zuhaitz2.gif (1720 bytes)ZER OHITURA DAGO BERE INGURUAN?

        Zenbait herritan lasto eta trapuz egindako figura baten bidez errepresentatzen dute, eta Gabon gauean, lepoan hartu eta etxez etxe joaten dira oles egitera. Beste herri batzutan pertsona bat izaten da Olentzero janzten dena. Tximini ondoan ere jartzen da zenbait tokitan Olentzeroren irudia, txapela buruan eta igitaia eskuan duela. Igitaia, sua bezala, bizi indarraren adierazle da: zaharra mozten du, kimu berriari lekua egiteko.

    Badago, baita ere, oso hedatua egon den beste ohitura bat: Olentzero enborrarena, alegia. Enbor baten bitartez ere errepresentatu du herriak Olentzero. Gabon gauean Euskal Herriko etxe askotan, enbor handi bat jartzen zen sutan, Olentzero subila hain zuzen ere, hori izanik erretzen zena.

    Subil honek indar berezia izango du: abereak (ondasun adierazle bezala) eta etxekoak zainduko ditu hurrengo urte guztian.

     Kristau pentsamoldeak Kristoren iragarle bihurtu zuen pertsonaia, hasiera batetan herrian zeukan esanaia gaindituz.

    Hirurogeigarren hamarkadatik aurrera, euskal umeei opariak ekartzera etortzen den pertsonaia dugu Olentzero.

    Era guztietan, geure sinbolo bihurtu zaigu Olentzero eta geure gaurregungo gizartera egokitu dugu, herri guztiek egiten duten bezala.

bantz5.gif (2507 bytes)

WB01337_.gif (904 bytes)