gaztain.gif (3340 bytes)OLENTZERO NEGUAN DATOR

 

 

Pertsonaiak: Sorgina Pirulina

Olentzero

Maritxu Pilutxi

Eguzkia

Mari Domingi

Elurra

 

( Maritxu Pilutxi eszenatokira oso oso pozik ateratzen da, laster, Olentzero etorriko delako. Neska alaia eta pixkat "kursi" da, nahiz eta batzutan jenio txarra adierazten duen. Publikoari zuzentzen da.)

MARITXU PILUTXI: Kaixooooo! Kaixooooo!. Ni naiz Maritxu Pilutxi. Bai, bai, Maritxu Pilutxi. Eta oso oso oso pozik nago. Badakizue zergatik? Ba... gaur Olentzero datorrelako. Bai, bai, gaur Olentzero dator. Eta ni oso oso oso ona izan naizenez... ba hori, opari asko ekartzea espero dut. Eta zuek, onak izan al zarete?

 

(Momentu honetan Sorgina Pirulina agertzen da eszenatokian. Maritxu Pilutxik esandako azken esaldia errepikatzen du burlaka )

SORGINA PIRULINA: Eta zuek onak izan al zarete? Onak izan al zarete? BA NI EZ!!. Ni ez naiz ona izan. Ni Sorgina Pirulina naiz. Eta oso gaiztoa naiz. Benito Otsoa baino gaiztoagoa. Eta horregatik Olentzero gorroto dut. Ezin dut ikusi ere egin. Beti opariak ekartzen..., haurrekin ondo portatzen... Kokoteraino nauka.

 

MARITXU PILUTXI: Bai, baina hori da gaiztoa zarelako. Ona izango bazina, ni bezala eta haur hauek bezala, zuk ere opariak jasoko zenituzke.

 

SORGINA PIRULINA: Baina ni gaiztoa naiz. Ezin dut ona izan. Sorgina Pirulinak ezin du ona izan. Bestela, ez nintzateke sorgina izango!!

 

MARITXU PILUTXI: Beno ba... zeuk ikusi. Baina aurten, oparirik gabe geldituko zara.

 

SORGINA PIRULINA: Ni eta baita zuek guztiok ere. Aurten ez baita Olentzero etorriko. (Azkenengo esaldi hau poliki-poliki)

 

MARITXU PILUTXI: Ja! Zuk esaten duzulako! Ez al zara konturatu neguan gaudela? Ba... neguan Olentzero prestatu egiten da onak izan garenoi opariak banatzeko. Beraz, ez duzu zer eginik!

 

SORGINA PIRULINA: Ezetz? Nik nahi badut, (oso poliki) negua joan eta uda etorriko da oraintxe bertan.

 

MARITXU PILUTXI: Ala maja! Eta ni... superman. Uda etorriko da oraitxe bertan... baina zer uste du honek!.

 

SORGINA PIRULINA: Nitaz ez du inork barre egiten!

Porruak, piperrak eta mahastiak,

etor dadila oraintxe... EGUZKIA!

 

EGUZKIA: Ni naiz eguzkia

Izarrik politena

Handi eta beroena

Uda dakarrena.

 

MARITXU PILUTXI: Baina, baina... zuk ezin duzu orain hemen egon. Orain...(urduri), orain, orain negua da, eta ez uda. Orain Olentzerok etorri behar du.

 

EGUZKIA: Baina zer esaten duzu neska! Nik ez dakit nor den Olentzero hori. Ez al didazu entzun?

Ni naiz eguzkia

Izarrik politena

Handi eta beroena

Uda dakarrena.

 

MARITXU PILUTXI: Ai ama, (kezkati), ai ama! Sorgin gaizto honek egin duena! Eguzkiak hemen jarraitzen badu, ez da Olentzero etorriko.

 

(Publikoari zuzenduz)

Azkar, lagundu Olentzerori deitzen. Bat, bi eta hiru:

OLENTZERO!!!!!!

Berriro: bat, bi eta hiru:

OLENTZERO!!!!!!

 

 

(Olentzero eszenatokian sartzen da)

OLENTZERO: Baina, zer gertatzen da? Nork deitu nau? Lo nengoen!!!

 

MARITXU PILUTXI: Guk, guk deitu zaitugu Olentzero. Ez dakizu zer gertatu den. Etorri da Sorgina Pirulina eta, gaiztoa denez, Eguzkia eta orduan... neguan gaude ja eta... zu orduan...

 

OLENTZERO: Baina, baina, zer esaten duzu neska? Nola negua dela? Oraindik udan gaude. Ez duzu ikusten Eguzkia hemen dagoela?

 

EGUZKIA: Ba hori esan diot nik, baina, ez da enteratzen:

Ni naiz eguzkia

Izarrik politena

Handi eta beroena

Uda dakarrena.

 

MARITXU PILUTXI: Aizu majo!

Zu zara potolena.

Eta borobilena.

Eta petardoena.

Eta i-xil-tzen-ez-de-na!!!

Beraz, ixilik egon: TXOTXOLO!!!

Begira, zure kulpagatik Olentzero joan da!!

 

EGUZKIA: A, baina, hori zen Olentzero?

 

MARITXU PILUTXI: JAKINA!!!!

 

EGUZKIA: Bale, bale.

 

MARITXU PILUTXI: Ba... ez dakit zer egin dezakegun. Oparirik gabe geldituko gara aurten... (Publikoari begira eta triste)

(Aztia Sudur Garbia eszenatokian sartzen da)

MARI DOMINGI: Nahi baduzu, nik lagunduko dizuet.

 

(Maritxu Pilutxik ez du Mari Domingi ikusi publikoari begira dagoelako, eta atzera begiratu gabe esaten du:)

MARITXU PILUTXI: Nork esan du hori?

 

(Publikoak erantzungo du: Berak, berak)

MARITXU PILUTXI: Ala! Baina, nor zara zu?

 

MARI DOMINGI: Ni naiz...Mari Domingi. Eta nahi baduzue, lagunduko dizuet.

 

MARITXU PILUTXI: Bai, bai... baina, nola lagunduko diguzu?

 

MARI DOMINGI: Begira: Sorginak Pirulinak Eguzkia hona bidali du, ezta? Ba... nik Elurra ekar dezaket.

 

MARITXU PILUTXI: Hori, hori. Horrela Olentzero konturatuko da neguan gaudela eta opariak ekarriko dizkigu. Bale, bale!!, ekarri Elurra!!. Ekarri Elurra!!

 

MARI DOMINGI: (Altu)

Txuri eta beltz

Ura eta Lurra.

Etor dadila.

Orain ELURRA!!

 

(Elurra ateratzen da eszenatokira)

ELURRA:

Ni naiz Elurra.

Gauzarik txuriena.

Kriston hotza duena.

Negua dakarrena.

 

EGUZKIA: Ba ni naiz Eguzkia. Izarrik politena...

 

(Maritxu Pilutxik mozten du)

MARITXU PILUTXI: Zu ixilik egon!!... TXOTXOLO!!!!

 

EGUZKIA: Bale, bale.

 

ELURRA: Beno, Eguzki, ba... orain... joan beharko duzu.

 

EGUZKIA: Eta zergatik nik?

 

ELURRA: Ba... hemen ez duzulako pegatzen!

 

EGUZKIA: Eta, zergatik ez dut pegatzen?

 

ELURRA: Ea ba, zu egoten zaren lekuetan, nola doa jendea jantzita?

 

EGUZKIA: Jantzita? Ba... bainujantziarekin.

 

ELURRA: Ba hori, eta hemen ikusten al duzu inor bainujantziarekin? (Publikoari zuzenduz) Norbaitek dauka hemen bainujantzirik?

 

(Publikoa: EZZZZZZ!!!!!!!!)

ELURRA: Ikusten? Horregatik joan behar duzu.

 

EGUZKIA: Eta, orduan, noiz etorriko naiz?

 

ELURRA: Ba udan! Eguzkia udan egon behar du, ez neguan. Negua nire urtaroa da.

 

EGUZKIA: Orduan.... banoa?

 

MARITXU PILUTXI: Bai, bai, baiiiiiii: JOAN, JOAN, JOAN!!!!!!!! Zein petardo den!

 

EGUZKIA: Bale, bale... banoa.

 

(Eguzkia eszenatokitik ateratzen da)

MARITXU PILUTXI: (Publikoari zuzentzen) Eta orain bai. Orain Olentzero deituko dugu. Ikusiko duzue: Ea ba: Bat, bi eta hiru:

OLENTZERO!!!!!

Berriro: bat, bi eta hiru:

OLENTZERO!!!!!

 

(Olentzero txapela jantzi gabe ateratzen da)

OLENTZERO: Bai, bai... banoa, banoa. Zer gertatzen da?

 

MARITXU PILUTXI: Ba... majo, pixkat berandu zabiltzala. Gaur opariak banatu behar dizkiguzu eta oraindik ez zaude guztiz jantzita.

 

OLENTZERO: Banoa, banoa, txapela besterik ez zait falta!. Zuek badakizue nire abestia?

 

MARITXU PILUTXI: Noski!!

 

ELURRA: Jakina!!

 

OLENTZERO: Beno, ba... hasi abesten eta berehala nator opariekin, bale?

 

DENAK: Bale, bale!!!

 

MARITXU PILUTXI: (Publikoari zuzentzen) Eta zuek? Zuek ere badakizue Olentzeroren abestia?

 

 

(Publikoak: BAAAAIIIIIIIII!!!!!!!!!)

(Elurra eta Maritxu Pilutxi erdian kokatzen hasten dira. Orduan, bazter batetik Eguzkia eta Mari Domingi ateratzen hasten dira eta lotsati galdetzen dute:)

MARI DOMINGI: Guk ere abes dezakegu? Guk ere opariak nahi ditugu.

 

EGUZKIA: Eta Sorgina Pirulinak ere nahi du baina ez da ausartzen ateratzen, lotsa dauka.

 

(Eskutik ateratzen du) Etorri, etorri!!! (Ateratzen du)

(Denak erdian ondo kokatuta daudenean, abesten hasten dira: )

Olentzero joan zaigu

Mendira lanera

Intentzioarekin

Ikatz egitera

Aditu duenian

Jesus jaio dala

Lasterka etorri da

Berri ona ematera.

 

Horra, horra...

 

İMikel Fernandez - Erentzun Ikastola 1999

banatz1.jpg (6903 bytes)