Nafarroako Gobernua
Nafarroako ondarea / Patrimonio de Navarra / Heritage of Navarre

Bernoako Galtzada (Urdiaingo Galtzada)

Bernoako Galtzada (Urdiaingo Galtzada)

Erdi Aroko bidea da. Galtzada Ataundik zetorren. Galtzada-adar bana Urdiainen eta Iturmendin sartzen ziren. Santa Marinara igotzen ziren.
Ameskoara joan nahi zutenek Iturmendiko galtzada hartzen zuten. Santa Marina azpian Iturmendi eta Urdiaingo galtzadek bat egiten dute. Baina Gesalatz eta Iruņera jo nahi bazuten Etxarriko Lazkozko portua igotzen zuten, Zunbeltz aldera jotzeko.
Azaleratzen ari diren galtzadak mandazainen ibilbideak ziren, ferra-galtzada izena dute, zaldiak eta, batez ere, mandoendako zirelako.
Hipotesiak egin daitezke: bide horiek historia aurrean ere erabiliak izan zitezkeen. Bai Santa Marinan bai Bernoan trikuharriak daude. Erromatarrak gero sartu ziren. Baina haien galtzadak zabalagoak ziren eta legionarioek egiten zituzten.
Nolakoa da Bernoako galtzada
Harri handiak bidearen ertzetan, harri xehea erdian eta toki batzuetan harriz egindako bizkar-hezur moduko bat. Errekako harriekin egindakoak dira.
Galtzadak bukatzen zuen Pasaian eta Gipuzkoako portuetan. Merkataritzarako bidea izan zen.

 

Altsasuko Iņigo Aritza Ikastolako ikasleek egina.