zuhaitz2.gif (1720 bytes)OLENTZERORI GALDETU

kandela.gif (2458 bytes)Zein da Olentzerori gehien gustatzen zaion janaria?

    Egia esan, ez dago Olentzerori gustatzen ez zaion janik. Baina, zalantzarik gabe, taloa esne beroarekin dut denetatik gustokoena. Hala ere, hau ezinezkoa bazaizu, edozein gaileta eskertuko dizut Gabon Gauean.

kandela.gif (2458 bytes)Nola konpontzen da Olentzero tximiniatik sartzeko?

    Hau da niretzat lanik gogorrena. Normalean, ateetatik edo leihoetatik sartzea nahiago dut. Dena dela, tximiniatik jeitsi eta berehala, nire aurpegia pozez betetzen da niretzat zerbait jateko  utzi baduzu.

kandela.gif (2458 bytes)Zenbat pixatzen du Olentzerok?

   Inork ez daki zehazki (ezta nik ere). Astotxoren gainean ez naiz igotzen, badaezpada nirekin ezin duen. Hala ere, esango dizuet...           GALDERA HAU EZ ZAIDALA BATERE GUSTATZEN!

kandela.gif (2458 bytes)Zergatik daramazu beti txapela jantzita?

    Denok dakizuenez nahiko lotsatia naiz (honegatik ez nauzue ikusten zuen etxeetan sartzean), beno ba... soilunetxo bat dut buruan... eta... TXAPELAREKIN ESTALTZEN DUT. Horra hor beti txapelarekin agertzearen arrazoia. (Sekretua gorde, mesedez.)

kandela.gif (2458 bytes)Nola konpontzen da Olentzero gau bakar batean Euskal Herriko etxe guztietara ailegatzeko?

    Nahiz eta traketsa ematen dudan, Gabon Gauean abarkak ondo lotu eta "Olentzeroren abiadura supersonikoa" erabiliz, leku guztietara heltzen naiz bestelako arazorik gabe. (Beste kontua da amaieran abarkak nola gelditzen diren).

kandela.gif (2458 bytes)Zer egiten du Olentzerok urteko gainontzeko egunetan?

   Egia esan, ez daukat aspertzeko betarik. Denetarik egiten dut: zuek bidalitako gutunak karpeta gorri batzuetan gorde, datorren urteko ume gaizto eta onen zerrenda osatu, oparien kaxak eta paperak birziklatu, ikatza egin...eta merezitako OPORRAK HARTU !

kandela.gif (2458 bytes)Olentzerok seme-alabarik al du? (NIE) / (Errenteriko Langaitz Ikastolako Iker)

    Momentuz ez dut seme-alabarik, Euskal Herriko haurrak seme-alabatzat hartzen ditut...

kandela.gif (2458 bytes)Olentzeroren emaztea Mari Domingi al da? (Marta Zabaleta)

   Nahiz eta jende askok sinisten ez duen, onartu beharra daukat... baietz, Mari Domingi dudala emazte. Dena dela, ez gehiegi zabaldu berria, ez baitzaigu gustatzen "prentsa arrosa" atzetik ibiltzea.

kandela.gif (2458 bytes)Zenbat hizkuntza hitz egiten du Olentzerok? (Hernaniko Elizatxo Ikastola)

    Munduko hizkuntza guztiak ulertzen ditut (animalienak ere bai). Baina...ni, Olentzero, euskara gabe ez nintzateke Olentzero izango eta, horregatik, zuek bezala EUSKERAZ mintzatzen naiz.

kandela.gif (2458 bytes)Zein da Olentzeroren abizena? (Asier Landa-Bargota)

    Pozten naiz galdera hau egiteaz! Orain arte inor ez baita konturatu abizenik ez dudala. Gaur egun ez dut. Behin abizenik gabeko neskatxa bat ezagutu nuen eta Gabonetarako abizen bat eskatu zidan. Besterik ez nuenez NEREA oparitu nion eta hau egin eta berehala ahaztu egin zitzaidan.

kandela.gif (2458 bytes)Opariak erosi ala egiten ditu Olentzerok? (Ricardo Pipaon-Viana)

    Batzuk erosi behar izaten ditut, hauek errezenak izaten dira; baina, badira beste batzuk, dendetan aurkitzen ez direnak. Hauexek izaten dira denetan zailenak. Eta, zeintzuk diren? Ba... diruarekin erosi ezin direnak: osasuna, pakea, gutizia, nota onak, nobiloak...

kandela.gif (2458 bytes)Zenbat urte ditu Olentzerok? (Joseba Moreno-Viana)

    Zehazki 366 urte, urtebeteak baino egun bat gehiago, baina, denek esaten didate gazteago ematen dudala.

kandela.gif (2458 bytes)Zein da haurrei uztea gehien gustatzen zaizun oparia? (Miren eta Fermintxo Epaltza-Iruņa)

    Pisu gutxiko opariak dira gustokoen ditudanak: hartzņoak, panpintxoak, kotxetxoak... Gehienak goiko solairuetan bizi zaretenez eta igongailuari beldurra diodanez, asko kostatzen zait zakuarekin gora eta behera ibiltzea. (Hau broma da, edozein opari gustora eramaten dut)

kandela.gif (2458 bytes)Nola bilaka naiteke Olentzero ni ere? (Xan Etchegoin-Mugerre)

    Dakizuenez, Olentzero bakarra dago munduan, eta, orain arte, inork ez dit azaldu Olentzero izateko nahia. Zu izan zara lehena!! Ni bezalakoa izateko, hona hemen aholku batzuk: umeak maitatzea, bihurri samarra izatea (baina ona), zure ingurukoei laguntzeko prest egotea eta EUSKARA maitatzea.

kandela.gif (2458 bytes)Noiz ezkondu zen Olentzero? (Marta Perez de Albeniz-Iruņa)

    Mari Domingi eta biok aspaldi ezkondu ginen. Egun konkretua jakin nahi baduzue: abenduaren 25a. Opari guztiak banatu eta hurrengo egunean. Eta urtero, abenduaren 25ero, jai txikitxo bat egiten dugu egun zoragarri hura oroitzeko.

kandela.gif (2458 bytes)Ia 25 urte daramatzat skalextrixa itxoiten, noiz ekarriko didazu? Amaia (Donostia)

    Badakizu beti saiatzen naizela, jostailuetan, azkenengo modeloa oparitzen. Ba... skalextrixarekin zailago izan dut; duela 25 urtetik hona urtero hobetu baitute zerbait. Horra hor hainbeste atzeratzearen arrazoia. Dena dela, lasai, aurten da zure urtea.

kandela.gif (2458 bytes)Olentzero, noiz utziko diozu erretzeari?(Paz de Ziganda Ikastolako irakasleak)

    Utzi, aspaldian utzi nion erretzeari, denok dakizuenez, oso txarra baita osasunerako. Pipa eramateari uztea berriz, beste kontu bat izan da. Ez naiz ohitzen piparik gabe ibiltzen. Beraz, jakin ezazue, erre, ez dudala erretzen, pipa eraman baizik.

kandela.gif (2458 bytes)Nortzuk dira zure gurasoak? (Eneritz Larrea)

    Nik Euskal Herri osoa hartzen dut familiatzat. Eta familia honen barruan, ez dut senidetasunik bereizten. Den-denak berdinak zarete niretzat.

kandela.gif (2458 bytes)Olentzero, astoa non erosi zenuen?(Irati Huizi)

    Nire astoa, Astotxo izenekoa, ez nuen erosi. Behin, mendian ikatza egiten nengoela, inguratu zitzaidan. Pixkat solasean aritu ondoren, gauza asko amankomunean genuela konturatu ginen. Handik aurrera elkarrekin banatzen ditugu opariak.

kandela.gif (2458 bytes)Olentzero, non duzu zure etxea? ( Maddi. Donostia. / Arana euskaltegiko 1. urratseko taldea)

    Nire bizitzan zehar etxe eta bizileku asko ezagutu dut, baina, egun, Urbasako mendizerran dudan baserri txiki batean bizi naiz. Noiz arte berriz... ez dakit, aldatzea gustoko dut eta.

kandela.gif (2458 bytes)Nolakoa da zure etxea? (Anne Rodrigez - Olazti)

    Nire etxea ez da, berez, etxea, baserri txikitxo bat baizik. Eta nolakoa? ba... niretzat polita noski, baina, ez du ezer berezirik. Baserri gehienak bezalakoa da: ikuiluaz, egongela goxo bateaz, su baxua bere inguruan istorioak kontatzeko...

kandela.gif (2458 bytes)Non erosten dituzu arropak edo, nola egiten dituzu? Nola egiten dituzu? (Ion Bengoetxea - Udazubi)

    Nik erosi, ez dut erroparik erosten, Mari Domingik egiten dizkit. Jostun bikaina da. Gainera espero dut horrela jarraitzea bere "moda" oso gustoko dut eta. Beltza beti beti modan dagoela badakizue.

kandela.gif (2458 bytes)Nola jaio zinen? Noiztik bizi zara baserri horretan? (Arantxa Etxeberria - Urdazubi)

    Arantxa maitea, hain zaharra naiz non ezertxo ere ez dakidan nire jaiotzaz, baina oroitzen naizenetik beti bizi izan naiz baserri honetan.

kandela.gif (2458 bytes)Zergatik ez duzu zaratarik egiten opariak ekartzen dituzunean? (Ainara Ariztegi - Zugarramurdi)

    Nok esan dizu opariak banatzean zaratarik ateratzen ez dudanik? Horixe zarataka ibiltzen naizela. Gertatzen dena da, zuek lo seko egoten zaretela eta ezertaz ez zaretela ohartzen.

kandela.gif (2458 bytes)Nola konpontzen zara hainbeste jostailu ekartzen? (Iosu Mentaberri - Zugarramurdi)

    Oso galdera ona Iosu. Horretarako oso antolaketa ona behar da, hutsik ez egiteko, bakakizu... Kopuruaz galdetzen badidazu esango dizut hori ez dela arazoa; den denak nire saku "majikoan" sartzen zaizkit.

kandela.gif (2458 bytes)Lehengo urteko abenduaren 25ean nere etxean azaldu zen txapela, zure al da? Hala bada, noiz etorriko zara bila?

    Banekien noizbait azaldu behar zuela nere txapelatxo maitia. Iazko opari banaketaren joan etorriarekin txapela galdu nuen eta Tolosara jaitsi behar izan nuen berri bat erostera. Urtebete pasata Interneten bitartez aurkitzeak poza ematen dit. Hala ere, txapela gorde, zure aurtengo oparia izango da eta honela bidai bat gutxiago egingo dut. ;-)

kandela.gif (2458 bytes)Ba duzu txakurrik? (Gasteizko Olabide Ikastolako 1E gelako ikasleak) Nola deitzen da zure txakurra? (Xabier Ruiz - Bilbo)

   Bai noski, IKATZ IZENEKOA, bihurri samarra da eta behin ikatza egiten ari nintzela txondorrean erori zen.

kandela.gif (2458 bytes)Noiz da Olentzeroren urtebetetzea? (Gasteizko Olabide Ikastolako 1E gelako ikasleak)

    Duela hainbeste urte jaio nintzen non gorgoratu ere ez naizen egiten. Dena den, nire eguna badakizu zein den, abenduaren 24a.

kandela.gif (2458 bytes)Nola egiten dituzu opariak? (Gasteizko Olabide Ikastolako 1D gelako ikasleak)

    Egin ez ditut egiten. Jostailu egileek ematen dizkidate nik Euskal Herriko haur onenei banatzeko. Ikatza bai. Ikatza nik neuk egiten dut, jakina.

kandela.gif (2458 bytes)Nola irekitzen dituzu ateak eta lehioak? (Gasteizko Olabide Ikastolako 2D gelako ikasleak)

    Ulertuko duzunez ezin dut sekretu hori zabaldu (eta gutxiago Interneten bitartez), baina, gauza bat esango dizut: giltzarik ez dut erabiltzen.

kandela.gif (2458 bytes)Zuri nork ekartzen dizkizu opariak? (Gasteizko Olabide Ikastolako 3D gelako ikasleak)

    Bada zuek, nork bestela? Ez dago niretzat zuek pozik ikustea baino opari ederragorik. Ez dago niretzat zuek euskeraz entzutea baino opari hoberik. Zuek zarete horrelako gauzekin opariak ekartzen dizkidazuenak. Eskerrik asko.

kandela.gif (2458 bytes)Ze ordutan pasako zara nere etxetik? (Alaitz Imaz - Segura) 

    Oso zaila egiten zait hori kalkulatzea. Segura bezalako herri txikiak eta politak bukaerako uzten ditut, honela egunsentian lana bukatu ondoren hango mendietako ikuspegiaz gozatzeko aukera izaten dut. Beraz, lotan egongo zara ni agertzerako.

kandela.gif (2458 bytes)Zergatik ez duzu janzkera aldatzen?(Ziargi Etxarte -Madril ) 

    Niregatik balitz aldatuko nuke, ez pentsa, baina badakizu, Gabonetan denak baserritar jantziarekin janzten zaretenez, ni gutxiago ez izatearren, gauza bera egiten dut. ;-)

kandela.gif (2458 bytes)Zergatik etortzen zara opariak banatzera gauez eta ez egunez? (Olatz - Gasteiz) 

    Zorionak Olatz, oso galdera logikoa egin didazu. Bada, erantzuna ere, erantzun logikoa da. Konturatuko zinen jadanik zer nolako giroa dagoen Gabonetan Euskal Herriko hiri eta herri guztietan: jende pila, trafiko ugari... Opariak egunez banatuko banitu ez nintzateke etxe guztietara iritsiko. Gauean ordea, lasai lasai aritzen naiz ni bakarrik. Horra hor arrazoia...

kandela.gif (2458 bytes)Zergatik etortzen zara opariak banatzera gauez eta ez egunez? (Olatz - Gasteiz) 

    Zorionak Olatz, oso galdera logikoa egin didazu. Bada, erantzuna ere, erantzun logikoa da. Konturatuko zinen jadanik zer nolako giroa dagoen Gabonetan Euskal Herriko hiri eta herri guztietan: jende pila, trafiko ugari... Opariak egunez banatuko banitu ez nintzateke etxe guztietara iritsiko. Gauean ordea, lasai lasai aritzen naiz ni bakarrik. Horra hor arrazoia...

kandela.gif (2458 bytes)Zein ardo gustatzen zaizu? (Beatriz Altzueta)

    Nafarroako mendietan bizi naiz, beraz Nafarroako ardoa gustoko dut. Arabar Errioxako ardoari ezin dut ahaztu bestalde! Haran noanean, opariak utzi eta kutxa pare bat ekartzen ditut eta Prontzio, nire astoa, entzun behar dut kexaka kaxen pisua dela eta. Hau asto alperra!

kandela.gif (2458 bytes)Asko gustatzen al zaizu jatea? (Enrike)

    Niri buruzko eguberri kantak entzutearekin galdera erantzuntzat ematen dut. Nire tripa handia nondik atera da bestela?

kandela.gif (2458 bytes) Zergaitik daramazu beti zurekin astoa ? (Garazi - Elgoibar)

    Jakin ezazu garai batean leku batetik bestera joateko zaldiak eta astoak besterik ez genituela. Orain nahi izanez gero elikopterua (arriskutsua bada ere), automobila eta traktorea erabil daitezke. Nik nire Joselontxo astoa nahiago izaten dut tramankulu moderno hauek baino. Asko maite nau, laztanak egiten dizkit, primeran eramaten ditu opariak eta gainera gasolinaren igoerak ez dio batere afektatzen.

kandela.gif (2458 bytes)Nola dakizu zein haur portatzen den txintxo edo gaizto?  

    Haur hori ongi ezagutzen duten helduei galdetzen diet: guraso, irakasle, amona, aitona, izeba, osaba... Hauek egokienak izaten dira niri ziurtatzeko haurra nola portatu den urte horretan.

kandela.gif (2458 bytes)Errejimenik egitea noizbait pentsatu al duzu? (Edurne. Baztan Ikastola) 

    Pentsatu, pentsatu... askotan pentsatzen dut. Hori erreza da. Kontua zera da: oso oso zaila egiten zait. Pentsatu behar duzu opariak banatzen nabilenean, etxe guztietan pasteltxo batzuk eta esne pixkat uzten dizkidatela... eta modu horretan ezin da. Agian... barazki egosi batzuk utziz gero... (Ez da pentsatu ere. Pasteltxoak eta esnea nahiago ditut.)

kandela.gif (2458 bytes)Ba al duzu belarri edo sudur handi horietan "piercing"a jartzeko asmorik? (Zangotzako ikastolako Zuzendaritza) 

    Bada... egia esan ez dut halako asmorik. Baina, ez pentsa modernoa ez naizelako denik eh!. Modernoa banaiz, bestela... begiratu zein ongi moldatzen naizen Interneten!

kandela.gif (2458 bytes)Zergatik ezin zaitut ikusi opariak uzten dituzunean? (Elizondoko Iñaki eta Miren) 

    Nola gau bakar batean Euskal Herriko etxe guztietara joan behar dudan, ezinezkoa egingo litzaidake jakitzea zein ordutan zehazki iritsi behar naizen etxe bakoitzera. Eta... jakina... ez zarete egongo gau osoa nire zai!

kandela.gif (2458 bytes)Nola lortzen duzu urteak pasa arren ez zahartzea? (Oiartzungo Maddi) 

    Badakizu, haurrekin hain harreman estua izateak horixe du on. Urteak pasa arren ez naiz zahartzen. Haurrok zuen gaztetasuna eta energia kutsatzen dizkidazue.

kandela.gif (2458 bytes)Olentzero, nola lortzen dituzu horrenbeste opari? (Maddi, Zarautz)

    Beno, magoak bezala nik ere nire sekretutxoak ditut eta denak ezin ditut kontatu. Baina galdetu duzunez zera esango dizut, magia erabiltzeaz gain laguntzaile prestu batzuk izan baditudala zeregin honetan laguntzeko.

kandela.gif (2458 bytes)Zer duzu gustukoen zure baserrian? (Oihan, Irun)

    Nire baserriko animaliak, paisaiak eta sutondoa (lasaitzeko telebista baino hobea dena).

kandela.gif (2458 bytes)Aurten (2006 urtea) zein futbol talderi emango diozu ikatza, Osasunari, Athletic-i, Errealari edo hirurei? (Sara eta Camilo, Presentación de María, Urnieta)

    Ez dakit, ez dakit... hiruek merezi dute ikatz zertxobait. Baina ikatza ekarri beharrean, datorren urterako kemena, indarra eta sorte pittin bat ekarriko diet hirurei... eta Alavesi, hau ere ezin dugu ahaztu!

kandela.gif (2458 bytes)Zure etxean baduzu izei bat? (Baigorriko eskola publikoa, Iparraldea)

    Etxe barruan izeirik ez, baina etxe ondoan bai, bertan izeiez betetako BASO bat dagoelako! Gabonetan zuek ipintzen dituzuen apaingarriak ez ditut ipini behar gainera, elurrez estaltzen bait zaizkie adarrak eta hori da izan dezaketen apaingarririk ederrena!

Bidal iezadazu zure galdera... WB01337_.gif (904 bytes)
bantz5.gif (2507 bytes)

Nagusia | Gabon kantak | Denborapasak | Antzerkiak | Pantailarako irudiak |
Postalak | Haur gaiztoen txokoa | Gabonak munduan | Olentzeroren gutuna | Kredituak

bantz5.gif (2507 bytes)