gaztain.gif (3340 bytes)BENITO OTSOAREN TRASTADA

Pertsonaiak:

Narratzailea
Olentzero
Olentzeroaren emaztea
Benito Otsoa
Txoronpio
Txoronpia
Johanes
Endregoto
Txoria
Igela
Ardia
Postaria

NARRATZAILEA: Aizkorriko Mendizerran bada etxe bat. Eta etxe horretan, Olentzero bizi da bere emaztearekin. Urte osoa lo igarotzen du negua noiz etorriko.

* (Olentzeroaren etxea. Olentzero lo dago bere ohean etzanda. Bapatean, Olentzeroren emaztea ageri da eszenatokian zapi batekin garbitzen abesten duen bitartean. Honetan ari dela, egutegiarekin egiten du topo eta guztiz harritzen da: GABONAK AILEGATU DIRA.)

OLENTZEROREN EMAZTEA (O.E.): Ay ama! Gabonetan gaude! Gabonetan gaude! (Olentzerorengana doa) Olentzero!, Olentzero! esna zaitez alper hori! Gabonak ailegatu dira!

OLENTZERO: Baina ez hitzegin hain altu! Zoratu egin zara ala?

O. E. : Ea zoratu naizen? Gabonetan gaudela entzun? GA-BO-NAK. (Badoa alde batetik bestera)

OLENTZERO: (Berehala jeikitzen da). Gabonak? baina nola? Hain azkar? (Badoa alde batetik bestera) Jostailuak banatu behar ditugu! (Bidean txokatu egin dira)
Beno, egon. Lasaitu behar gara. Haber, non daude Txoronpio eta Txoronpia?

O. E. : Ba... ez dakit... baina laster etorriko dira.
(Zerbaiten bila hasi dira)


NARRTZAILEA: Txoronpio eta Txoronpia Olentzeroren laguntzaileak dira eta urtero-urtero bere etxera etortzen dira jostailuekin laguntzen. Begira, hemen dituzue!
(Atea jo dute; O. E. -k irekitzen du)

O. E. : Txoronpio! (Besarkatzen du) Txoronpia! (Besarkatzen du)

OLENTZERO: Txoronpio! (Besarkatzen du) Txoronpia! (Besarkatzen du)

TXORONPIO: Beno ba... hemen gaude urtero bezala, jostailuekin laguntzeko.

TXORONPIA: Postaria etorri al da ume guztien gutunekin?

O. E. : Ba ez, oraindik ez. Baina... laster ailegatuko dira nik uste.

OLENTZERO: Beno, bitartean, ni ikatz apur baten bila noa. Zoritxarrez, ume batzuei horixe eraman beharko diegu. Berehala nator. Agur.

GUZTIAK: Agur.


NARRATZAILEA: Bitartean, Olentzeroren emaztea eta laguntzaileak postariaren zai gelditu dira umeen gutunak irakurtzeko. Baina ez dakitena da postaria etorri beharrean, Benito Otsoa etorriko dela. Begira, begira...

BENITO OTSOA: Tok, tok, tok.

TXORONPIA: Postaria izango da. Azkar Txoronpio, ireki atea!
(Txoronpiok atea ireki du. Otsoa sartu da oihuka. Oso izututa, Olentzeroren emaztea izkutatu egin da. Benito Otsoak Txoronpio eta Txoronpia jan egin ditu.)

BENITO OTSOA: Ummmm!!! Zelako goxoak zeuden. Txoronpia batez ere, oso zapore ona zeukan. Ez nuen uste hain erreza izango zenik bi lelo hauek jatea, JA, JA, JA, JA... Beno, banoa paseatzera. Badakizue, jan eta gero apur bat mugitzea komenigarria dela... JA, JA, JA, JA...


NARRATZAILEA: Zorionez otsoa ez da konturatu Olentzeroren emaztea izkutatuta zegoela. Sssss! Olentzero datorrela uste dut!

OLENTZERO: Beno ba... hemen nago! Zer, postaria etorri al da? Baina, zer egiten duzu hor? Non daude Txoronpio eta Txoronpia?

O. E. : Ez dakizu zer gertatu den! Ez dakizu! Benito Otsoa etorri eta Txoronpio eta Txoronpia jan ditu.

OLENTZERO: Nola? Ez da posible! Eta orain zer egingo dugu? Txoronpio eta Txoronpia gabe ezin izango ditugu jostailuak egin.
Benito Otso honek ere, urtero-urtero trastadaren bat egiten digu. Baina oraingoan ez du berak irabaziko. Ikusiko du horrek!

O. E. : Zer egingo duzu ba?

OLENTZERO: Johanes eta Endregoto abisatuko ditut. Beraiek lagunduko naute otsoa aurkitzen.
(Olentzerok telefonoa hartu du; hitzegiten hasten da baina ez da entzuten)


NARRATZAILEA: Entzun duzuenez, Olentzerok Johanes eta Endregoto abisatuko ditu! Eta hauek berehala etorriko dira.

JOHANES: (Kanpotik entzuten da) Hodei polit hori, egin kasu neri!
(Kriston abiadurarekin sartu dira eszenatokian eta frenatzerakoan kolpe ederra hartu dute)

ENDREGOTO: Zu, Johanes, ea hurrengoan polikiago etortzen garen! Semaforoak ere, gorriz pasa ditugu!

JOHANES: Badakit baina Olentzerok presa du. Gabonetan gaude jadanik.

ENDREGOTO: Kaixo Olentzero!, Kaixo Ixabel!.

OLENTZERO ETA EMAZTEA: Kaixo!!!

ENDREGOTO: Ez larritu. Laster aurkituko dugu Benito Otsoa.

JOHANES: Bai, eta Txoronpio eta Txoronpia libre utziko ditugu. Bestela, haurrek jostailu gabe geratuko dira.

OLENTZERO: Ea ba, zorte on!

O. E. : Agur.

JOHANES: Goazen basora. Hodei polit hori, egin kasu neri!
(Eszenatokitik desagertu dira)


NARRATZAILEA: Horrela ba, Johanes eta Endregoto, basora joan ziren Benito Otsoaren bila.
(Bitartean eszenatokia aldatu da, orain baso bat da)

JOHANES: Endregoto, eta nola aurkituko dugu Benito Otsoa?

ENDREGOTO: Ba beste animalia batzuei galdetzen. Zelako galderak egiten dituzun Johanes! Begira, hor dago txori bat.

TXORIA: (Punkia da) Pio, pio.

JOHANES: Egun on! Txori polit hori! Mesede bat egingo al didazu?

TXORIA: Zer nahi duk, sudur handi horrek!!

JOHANES: Ikusi al duzu Otso potolo bat hemendik?

TXORIA: Zelako potoloa? Zure sudurra bezalakoa? Ja, ja, ja...

JOHANES: Beno, broma gutxiago eh! bestela igel bihurtuko zaitut!

TXORIA: Lasai, sudur handi! Ba... ez, ez dut ikusi, oraintxe bertan jeiki naiz eta...

JOHANES: Beno, eskerrik asko hala ere.

TXORIA: Ez horregatik sudur handi! Ah!, eta kontuz sudur handi horrekin inori minik eman gabe eh! (Korrika doa)

JOHANES: Mekaguen... Txori madarikatu hori. (Endregotorengana doa)

ENDREGOTO: Ba... lehenengo honekin ez dugu suerte handirik izan. Ea beste animaliren bat ikusten dugun!

IGELA: Kroak, kroak, kroak...

JOHANES: Kaixo, igel polit hori!

IGELA: Ene, ze sustoa! Zelako sudur handia!

JOHANES: Baina... zergatik sartzen dira denak nire sudurrarekin!

ENDREGOTO: Aizu, ikusi al duzu Benito Otsoa hemendik?

IGELA: Ba ez, gaur ez dut ikusi. Lotan egongo dela pentsatzen dut.

ENDREGOTO: Ez zara enteratu Olentzeroren lagunak jan egin dituela?

IGELA: Ez, gaur oraindik ez dut egunkaria irakurri.

JOHANES: (publikoari begira) Zelako animalia arraroa dagoen baso honetan!

ENDREGOTO: Beno ba, eskerrik asko.

IGELA: Agur bai, eta sorte on. (Beranduago). Agur sudur handi!

JOHANES: Jo!! (keinua)
(Eszenatokian ardi bat azaltzen da).

ARDIA: Benito otsoa bilatzen ari zareteeee?

ENDREGOTO: Ba bai, ikusi al duzu?

ARDIA: Bai tripa handi handi batekin (keinua egiten).

JOHANES: Zelako handia?

ARDIA: Zure sudurra bezalakoa.
(Johanes triste dago publikoari begira besoak gurutzatuta).

ARDIA: Begira, zuhaitz horren atzean lo gelditu da.

ENDREGOTO: Eskerrik asko, beste bat arte.

ARDIA: Agur.
( Johanes eta Endregoto, otsoarengana hurbildu eta tripa irekitzen hasi dira. Laster Txoronpio eta Txoronpia atera dituzte.)

TXORONPIO: Eskerrik asko ateratzearren!

TXORONPIA: Bai eskerrik asko.

ENDREGOTO: ssssss!!! Ez hitzegin hain altu. Otsoa esnatuko da bestela.

JOHANES: Benga, erratzan igo eta goazen Olentzeroren etxera! Hodei polit hori, egin kasu neri!!
(Olentzeroren etxera ailegatu dira)

OLENTZERO: Eskerrik asko Johanes eta Endregoto. Zuei esker aurten ere opariak egongo dira denontzat!

POSTARIA: Tok, tok, tok.

IXABEL: Nor da?

POSTARIA: Postaria naiz. Ume guztien gutunak dakartzat.

IXABEL: Eskerrak. Nola zatoz ba hain berandu?

POSTARIA: Gertatzen dena da trafiko ugari zegoela. Barkatu eh! Beno hemen dituzue.

TXORONPIA: Zuek!! Zergatik ez dugu abesten Olentzeroren kanta?

TXORONPIO: Hori da, hori da! kanta dezagun!
(Denak hasi dira)

Olentzero joan zaigu
mendira lanera...

(Bapatean basoko animaliak etorri dira)

TXORIA: Baina, zertan zabiltzate?

JOHANES: Olentzeroren abestia kantatzen!

TXORIA: Baina ez dakizue gaur egun Olentzeroren abestia beste modu batez kantatzen dela?

JOHANES: Nola ba?

TXORIA: Entzun ondo sudur handi!
(Hiru animaliek Rap bat abestuko dute; beste guztiek txaloekin lagunduko diete)

Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatza egitera.

Aditu zuenean
Jesus jaio zela
laisterka etorri zen
berria ematera.

Horra, Horra,
Gure Olentzero
Pipa hortzian duela
eserita dago.
Kapoiak ere baitu
arraultzatxuekin
bihar merendatzeko
botila arduakin.
Botila arduakin.

İMikel Fernandez - Erentzun Ikastola 1997

banatz1.gif (11727 bytes)