Nafarroako Gobernua
Nafarroako ondarea / Patrimonio de Navarra / Heritage of Navarre

Altsasuko Intxaurrondo ospetsuari monumentua

Altsasuko Intxaurrondo ospetsuari monumentua

Enrike Zelaiak "Sustrai altsasuarrak" izena eman dio. Foruen plazan dago, eta José Ulibarrena eskultoreak egin zuen plazan zegoen intxaurrondo zaharra erabiliz.
Monumentuan Altsasu herria irudikatzen duten 28 irudi eta sinbolo agertzen dira: feminitatea, gizontasuna, nekazaritza, trenbidea, errementaritza, kobazuloak, basajaunak, hiru abeslari, ahuntza, dama bat, penaz dagoen arima, Mainamikirri sorgina, Garzia Ximenez erregea, txirrindularitza, ereilea, Altsasuko tontor eta gailurrak, pilotaria, uzta, artisautza, momotxorroak, gaueko eguzkia, jainkotasuna, inauteriak....finean, Altsasu den guztia.

 

Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolako ikasleek egina.