San Pedro Baseliza

Bisitatzea merezi duen toki eder bat San Pedroko zelaia da. Bertara oinez, txirrindulaz edo autoz joan gaitezke, Urdiaindik edo Altsasutik.
San Pedroko zelaia betidanik izan da aisialdirako eta paseatzeko lekua, bertako bizilagunentzat zein bisitarientzat. Haritzen artean paseatzeko eta San Pedroko baseliza ikusteko leku oso aproposa da.
Altsasu eta Urdiainen arteko mugan eraikia, izen bereko landan. Inguru-inguru haritzak ditu. Oinaldea laukizuzen baten antzekoa da eta teilatua lau isurkikoa. Aldarea, gainean santua duena, Urdiaingo dermioan dago.
Bi herrien arteko muga hegoaldeko fatxadako atearen atalburuak egiten du eta bertan A/U letrak daude idatzita.
Bi herriren artean egoteak, bitxia baita, herriko folklorea aberastu egin du. San Pedro egunean, ekainaren 29an, erromeria ospatzen da Altsasun eta aurreko atetik sartzen da.
Ondoren Urdiaingoak ospatzen dute eta hauek alboko atetik egiten dute sarrera.
Altsasuko Iņigo Aritza Ikastolako ikasleek egina.