2016/01/21 | Diario de Noticias eta Zangozako Ikastola

Zangozatik, unibertsoari oihuka Zangozako Ikastolako ikasleak

EKI, konpetentzietan oinarritutako proiektua da eta ikastolek argitaratutako material didaktiko berritzailea da. Ikasleei hainbat erronkari aurre egiten irakasten digute ikasitakoa aplikatuz; hau da, konpetenteak izaten.

Horretarako unitatearen hasieran ezarritako egoera bati aurre egiteko hainbat eduki ikusiko ditugu unitatean zehar, bai kontzeptuak eta baita beharrezko prozedurak ere.

Ondoren, beste egoera batzuen aurrean jarriko gaituzte eta ikasitako guztia integratuz aplikatu beharko dugu egoera horri erantzun egoki bat emateko.

Natur zientzietako lehenengo unitate didaktikoa, Oinak lurrean, unibertsoan bidaiatzen dugu, hiru fasetan egituratuta dago: Hasierako fasea, gaiaren sarrera bat da. Bertan, zer, nola eta zertarako landu behar dugun proposatutako unitate didaktikoa azaltzen digute. Garapen fasean, eduki baliabideak eskuratzen ditugu eta amaierako fasean egoera berri batzuei aurre egiten diegu ikasitakoa aplikatuz. Azkenik ikasitako guztiarekin horma irudi digitala egin dugu oraingoan, konpetentzia digitaletan trebatzeko.

Unibertsoan zehar egindako bidaia zoragarri honetan, jarduera ugari egin ditugu. Aipagarrienak hauek izango lirateke:

Irakasleak galdera konpetenteak formulatzera bultzatu gaitu. Galdera konpetenteak gaiarekin erlazionaturikoak dira eta pentsatzen jar-tzen gaituzte jakinmina piztuz. Oso galdera interesgarriak azaldu dira. Adibidez:
 Jupiter oso tamaina haundia du, zergaitik ez da izar bat? Zer dago galaxiaren zentroan? Zergatik ez da Lurra Eguzkian erortzen? Zer gertatuko da unibertsoarekin espantsioan jarraitzen baldin badu?

Bestalde, Lurra, Ilargia eta Eguzkiaren mugimenduek eta posizioek dituzten ondorioak simulazio digitalen bidez aztertu ditugu. Simulazioak Ekigune web-orrialdean daude (www.ekigunea.eus) eta Ilargiaren faseak, mareak, egunak eta gauak, urtaroak eta eklipseak nola gerta-tzen diren ulertzeko oso erabilgarriak dira.

Simulazio hauetan ekliptikaren planoarekin jolas dezakegu eta astroak posizio ezberdinetan kokatu. Irakasleak galdetu zigun simulazio guztien artean zein iruditzen zitzaigun interesgarriena eta gehienok 26. jarduerakoa aukeratu genuen : Unibertsoaren legeak aldagai. Simulazio honetan, translazio abiadurak, Lurraren errotazio ardatzaren inklinazioa eta translazio norabideak alda daitezke, besteak beste, eta ondoren, aldaketa hauengatik sortutako ondorioen analisia egin daiteke.

Azkenik, bi proiektu aurrera eraman ditugu: Eguzki Sistema eskalan eta Espazioko bidaiariak gara.

EGUZKI SISTEMA ESKALAN
Ikastolako pasabide batean Eguzki Sistema eskalan irudikatu dugu. Horretarako Eguzkiaren diametroaren tamaina metro batekoa izanik beste planeten tamaina eta planeten arteko distantziak proportzioak aplikatuz kalkulatu behar izan ditugu. Modu honetan, matematiketan ikasitakoa erabiltzeko aukera paregabea izan dugu.

ESPAZIOKO BIDAIARIAK GARA
Ikerketa honen helburua astroen mugimenduen abiaduren inguruko informazioa lortzea izan da. Horretarako gure “Chromebookak” erabiliz internetetik datu harrigarriak lortu ditugu: Lurraren errotazio abiadura Ekuadorren (1.669,78 km/h), Lurraren batazbesteko translazio abiadura (107.208 km/h), Eguzkiaren translazio abiadura galaxian zehar (220km/s), gure galaxiaren (Esne Bidea) abiadura kumuluan zehar (30 km/s), Kumuluaren abiadura (600 km/s)... Ze nolako zenbakiak!

 Dokumentua ikusi


Itzuli

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu