora eramanen du, aurreko urtean INVOC4TIUM musikalarekin egin zuen bezala. Ikuskizuna ekainaren 3an Baluarten eskeiniko da eta abenduaren 2an Donostiako Viktoria Eugenia Antzokian. Bi hirietan goizez ikastetxeei eskeiniko zaie eta arratsaldez, publiko orokorrari.

SINOPSIA Kolo (Alex Castillo) hil dute. Nork, non, zergatik, noiz eta nola? Batek daki! Bere bizitzako azkeneko egunetako gertakizunetan sakon-tzen du Jaso Ikastolak egindako 4. Musikal honek. Istorioa modu oso berezian kontatuta dago:

Gogoratzen al dituzu gaztetan irakurritako liburuak non zuk erabakitzen zenuen ze eszena zen irakurri nahi zenuena? Formatu honetan oinarrituz, funtzio bakoitza desberdina izango da Batek Daki musikalean. Ikusikizunean 13 numero musikal ikusteko aukera egonen da.

ESTRENALDIA

Lehenengo emanaldia, apirilaren 15ean. Apirilaren 15eko aurre-estreinaldia Jaso Ikastolako eta Alaitz Ikastetxeko ikasleei zuzenduta dago. Arratsaldean, publiko orokorrari irekiko zaio, 20.00etan .

Sarrerak, 10 euro. Euskerazko ikuskizun honetarako sarrerek 10 euro balio dute. Jaso Ikastolako idazkaritzan eta ‘www.auditoriobaranain.com’ webgunean eskura daitezke.

SARE SOZIALAK

Webgunea. www.jasoikastola.com

Twitter. https://twitter.com/jasomusikala

Instagram. https://www.instagram.com/jasomusikala

 Dokumentua ikusi


Itzuli

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu