OLENTZEROREN TESTA
BIGARREN GALDERA:
- Aurreko galdera erraza zen. Ea
hau erantzuteko gai zaren! Zein da Olentzeroren lanbiderik ezagunena?
a) Bere gorputz
liraina adierazten duen bezala, ballet dantzaria da Olentzero. Erritmo Karibearrak gustoko
ditu, saltsa eta merengea esate baterako.
b) Idazle aparta
da. Munduko ume guztiei eskutitzak idazten dizkie. Honetaz aparte hainbat liburu eta
komiki sortu ditu. Artista hutsa da gure Olentzero!
c) Harrijasotzailea
da. Munduko marka guztiak hautsi ditu (baita hamaika praka pare ere harriak
altzatzerakoan). Indartsu baino potoloago dago gure laguna!.
d) Ikazkina da,
ikatza egiten du. Honetarako egurra bildu eta txondorra eraikitzen du. Gero txondorra erre
eta hortik ikatza aterako da. Honegatik du aurpegi zikina Olentzerok.
(Erantzun zuzenaren gainean klikatu)

Orrialde
Nagusira