zuhaitz2.gif (1720 bytes)OLENTZEROREN TESTA

    kandela3.gif (3436 bytes)BIGARREN GALDERA:

    - Aurreko galdera erraza zen. Ea hau erantzuteko gai zaren! Zein da Olentzeroren lanbiderik ezagunena?

    a) Bere gorputz liraina adierazten duen bezala, ballet dantzaria da Olentzero. Erritmo Karibearrak gustoko ditu, saltsa eta merengea esate baterako.galdera.gif (41933 bytes)

    b) Idazle aparta da. Munduko ume guztiei eskutitzak idazten dizkie. Honetaz aparte hainbat liburu eta komiki sortu ditu. Artista hutsa da gure Olentzero!

    c) Harrijasotzailea da. Munduko marka guztiak hautsi ditu (baita hamaika praka pare ere harriak altzatzerakoan). Indartsu baino potoloago dago gure laguna!.

    d) Ikazkina da eta ikatza egiten du. Honetarako egurra bildu eta txondorra eraikitzen du. Gero txondorra erre eta hortik ikatza aterako da. Honegatik aurpegi zikina Olentzerok.

(Erantzun zuzenaren gainean klikatu)

izarrak eta.gif (4844 bytes)

hosto2.gif (969 bytes)Orrialde Nagusirahosto2.gif (969 bytes)