BENETAZKO
OLENTZEROA
PERTSONAIAK:
Narratzailea Olentzero Aita Ama Aitona Amona Tisi (neska) Misi (mutila) Lagun 1 Lagun 2 Lagun 3 Lagun 4
NARRATZAILEA: Bazen behin Tisi izeneko neska itsusi bat. Tisi oso bihurria zen eta ez zuen siniste Olentzerorengan. Gezurra zela uste zuen.
TISI: Kaixo, ni Tisi naiz eta ez dut Olentzerorengan sinisten. Nik uste dut gurasoak direla.
NARRATZAILEA: Tisik bazuen anai bat Misi deitzen zena, baina, Misik sinisten zuen Olentzerorengan, bai horixe!
MISI: Kaixo, ni Misi naiz eta Olentzerorengan sinisten dut.
NARRATZAILEA: Oso gutxi falta zen Olentzero etortzeko eta horregatik, Tisi eta Misiren gurasoak eta aiton-amonak hasi ziren etxea apaintzen: zuhaitza, argiak eta baita Olentzero panpin bat ere.
AITONA: Ekarri beste bolatxo bat Justina, azkar!
AMONA: Banoa, banoa Kustodio, dagoeneko ez daukat adinik hain agudo ibiltzeko. Tori!
AITONA: Nolako zuhaitz polita geratzen ari zaigun! ezta Justina?
AMONA: Bai, oso polita Kustodio. Olentzerori asko gustatuko zaio.
AITA: Uf, zenbat pisatzen duen Olentzero panpin honek!
AMA: Bai egia da, ez du ematen panpin bat denik. Benetazkoa dirudi.
AITA: Zer aiton-amonak, asko falta zaizue zuhaitzarekin bukatzeko?
AMONA: Ez, ez ia ia bukatu dugu. Eta zuek zer, lortu duzue azkenean Olentzero panpin hura?
AMA: Bai hemen dago.
AITONA: Harrigarria, benetazkoa dirudi!
AITA: Beno haurrak deituko ditugu Olentzerori eskutitzak idazteko.
AMONA: Eta guk bitartean prestatuko ditugu esnea eta gailetak Olentzero datorrenerako.
AMA: (Oihukatuz) Tisi, Misi etor zaitezte Olentzerori idaztera!
MISI: Aita, ama gure lagunak etorri dira, denok idatziko diogu, bale?
AMA: Bale, baina, hementxe eh! zuhaitzaren ondoan.
MISI: Bai.
NARRATZAILEA: Horrela bada, Misi eta bere lagun guztiak hasi ziren Olentzerori eskutitzak idazten. Baina, Tisi ez. Tisik bere lagunei burla egin eta barre besterik ez zuen egiten.
TISI: Zelako tontoak diren hauek! Olentzerori eskutitzak idazten! Puff!, oraindik ez dakite Olentzero gurasoak direla. Ay! Burutik jota daude.
LAGUN 1: Misi, zuk zer eskatuko diozu Olentzerori?
MISI: Nik lehenengo eskatuko diot Supergaraje Micro-machine eta gero...
LAGUN 2: Ba nik eskatuko diot Carina y sus peinados eta Sindy Patinadora.
LAGUN 3: Ba nik Mr. Potato bat eta Power Rangers.
LAGUN 4: Ba nik Nenuco, Pipo chupete, tejedora eta Barbie. Eta baita Carina y sus bordados ere.
MISI: Ba nik eskatuko diot ere traktore handi bat eta scalextric eta...
LAGUN 1: Eh, eh! Baina gauza asko ezin dugu eskatu eh! Olentzerori ez zaio gustatzen umeek gauza asko eskatzea. Nik bakarrik eskatuko diot bizikleta bat.
LAGUN 3: Karo, baina bizikleta bat eskatzea asko eskatzea da eh?
LAGUN 1: Ez baina, bakar bakarrik bizikleta bat.
LAGUN 2: Beno, beno zuk eskatu, gero Olentzerok ikusiko du zer ekartzen dizun.
AMA: (Eszenatokira ateratzen) Beno zer, bukatu duzue jadanik eskutitzak idazten?
UMEAK: Bai!!!
AMA: Ba orduan tira, nor bere etxera, oso berandu da eta.
(Lagunak badoaz)
MISI: Begira ama hau da nire eskutitza.
AMA: Oso ondo Misi. Oso letra onarekin idatzi duzu. Eta zurea Tisi, non dago?
TISI: Nik ez dut eskutitzik idatzi!. Nik ez dut horrengan sinisten!
AMA: Baina Tisi!...
(Tisi eszenatokitik ateratzen da eta aita eta aiton-amonak sartu dira)
AITA: Zer gertatzen da bada?
AMA: Bada Tisik ez du sinisten Olentzerorengan eta ez dio eskutitzik idatzi. Berak uste du gu geu garela Olentzero.
AITONA: Baina, ez badio eskutitzik idatzi ez dio ezer ekarriko!
AMONA: Berak ikusiko du zer egiten duen. Hurrengorako ikasiko du.
AITA: Beno goazen ohera, oso berandu da eta Olentzero laster etorriko da. Eta badakizue lo egon behar dugula bera etorri orduko.
BESTE GUZTIAK: Bai, bai goazen.
NARRATZAILEA: Modu honetan den denak lo gelditu ziren. Eta badakizue zer gertatu zen orduan? Begira, begira...
OLENTZERO: Ordua zen! uste nuen ez zituela inoiz loak hartuko. Bizkarreko mina eta guzti hasi zait aulki honetan eserita panpinarena egiten. Beno, bada... ea zer eskatu didaten hauek...
Aitonak... liburu bat, beno bada... tori.
Amonak... galtzerdi batzuk. Hementxe dituzu amona.
Aitak... bainujantzi bat udarako. Hemen utziko diot.
Amak... soineko berri bat. Hementxe.
Misik... Supergaraje Micro-machine, traktore bat eta Scalextric. Ummm.... gauza asko... baina, tira, utziko dizkiot, aurten ondo portatu da.
Ah! Eta zer egingo dut neska honekin? Ez du niregan sinisten. Beno bada... aurten ikatza utziko diot, horrela ikasiko du.
Beno uste dut laster esnatuko direla, nire lekura bueltatuko naiz.
(Beste guztiak esnatzen hasi dira)
AMA: Olentzero etorri da! Olentzero etorri da! Etorri denak ikustera zer ekarri digun!
(Nork bere oparia jasotzen du. Tinbrea entzun da. Misik ireki du atea eta bere lagun guztiak sartu dira bakoitza bere jostailuarekin. Une honetan Tisi jaiki da.)
TISI: Beno, aitatxo eta amatxo, zer erosi didazue?
AITA: Zer esan nahi duzu?
TISI: Nire oparia non dagoen. Denek daukazue eta nik ez.
AMA: Guk ez dizugu ezer erosi. Nahi zenuena Olentzerori eskatu behar zenion eskutitz batean. Esan genizun baina... ez zenuen nahi, bada... begira hau da zure oparia: IKATZA.
BESTE GUZTIAK: Ala!!!
TISI: (Negarrez) Orduan, egia da Olentzero benetan esistitzen dela?
BESTE GUZTIAK: Jakina!!!
TISI: (Negarrez oraindik) Ba... nik opari bat nahi dut, opari bat nahi dut... Olentzero jauna barkatu zuregan ez sinistearren, baina, nik opari bat nahi dut. Uaaaaaaa! Uaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa! Uaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!
(Olentzero panpina aulkitik altxatu eta esan du:)
OLENTZERO: Tisi, ez zait gustatzen ume bat negarrez ikustea. Orain, sinisten duzu niregan?
TISI: Bai, bai benetan!
OLENTZERO: Tori zure oparia. (Eman dio)
NARRATZAILEA: Eta egun hartatik aurrera Tisik beti, beti, beti sinistu izan du Olentzerorengan eta beti, beti, beti idatzi dio eskutitz goxo bat Gabonetan.
(Narratzaileak hitzegin bitartean, pertsonaia guztiak eszenatokian kokatu eta Olentzeroren abestia kantatzen hasten dira.)
Olentzero joan zaigu,
mendira lanera...
© Mikel Fernandez - Erentzun Ikastola 1996
![]()