2017/01/24

Hezkuntza eredu propioa

Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza

Ikaslea ardatz izanik, marko pedagogiko propioarekin, konpetentzietan oinarritzen da ikastola eredua. Hizkuntzen trataera integral eta integratua garatzen du, euskaran ardaztuta. Ikastolan ikasleek pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten, eta egiten eta ekiten ikasten dute. Ikastolak hezkuntza integrala, ikasmaterial propioekin.

2017/01/13

Josu Reparazi elkarrizketa KIVA egitasmoaren inguruan

Josu Reparazi elkarrizketa KIVA egitasmoaren inguruan

Eskola jazarpenaren aurkako Nafarroako ikastoletan ezarritako KIVA programaren inguruko elkarrizketa Josu Reparazi, "Me importas tu" saioan, Amaia Madinabeitiaren eskutik.

2016/12/16

Gure Ondarea QR-tuz

Gure Ondarea QR-tuz

Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria den Josu Reparazi egindako elkarrizketa XALOA Telebistan, Gure Ondarea QR-tuz proiektua azalduz.

2016/10/24

KiVa. Ageda Laraudogoitiarekin solasean

Turkuko Unibertsitatean prestakuntza saio trinko bat jaso dute zazpi irakaslek, KiVa programaren Ikastolen Elkarteko koordinatzaile Ageda Laraudogoitiak eta beste sei eskualde koordinatzaileek. Eskola jazarpenaren aurkako programa arrakastatsu hau euren geletan inplementatuko duten 52 ikastolatako irakasleen formazio saioak ari dira prestatzen orain. Azaroan eta abenduan egingo dituzte saiook. Urtarrilean, berriz, oporren bueltan, 52 ikastola horietan inplementatuko da KiVa programa. Ageda Laraudogoitiarekin mintzatu gara bideo honetan.

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu