OLENTZEROREN ETORRERA
PERTSONAIAK: Narratzailea, Olentzero, herriko emakumea, eguzkia, herritarrak.NARRATZAILEA: Olentzero Euskal Herriko basoetan bizi da. Basoan ikatza egiten aritzen da. Urtean behin OLENTZERO basotik inguruko herrietara jeisten da, bizkarrean daraman ikatza saltzera. Herrira heltzen da eta...
HERRIKO EMAKUMEA: Nor zara zu jauna?
OLENTZERO: Ni Olentzero naiz.
HERRIKO EMAKUMEA: Baina nondik zatoz hain pozik eta alai?
OLENTZERO: Urbasako mendietatik nator.
HERRIKO EMAKUMEA: Urbasako mendietatik...! Eta zer daramazu bizkar gainean?
OLENTZERO: Basoan egin dudan ikatza, herri honetakoei saltzeko.
HERRIKO EMAKUMEA: Bai ongi datorkigula!. Neguan gaudenez, sua piztu behar dugu etxea berotzeko.
NARRATZAILEA: Urtero, Olentzerok herrira jeisten jarraitrezn du, eta ikatza saldu ondoren, Urbasako mendi etara itzultzen da. Baina, urte batean, behin jeitsi ordez, bi aldiz jeitsi zen inguruko herrietara. Herrikoek berriro ikusterakoan, harriturik geratu ziren eta galdetu zioten:
HERRITARRAK: Berriro hurekin zaude! Zer dela eta etorri zara?
OLENTZERO: Gaur goizean Aralarreko zelaietan, Eguzkia argitsu agertu da eta honela esan dit:
EGUZKIAK: Olentzero! Olentzero! Berri on bat ematen dizut.
OLENTZERO: Zer berri da hori, Eguzki jauna?
EGUZKIA: Ba...begira: antzinako euskaldunak jentilak ziren, eta oso alai eta paketsu bizi ziren. Hemendik aurrera Eguberriak guk ere alaitasunez eta zorionez ospatzeko, haurrei eta lagunei opariak banatuko dizkiezu. Zoaz berri hau ematera!
OLENTZERO: Hori esan bezain laster, Eguzkia desagertu da, eta, ni zuei berri on hori kontatzera, tximista bezain azkar etorri naiz.
NARRATZAILEA: Orduan, herrikoek eta Olentzerok erabaki bat hartu zuten:
GUZTIOK: Hemendik aurrera guztiok pozik eta pakean bizitzen saiatuko gara, eta gainera, Eguberrietan oso ondo pasatuko dugu Olentzerok ekarritako opariekin jolastuz.
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu zuenian
Jesus jaio zela
lasterka etorri da
berri ona ematera.
Horra, horra
gure Olentzero
pipa hortzetan duela
eserita dago.
Kapoiak ere baitu
arraultzatxuakin
bihar meriendatzeko
botila arduakin
botila arduakin.
(Lizarra Ikastola)
![]()