Nafarroako Gobernua
Nafarroako ondarea / Patrimonio de Navarra / Heritage of Navarre

Ziordiko Jauregia

Ziordiko Jauregia

1200. urtean Gipuzkoa, Araba eta Durangaldea galdu ostean, Ziordia Sakanako ibilbidean Nafarroak zuen lehenengo defentsa izatera pasa zen.
XIV. mendeko dokumentazioan, Ziordiko jaunen inguruko aipamen asko agertzen dira Iruritako gazteluarekin eta Etxarriko dorrearekin batera.
Geroago, XV. mendean, Ziordiko etxe-gotorlekua babesten zuten arma gizonen inguruko informazioa aurkitzen dugu.
1420. urtean, Ziordiko jauna, Johan Martinez, herrian bizi zen hainbat arma gizonekin batera. Hauen mantenurako, gariaren 40 neurri bidaliko zituzten. 1444 urtean, Gaztelaren aurkako Guduan, jauregiko jaun Ziordiko Otxoak etxe-gotorlekua babestu zuen Erronkariko 50 baleztariekin batera.
1450. urtetik aurrera Lanzarot izeneko ezkutaria agertzen da dokumentazioan, 20 gizonen laguntzarekin, muga zein Ziordiako jauregia babesteko ardura zuena.
Agaramontar eta Beaumondarren arteko guda zibilean 1451. urtean Karlos printzearen aldekoek jauregia hartu zuten. Ondoren, erregearen tropek berreskuratu zuten.
1476. urtean, Ziordiko jaunaren izena, beste nobleekin batera, Leonor erreginaren ondoan agertzen da Erriberriko Gorteetan. Garrantzitsua zela adierazten du horrek.
1512ko uztailaren 21ean jauregian zeuden gizonek Albako dukearen tropak muga zeharkatzen eta Sakana okupatzen ikusi zuten. Nafarroaren konkista gauzatzen ari zen. Ondoren, 1529. urtean, Gongorako Carlos ageri da jauregiko jaun gisa.

 

Altsasuko Iņigo Aritza Ikastolako ikasleek egina.