Nafarroako Gobernua
Nafarroako ondarea / Patrimonio de Navarra / Heritage of Navarre

Urdiaingo Iturria

Urdiaingo Iturria

Urdiaingo iturri zaharrak aspalditik ematen du ura. Eta aspalditik dator usadio zaharra ere. Urteberriko  gauean,  12etan  puntuan,  herriko  gazteek  ura  biltzen  dute  bertatik  pitxarretan. Itxaroten  izaten  dituzte  herriko  agintariak  beraiei,  lehentasunez,  edaten  emateko.  Hurrena, herriko etxeetara joaten dira, bizilagunek ur sendagarria edan dezaten. Izan ere, ohiturak dio urte berrian biltzen den urak gaitzak sendatzen dituela. Hauxe gazteek abesten dute kopla bat:
“Ur goiena, ur barrena; hau da garai berriko erregalu onena. Edanaz, sar bedi osasuna eta bizitza gure barrena”.

 

Altsasuko Iņigo Aritza Ikastolako ikasleek egina.