Olen3.gif (52759 bytes)Ur goiena, ur barrena (2)

Izotzetan elurretan abenduko

gau luzetan

beste guztiak ohean ta

gu oin hutsetan.

 

Makil bana eskuetan

ahoan bertsoak

salto breinkoak aginak

kalez kale bagoaz.

 

UR GOIENA UR BARRENA

URTE BERRI EGUN ONA (BIS)

 

Horra hor goian etxe bat

herriaren ertzean

ia, ia jausiaz dago

zaharen zaharrean.

 

Gizon bat lehio barnetik

dago hots egiten

gau honen ordubietan

zer dala ate jotzen.

 

UR GOIENA...

 

(Andoaingo Manu Mujika eta Bittor Saenz-ek bidalita)

banatz2.gif (16952 bytes)