Beran, Inude eta artzainak, egun seinalatua eta ederra balitz bezala ikusten da, baina horren gibelean badago sufrimendu latza. Emakumeek, seme-alabak etxean utzita joaten baitziren bertze haur bat heztera eta zaintzera.
Inudeen lanbideak XVI. mendetik ia gaur egun arte iraun du. Lan garran-tzitsua izan da, erditzean hiltzen zen amaren lekua hartzen baitzuten edo esnerik ez zuenarena. Inude gehienek Frantzia edo Alemaniara joaten ziren, dirua etxera eramateko lan bila.
Orrazkera bereziak erabiltzen zituzten, buruaren goitiko aldean mototsa eramaten zutelako, eta nagusiek aldiz, ilea biltzeko buruaren beheko aldean egiten zutelako mototsa.
Karrikara ateratzen zirenean jantzi desberdinak erabiltzen zituzten, arrosa eta berde koloreko laukidun jan-tziak, mantal zuriak, eta batzuetan ere kapelak erabiltzen zituzten.
Haur batzuentzat inude hauek ama bihurtzen ziren, inudeek ordea, beti buruan zeukaten beraien familia. Urteak lanean igaro ondoren etxera bueltatzeko eguna ailegatzen zitzaien. Pozez itzultzen ziren baina, bertzalde, hezi zuten haurra faltan botako zutela jakinik penatuak joaten ziren.
Mª Carmeni elkarrizketa egin genion, eta berak hauxe erran zigun: “Frantzian eta Alemanian pasa nituen urte pare batzuk, familiarentzat dirua behar nuelako. Frantzian gehiago ordaintzen zutenez harat lan egitera joatea erabaki nuen. Bi hoteletan eta etxe batean egin nuen lan, eta etxe horretako anderearen familia Alemanian bizi zenez, denboraldi bat Alemanian pasa nuen lanean. Euskal Herria faltan botatzen nuenez, bakarrik egoten nintzen momentuetan eta garbitzen nuen bitartean euskal kanta batzuk kantatzen nituen eta horrek nire etxea gogora ekartzen zidan”.
EUSKAL ARTZAINAK AMERIKETAN
Euskal Herriko artzainak ezagunak izan dira historian zehar munduko hainbat tokitan. Izan ere, XIX. mendetik aintzinera Euskal Herriko aunitz gazte artzain ibili ziren Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldean: Idaho, Kalifornia eta Nevada estatuetan, batik bat. Euskal artzaiak ,oro har, langile hagitz preziatuak eta ongi ikusiak ziren. Bertze etorkin gehienak bezala, Euskal Herriko artzain batzuk, posible izan zutenean, jaioterrira itzultzea aukeratu zuten, bertze ba-tzuk ordea, Ameriketan gelditzea erabaki zuten.
Ameriketan Euskal Herria aski ezaguna izan da hemendik joandako euskal artzaienagatik, beraiek izan baiziren euskara eta Euskal Herria Ameriketara eraman zutenak.
Urre meategietan lan egiteko inten-tzioz joanak ziren euskaldun gazteak, baina artzain lanetan zuten abilezia ikusita, baita bizitza bakarti eta ibiltariko karga eramateko gai zirela jakinda Euskal Herriko Ameriketako etorkinak artzain bikainak bilakatu ziren eta horrela Euskaldunek arrakasta haundia hartuz.
Kaliforniako lehen euskal artzainak ibiltariak ziren. Ez zuten gauza aunitz behar, bere ondasun guztiak bizkar gainean edo asto zein zaldi gainean eraman behar zituzten egunero.
Eguraldia kaltegarria zen, uda hagitz beroak eta negu gogorren ho-tzak jasan behar zituztelako. Batzuetan, hartzen , koioteen eta kaskabel sugeen erasoak jasaten zituzten. Baina benetan gogorrena, familia ikusi gabe pasatzen zituzten urteak ziren. Bakardadeko egun luzeetan beraien-tzat konpainia onena txakurrena izaten zen.