Lodosako Haitzuloak

Hiru auzo izan zituen haitzulo artifizialekin, jendea bertan bizi zela: bat ekialdean, bestea iparraldean eta hirugarrena herriko mendebaldean. XIX. mendearen hasierakoak izan ziren lehenak eta ehun eta berrogeita hamar familia izatera iritsi ziren XX. medearen hirurogeiak arte. Egitura hau ohi dute: aurrealdean zelaigunea edo "plazatxoa"; fatxada, harea, igeltsuzko haitz edo harrizkoa. Ahal dela, hegoaldera begira egoten dira. Lurrazpiko arkitektura mota hau osasuntsua da, merkea eta ekologikoa. Gizakiak Neolitotik erabili izan du, garai historiko eta kontinente guztietan. Gaur egun ere erabil liteke. 2007tik ikustaldia egin daiteke garai batean jendea bizi zen haitzulo batean.
Lodosako Ibaialde Ikastolako ikasleek egina.