• Legez, eremu ez euskaldunean dauden sei ikastolek, Arangoiti (Irunberri), Argia (Fontellas-Tutera), Erentzun (Viana), Garces de los Fayos (Tafalla), Ibaialde (Lodosa) eta Zangozako Ikastola (Zangoza), Nafarroako gainerako ikastolek bezala, euren eskualdeetako gizarteari euskarazko kalitatezko hezkuntza eskaintzen diote, familiei lehentasunezko eskubidea ahalbideratuz beren seme-alabentzako nahi duten hezkuntza mota aukeratzeko garaian, Nafarroako Foru Erkidegoan hizkuntza ofizialetako batean. Eskaintza hori, azken urte hauetan, Administrazioak sare publikoan ez du bere gain hartu. Ikastola hauek Gobernuek ez dutela ondare publikoaren esklusiba egiaztatu dute eta fondo publikoak administratu dituzte erantzukizunez eta gardentasunez.
• Ikastolak euskarazko hezkuntzaren sortzaileak dira. Urte guzti hauetan zehar, zonalde honetan euskararen eta euskal kulturaren mantenuan eta berreskurapenean lagundu dute, euren ikasleek euskara eta gaztelania menperatzeaz gain, ingelera bezalako beste hizkuntzak menperatzea lortu dutelarik. Horretarako, hizkuntza proiektu propioa garatu dute, ezagutzen diren hezkuntza ereduetatik haratago doana, IKASTOLA eredua sortu baitute.
• Sei ikastola hauek, Nafarroako gainerako ikastolek bezala, euskarazko hezkuntza eskaintzeaz gain, ikasleen garapen integrala lortzen laguntzen dute, horien dimentsio ezberdinak bateratuz, intelektuala, emozionala, soziala... Ikastolen printzipio axiomatikoa, euren hezkuntza jardueran ikaslea ardatz nagusitzat hartzea izan da.
• Sei ikastola hauek, Nafarroako gainerako ikastolak bezala, beren zonaldean integrazio sozialaren eredu dira. Ikastetxe hauek eskualdeko kolektiboetatik sortuta, bertarako ekintzak garatzen ohi dituzte, dinamizatzaile sozialak bilakatu direlarik. Galduta zeuden kultura jarduerak berreskuratzea lortu dute (Olentzero, Santa Ageda, Inauteriak...) eta beste berri batzuk gizarteratu dituzte (Artisautza Azoka, Aste Kulturala, Mikologia Azoka, Kultura-gidak herrian barna...).
• Sei ikastola hauek, Nafarroako gainerako ikastolak bezala, ekonomikoki eta moralki lagundu dituzten milaka lagunen eta erakunderen bultzadari, eskuzabaltasunari eta elkartasunari esker sortu eta garatu dira. Honek, jasotako konfiantzari erantzutearren, erantzukizunetik lan egitea ahalbideratu du.
• Hamarkadetan zehar Nafarroan euskararen normalizazioaren alde lanean aritu diren sei ikastola hauek, Nafarroako gainerako ikastolen modura, dagokien zonaldean D ereduaren ezartzea ahalbideratzen duen Euskararen Legearen aldaketa ospatzen dute. Ikastola hauen lana ezinbesteko izan da lorpen horiek eskuratzeko garaian.
• Sei ikastola hauek, Nafarroako gainerako ikastolak bezala, elkarlanean eta komunikazioan oinarritutako kudeaketan eredu dira. Ekimen sozialeko hezkuntza kooperatibak dira eta beren hezkuntza-erkidego osatzen duten kide guztien (familiak, ikasleak, langile dozenteak, langile ez dozenteak...) parte-hartze koherentea, koordinatua eta elkartasunezkoa sustatu dute, hezkuntza autogestionatuta duten ikastetxe eredugarri bihurtu direlarik.
• Sei ikastola hauek, Nafarroako gainerako ikastolak bezala, aniztasunaren eta balore demokratikoen adibide dira. Ikastetxe ez-konfesional eta askeak dira, edozein politika alderdikoitik at daudenak, beti oinarrizko eskubide eta askatasunen errespetuan ikasleak formatzeko helburuaz.
• Sei ikastola hauek, Nafarroako gainerako ikastolak bezala, diru, lan eta ilusio asko inbertitu dituzte, beren ikastetxeak instalazio moderno eta funtzionalak izan ditzaten, abangoardiako hezkuntza proiektuekin eta etengabeko formazioa jasotzen duten langile talde egonkorrarekin. Azken finean, 40 urteko eskarmentua duten ikastetxe sendoak dira eta Nafarroako hezkuntza-mapan erreferente.
• Sei ikastola hauetako ikasleek, Nafarroako gainerako ikastoletakoek bezala, emaitza akademiko bikainak dituzte, Nafarroako Gobernuko ebaluazioetan zein nazioarteko hainbat erakundeetako ebaluazioetan (PISA, EECL), Europa mailan hoberenen artean kokatzen direlarik.
Horregatik guztiagatik, ekintza honek eskualde hauetan gure lana garatzen jarraitzeko dugun helburuaren isla izan nahi du eta baita familiak euren seme-alabak gure ikastoletan aurrematrikulatzeko gonbitea ere, ikastola hauetan zein Nafarroako geografian banatuta dauden gainerako ikastoletan ere. Aipatutako guztiaz gain, gure ikastetxeek hizkuntz murgilketa ziurtatzen duten eredu bakarra izaten jarraitzen dutelako.