OLENTZEROREN GAIXOTASUNA
Pertsonaiak: Olentzero, emaztea, Olentxiki, Argitxo, Botika sendagilea, Maritxu erizaina, Milo-Milo Kokodrilo, Benito Otsoa, Mikelontxo mamua, Tartalo eta narratzailea.
NARRATZAILEA: Urduritasuna nabaria da Olentzeroren etxean. Eta, badakizue zergatik? Ba gabonak ailegatu direlako. Konkretuki, opariak banatzeko egunean gaude; eta egun honetan Olentzeroren etxea zoroetxe bat dirudi. Ez didazue sinisten? Begira, begira...
(Bapatean, Olentzero agertzen da, erdi jantzita, eszenatokian nahiko urduri).
OLENTZERO: Baina, baina.... Non sartuko ote zen Argitxo hau! Nik ez dakit zein ordutan etorriko den. Berandu egingo zait!
(Momentu horretan Olentxikia agertzen da eszenaatokian).
OLENTXIKI:Aita, Astotxo prest dago. Zer egingo dut opariekin?
OLENTZERO: Ba ekarri hona! Hori galdetzea ere!
OLENTXIKI: Bale, bale! Oraintxe ekarrriko ditut.
(Emaztea agertzen da bapatean txapela eta zapiarekin).
EMAZTEA: Lasai egon Olentzero, badakizu Argitxo beti ailegatzen dela...
Berandu baina beti ailegatzen da.
OLENTZERO: Ez dakit ba, ez dakit ba.
(Jendearen artetik Argitxo agertzen da nahiko azkar eta kezkatuta berandu dabilelako. Bizkarean zakua darama eskutitzekin).
ARGITXO: Ea mesedez, utzi pasatzen! Berandu nabil eta! Eskutitzak eman dizkidazue ezta?
(Olentzero eszenatokian ari da Argitxo itxaroten haserre aurpegiarekin, eskuak gerrian eta oin batekin lurrari joka. Argitxo ailegatzen da).
OLENTZERO: Zer, oporretan ala?
(Olentxiki opari batekin dator).
OLENTXIKI: Aita, hemen?
OLENTZERO: Nahi duzun lekuan uzteko!
(Olentxikik lurrean uzten du oparia).
ARGITXO: Barkatu Olentzero, baina txanoa zuhaitz batean trabatu eta ezin nuen aurrera joan.
OLENTZERO: Aitzakiak, aitzakiak.
EMAZTEA: Kaixo Argitxo, zer moduz?
ARGITXO: Oso ondo, nekatu samar, agian!
EMAZTEA: Eta zer, eskutitz asko aurten?
ARGITXO: Ba... Bai, gero eta gehiago jasotzen ari gara.
EMAZTEA: Hori ona da, hori ona da!
OLENTZERO: Beno, berriketa gutxiago. Has gaitezen lanean. Non daude opariak?
(Olentzero mugitzerakoan, opari batekin traba egin eta kriston zartada hartu du lurraren kontra).
OLENTZERO: Ai, ai ai ai!!!!
(Emaztea eta Argitxo hurbiltzen zaizkio oso kezkatuta. Momentu honetan Olentxiki agertzen da beste opari batekin).
OLENTXIKI: Ala, zer gertatu da?
OLENTZERO: Zer gertatzen den! Nork jarri du oparia hor?
EMAZTEA: Lasai Olentzero, eseri hemen, eseri hemen!
ARGITXO: Nik uste dut Botika sendagilea deitu beharko genuela.
EMAZTEA: Bai, hala egingo dugu.
NARRATZAILEA: Ikusi duzue ezta? Gure Olentzero maitea gaixotu egin zaigu. Horregatik, Botika sendagilea deitu dute. Botika sendagilea herriko medikurik onena da eta beti Maritxu erizainarekin ibltzen da.
(Botika sendagilea eta Maritxu erizaina badatoz).
PON, PON, PON!! (Argitxok ireki du).
BOTIKA: Ea, zer gertatzen da, zer gertatzen da!
MARITXU: Kaixo guztioi! Din dan don, din dan don eguberri on... Ala! Ipotx bat, zein jatorra! ( Buruan kolpetxoak ematen dizkio Argitxori). Nor zara zu polit hori?
ARGITXO: (Jendeari begira). Uste dut Maritxu hau ez dagoela oso sano burutik.
BOTIKA SENDAGILEA: (Olentzerori zuzenduz). Ea Olentzero, non daukazu min?, hemen? (Belauna ukitzen dio).
OLENTZERO: Ai, ai ai ai ai!!!!
BOTIKA SENDAGILEA: Beno, oso argi dago. OPARITIS ZORROTZA daukazu. Oraintxe bertan hanka bendatu behar dizugu. Maritxu!
MARITXU: Zer!
BOTIKA SENDAGILEA: Lanera.
MARITXU: Ui, ze guai! Din dan don, din dan don eguberrion... (hasten da Olentzerori benda jartzen, baina buruan).
OLENTZERO: Baina zer, egiten duzu?
MARITXU: Ai, barkatu! Baina, animatu Olentzero! Din dan don, din dan don eguberrion...
OLENTZERO: Ixildu eh, ixildu!
MARITXU: Beno, bukatu dut.
BOTIKA SENDAGILEA: Ba, orduan, bagoaz. Lan asko dugu eta, agur.
MARITXU: Agur, agur guztioi! Agur ipotxa!
EMAZTEA: Eta orain zer egingo dugu? Nola banatuko dutuzo opariak?
ARGITXO: Jope, gainera aurten, gutun asko zegoen!
OLENTZERO: Ba horrela (hanka seinalatuz) nik ezin dut. Kristoren mina daukat.
OLENTXIKI: Nahi baduzue nik banatuko ditut.
OLENTZERO: Bai zera! Zuk banatuko dutuzu. Zu..zu.. desastre bat zara.
(Olentxok triste aurpegia jartzen du).
EMAZTEA: Ba herriko biztanleei esan beharko diegu, ea norbaitek opariak banatu nahi dituen!
ARGITXO: Horretaz ni arduratuko naiz, ez larritu! Berehala bidaliko dut norbait.
EMAZTEA: Agur Argitxo.
OLENTZERO: Agur Argitxo.
OLENTXIKI: Eta zergatik ez didazu uzten neri banatzen?
OLENTZERO: Esan dizut ezetz, begira zer gertatu zaidan zure erruagatik.
OLENTXIKI: Jo!
MIKELONTXO MAMUA: Pon, pon ,pon!
EMAZTEA: Begira lehenengo laguntzailea izango da, irekitzera noa!
MIKELONTXO MAMUA: Kaixo Olentzero eta familia. Argitxok esan dit laguntza behar duzuela, ezta?
OLENTZERO: Bai... baina... nor zara zu?
MIKELONTXO MAMUA: Ni? Ez nauzue ezagutzen ala? NI Mikelontxo mamua naiz.
OLENTZERO: Eta non bizi zara?
MIKELONTXO MAMUA: Gaztelun.
OLENTZERO: Eta nola sartuko zara etxeean opariak banatzeko?
MIKELONTXO MAMUA: Ba... hormak zeharkatzen beti bezala.
OLENTZERO: Ez, ez horrela ezin duzu; bestela haurrak beldurtuko lirateke Zurekin. Zuk ezin duzu Olentzero izan. Joan, joan!
MIKELONTXO MAMUA: Bale, bale....banoa.
TARTALO: Pon, pon, pon!
OLENTXIKI: Nor izango da orain? Ireki ama!
(Tartalo sartzen da).
TARTALO: Kaixo Olentzero eta familia. Argitxok esan dit laguntza behar duzuela, ezta?
OLENTZERO: Bai... baina... nor zara zu?
TARTALO: Ni? Ez nauzue ezagutzen ala? Ni Tartalo naiz.
OLENTZERO: Eta non bizi zara?
TARTALO: Zugaramurdiko kobazuloetan.
OLENTZERO: Eta zuk irakurtzen badakizu?
TARTALO: Irakurtzen? Ez, ez dakit irakurtzen.
OLENTZERO: Eta orduan nola irakurriko dituzu haurrek bidalitako gutunak?
TARTALO: Ba ez dakit, ba... Ez dut horrekin pentsatu.
OLENTZERO: Ba orduan zuk ezin duzu Olentzero izan. Joan, joan!
TARTALO: Bale, bale... banoa.
MILO MILO KOKODRILO: Pon,pon,pon!
EMAZTEA: Hemen dago hirugarrena. Ea nor den oraingoan.
(Milo Milo kokodrilo sartzen da).
MILO MILO KOKODRILO: Kaixo Olentzero eta familia. Argitxok esan dit laguntza behar duzuela, ezta?
OLENTZERO: Bai... baina...nor zara zu?
MILO MILO KOKODRILO: Ni? Ez nauzue ezagutzen ala? Ni Milo Milo kokodriloa naiz.
OLENTZERO: Eta non bizi zara?
MILO MILO KOKODRILO: Zuhatzan.
OLENTZERO: Eta zer jaten duzu?
MILO MILO KOKODRILO: Ba... txakurrak, katuak, txoriak.... eta horrelako animaliak.
OLENTZERO: Ba orduan zuk ezin duzu Olentzero izan. Bestela haurren maskotak jango zenituzke. Joan, joan!
MILO MILO KOKODRILO: Bale, bale, banoa.
BENITO OTSOA: Pon, pon, pon!
OLENTXIKI: Nor izango da orain?
EMAZTEA: Oraintxe ikusiko dugu.
(Atea ireki eta Benito otsoa sartzen da).
BENITO OTSOA: Kaixo Olentzero eta familia. Argitxok esan dit laguntza behar duzuela, ezta?
OLENTZERO: Bai...baina... nor zara zu?
BENITO OTSOA: Ni? Ez nauzue ezagutzen ala?Ni Benito otsoa naiz.
OLENTZERO: Eta non bizi zara?
BENITO OTSOA: Basoan.
OLENTZERO: Eta zer egingo duzu etxe batera ailegatzerakoan?
BENITO OTSOA: Ba... putz egin eta botako dut.
OLENTZERO: Ba orduan zuk ezin duzu Olentzero izan, bestela haurrak etxerik gabe geratuko dira. Joan, joan!
(Benito otsoa atera eta Argitxo sartu).
ARGITXO: Beno, ba ez dut lagun gehiago ikusi.
EMAZTEA: Ba...ez dakit zer egingo dugun.
OLENTXIKI: Jope aita, zergatik ez didazu neri opariak banatzen uzten?
ARGITXO: Bai Olentzero, nik uste dut Olentxikik banatu beharko lituzkela.
EMAZTEA: Bai, gainera, nahiko handia da jadanik.
OLENTXIKI: Hori, hori aita, utzi, utzi!
OLENTZERO: Bale ba, berak banatzeko. Uste dut ordua ailegatu dela zu ere Olentzero izateko. Ea ba, jantzi.
(Olentxiki janzten den bitartean narratzaileak hitzegingo du).
NARRATZAILEA: Modu honetan, aurten, Olentxikik banatuko ditu opariak. Ondo egitea espero dugu. ( Pertsonaia guztiak eszenatokia sartzen hasten dira). Eta orain Olentxiki animatzeko abestu egingo diogu. Parte hartu nahi duzue?
Olentxiki joan zaigu
Mendira lanera
Intentzioarekin
Ikatz egitera
Aditu duenian
Jesus jaio dala
Lasterka etorri da
Berri ona ematera.
Horra, horra...İMikel Fernandez - Erentzun Ikastola 1998
![]()