gaztain.gif (3340 bytes) OPARIAK

 

PERTSONAIAK

NARRATZAILEA

OLENTZERO

MARI DOMINGI

AMA

SARA

BEÑAT

JONE

MAITANE

 

NARRATZAILEA:Egun gutxi barru Gabonak izango dira eta aurretik haur euskaldun guztiek Olentzerori eskutitza idazten diote ilusioz beterik. Uste dut zuek eskutitza jadanik idatzita izango duzuela, ezta? (.......................) Oso ongi. Opari asko eskatu al dituzue?............ Nork eskatu du panpina?................ Eta nork eskatu du bizikleta? ………………Norbaitek liburu bat eskatu al du?.............. Baina txintxo portatu al zarete? (………) Kuetoko txoritxo batek esan dit Olentzerok aurten guraso askoren telefono deiak jaso dituela, ikusi, ikusi bestela…

1.agerraldia

 JONEREN ETXEAN

(Zortziak erlojuan)

AMA: Joneeee! Joneeeeeee! Zortziak direla! Ai ene, alaba hau egunero berdin dabil, mila aldiz deitu behar izaten dut gosaltzera etor dadin. Zertan arituko da? Joneeeeee gosaltzeraaaa! (Ume txikia kanbiadorean janzten duen bitartean).

JONE: bai ama, hemen naukazu.

AMA: Tira, eser zaitez eta hasi gosaltzen, berandu iritsiko zarela. (Txikiari)Zeinen polita den nire kuttuna, amatxoren azukre koxkorra, panpoxa, eman muxutxo bat amatxori …)

JONE: Ama, telebista jar dezaket?

AMA: Telebista? Has zaitez kolakao hori edaten oraintxe bertan. (Alaba txikiari) Ea maitia, hartu biberoia, zurrupatu, zurrupatu, hasi eta bukatu!

JONE: Amaaaa.

AMA: Zeeeeer?

AMA: Ba bota iezaiozu esne hotz pixka bat edo putz egin. (esne hotza botatzen dio).

JONE: Amaaaa.

AMA: Zeeeer?

JONE: Pajita bat nahi dut.

AMA: Begira, har ezazu gosaria oraintxe bertan, Olentzerok ez duzula gosaldu jakiten badu… (Txikiak puzkerra botatzen du) Baina Begotxu zer izan da hori? (Beste puzker bat) Ai ene, zelako kiratsa neskatila, zuk ere azkeneko momentuan egin behar duzu kaka?(Kanbiadorera joaten da fardela aldatzera)

JONE: Amaaaaa.

AMA: Zeeeer?

JONE: Nintendoa eraman dezaket?

AMA: Zer Nintendo eta zer txorizo panplona, hartu ezazu kolakaoa ikastolara joateko. (Txikia aulkian esertzen du)

JONE: Amaaaa.

AMA: Zeeeeeer?

JONE: Gaur jantokian geratuko naiz?

AMA: Ez.

JONE: Ba nik geratu nahi dut. Nire gelako guztiak jantokira joaten dira.

AMA: Aizu, azkenean Olentzerori deitu beharko diot ez duzula gosaltzen esateko.

JONE: Bai ama, hartuko dut, begira begira, ia bukatu dut ...(kolakaoa gainetik erortzen zaio).

AMA: Oraingoan oparirik gabe geldituko zara, ikusiko duzu! Segi, segi logelara arropaz aldatzera!

JONE: Amaaaa. (logelatik)

AMA: Zeeer?

JONE: Soineko berria jantziko dut?

AMA: Ez. Gaur psikomotrizitatea daukazu eta soinekoa ez da oso egokia.

JONE: (Mozorrotuta) Prest nago!

AMA: Mesedez eta faborez, segi zure arropa janztera. Nik kotxean itxarongo zaitut.

JONE: Ama itxaron, banoala!

NARRATZAILEA: Ikastola eta gero Jone eta bere lagunak etxera joaten dira. Buruan opariak besterik ez daukate.

  

2.agerraldia

JONEREN ETXEAN

JONE: Kaixo ama, (muxuak) Maitane, Beñat eta Sara nirekin etorri dira.

AMA: Arratsaldeon umeak. Zer moduz ikastolan?

JONE: Andereño Izaskunek esan digu pentsatzeko zer opari eskatuko diogun Olentzerori bihar eskutitza idatziko diogulako.

MAITANE: Atzo gure etxeko postontzian opariz betetako liburuxka bat utzi ziguten eta ikusteko ekarri dut.

BEÑAT: Nik ez dut ezer ikusi beharrik, ederki asko dakit nik zein opari nahi dudan.

AMA: Eta zer da nahi duzuna?

BEÑAT:“Rayo Mqueen”- kamioia, kotxeentzako parking bat eta Barby Tximeleta.

JONE: Maitane, atera ezazu oparien liburuxka ikustatzeko.

SARA: Ea utzidazue ikusten.

MAITANE: Nik hau! Nik hau! Lunien patinak!

JONE: Ba nik…panpina paseatzeko karrikotxea eta bi panpin.

AMA: Baina Jone, iaz ere karrikotxea eskatu zenion, berdina eskatu behar al diozu?

JONE: Baina hau ez daukat,bi panpin eramateko da eta ikaragari polita da.

MAITANE: Begira, nik nahi nuena, Aitor Berritxu ordenagailua!

JONE: Eta printzesa mozorroa!

BEÑAT: Eta spiderman mozorroa!

AMA: Eta zuk Sara, ez al diozu ezer eskatu behar?

SARA: Nik nire amona sendatzeko xarabe bat eskatuko diot, hospitalean gaixorik dago eta aspaldian ez dut ikusi.

AMA: Lasai ume, ziur naiz amona laster sendatuko dela eta Olentzerori hori eskatzen badiozu agian berak zerbait egin ahal izango du. Amona asko maite duzu, ezta?

SARA: Bai, batzutan bizkotxoak egiten ditugu elkarrekin.

BEÑAT: Bizkotxoa, gustura jango nuke nik puzketa bat.

AMA: Gose zarete umeak?

UMEAK: Bai.

AMA: Gozen ba sukaldera bokata gozoak jatera.

NARRATZAILEA: Jonek, Maitanek, Sarak eta Beñatek arratsalde osoa opariak eskatzen igaro zuten.

Biharamunean ikastolan Olentzerori izugarrizko eskutitz luzea idatzi zioten:

Olentzero Jauna:

Opari hauek nahi ditut: Rayo Maquen, bi panpin, barbie tximeleta, Lunien patinak…. Eta zuk nahi duzun guztia.

Hurrengo egunean Mari Domingi Vianara iritsi zen umeek idatzitako eskutitzak jasotzeko eta Olentzerori eraman zizkion.

Ikastolako azkeneko astea bukatu eta…

 

3.agerraldia

OLENTZERO ETA MARIDOMINGIREN ETXEAN

(Eskutitzak irakurtzen)

MARI DOMINGI: Gabonak iritsi dira eta oraindik ez dugu eskutitz guztiak irakurtzen bukatu.

OLENTZERO: Lasai emakumea, bizpahiru besterik ez dira gelditzen.

MARI DOMINGI: Entzun hemen jartzen duena

Kaixo Olentzero: Nire amatxok esan dit zurekin hitz egin duelaeta ez didazula ezer ekarriko asko kostatzen zaidalako jatea. Nik txintxoa izan nahi dut eta hemendik aurrera hobeto portatuko naiz. Muxu bat Mari Domingirentzat eta zuretzat.

OLENTZERO: Hala da bai, aitatxo eta amatxori kasu egin behar zaie.

MARI DOMINGI: Beno, bukatu dugu eskutitzekin, goazen opariak prestatzera.

OLENTZERO: Hala da bai. Aurten ere gauza asko eskatu dute, panpinak, bizikletak, ordenagailuak... baina deigarriena neskatxa batek eskatutakoa.

MARI DOMINGI: Barbyrentzako zerbait akaso?

OLENTZERO: Ez emakumea, bere amona sendatzea eskatu dit, baina nik horrelakorik ez dakit egiten.

MARI DOMINGI: Zergatik ez duzu hitz egiten Imanol doktorearekin? Agian berak zerbait egin dezake?

OLENTZERO: Bai, bai hori egingo dut. (Txapelaren bila) Nire txapela ikusi al duzu?

MARI DOMINGI: Hortik dago..., ikusi.

OLENTZERO: Baina nola eramango dut hori jantzita?

MARI DOMINGI: Ba hau da dagoena, aurrekoa nonbait ahaztuta utzi zenuen eta hau edukita ez dugu beste bat erosiko.

OLENTZERO: Egia da, krisialdi honekin ez dugu dirua alperrik gastatuko.

MARIDOMINGI: Orduan aurten umeak oparirik gabe geldituko dira?

OLENTZERO: Ez, inolaz ere ez. Vianako umeek opari bat jasoko dute.

MARI DOMINGI: Eta zer pentsatu duzu?

OLENTZERO: Gauza berezi bat, magikoa, aldatzen dena, zuk nahi duzu izan daitekeena.

MARI DOMINGI: Goazen ba Vianara.

NARRATZAILEA: Olentzero eta Maridomingi Vianara joan ziren, etxez-etxe opariak banatzen ibili ondoren, Kuetoko bidea hartu eta beraien etxerantz abiatu ziren.

Hurrengo egunean, Jone, Sara Beñat eta Maitane oso goiz jaiki ziren opariak irekitzeko eta egundoko sorpresa hartu zuten.

Arratsaldean herriko plazan elkartu ziren lauak eta oparien berri eman zioten elkarri.

 

4. agerraldia

MAITANE: Kaixo Sara! Beñat!

SARA: Non dago Jone?

BEÑAT: Begira hortik dator.

JONE: Arratsaldeon.

MAITANE: Zer ekarri dizue Olentzerok?

SARA: Neri oso gauza polita!

BEÑAT: Neri ere bai!

MAITANE: Zergatik ez gara momentu batean etxera joaten opariak hartzera?

JONE: Nik hemen itxarongo zaituztet ez dut nire oparia hartu nahi.

HIRURAK: Agur.

JONE: Agur.

AMA: Jone, zer egiten duzu hemen bakarrik? Eta zure lagunak?

JONE: Etxera joan dira Olentzerok ekarritako oparien bila.

AMA: Eta zu?

JONE: Nik ez dut nirea hartu nahi oso itsusia delako.

MAITANE: Jone, begira neri kutxa bat ekarri dit eta berarekin TRAGABOLAS bat sortu dut.

BEÑAT: Nola jolasten da?

MAITANE: Bolatxoak jaurti eta barruan sartu behar dituzu.

JONE: zeinen polita!

SARA: Kaixo! Ikusi nire oparia, neri ere kutxa bat ekarri dit eta berarekin arrainentzako pistina bat egin dut.

MAITANE: Zertarako da?

SARA: Arrainak arrantzatzeko.

JONE: Uau!

BEÑAT: Ba nik nire kutxarekin BURUHANDI bat prestatu dut! Jakin nahi duzue nola jolasten den? Dinbi danba kolpeka.

NESKAK: Korri, korri!

MAITANE: Eta zuri Jone, zer ekarri dizu?

JONE: Neri kutxa bat baina ez nekien zer egin berarekin. Zuek oso ideia politak izan dituzue.

SARA: Zergatik ez gara joaten nire etxera eta prestatzen dugu zerbait?

JONE: Ados.

NARRATZAILEA: Zenbat gauza egin daitezke kutxa batekin, ezta? Bakoitzak nahi duena bihur daiteke.

Eta Sararen amona? Sandatuko ote zen? Imanol doktorea bisitan joan zitzaion hospitalera eta xarabe berri batekin sendatu zuen. Gaur arratsaldean Sara eta bere lagunek bizkotxo bat prestatuko dute amonaren etxean.

Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Vianako plazan.

 

© Maite Otero - Erentzun Ikastola 2008

banatz1.jpg (6903 bytes)