Ur
goiena, ur barrena
Arantzazu zer dekazu?
Ur goiena, ur barrena.
Ur goiena, ur barrena
Urte Berri egun ona.
Etxe hoentan sar daiena
bakearekin osasuna
onarekin ondasuna.
Etxekoandre giltzaria
iriki ezazu ataria.
Badekagu ur berria
presta ezazu gosaria.
Etxe honetan oilar bi
bat bestea idur.
Etxe hontako etxekoandreak
Amabirjina dirudi.
Etxe hontako nagusi jaunak
urregorrizko bizkarra.
Hartxek, hartxek eman dia neuri
errealtxo biko zidaria.
Goian-goian ilardia
erdi-erdian klabelina
Gure baratzan belar ona
hark botatzen dau usai ona.
Izotzetan, elurretan
abenduko gau luzeetan.
Beste guziak ohean eta
gu, gaixoak, oinutsetan.
Eguzu bada, eguzu
baldin eman nahi badezu.
Baldin eman nahi badezu ta
bestela despegi gaitzazu.
Arramarioan dabil sagua
ari segi dabil katua.
Etxe hontako limosnarekin
ez dugu betko zakua.
Etxe honetan dago uztarri
haren gainean uzkar bi.
Amen.
(Nafarroako Burunda eskualdeko Gabon kanta. "Oles ta Oles" liburuxkatik hartuta.)