2024/11/21 | Tantirumairu Ikastola

Haurrek ere zuen hitzak adituak izateko eskubidea duzue
Azaroaren 11n Lesakako alkatea den Ladis Satrustegi etorri zitzaigun gelara OINHERRI ekimenari buruz solas egitera. Azken ikasturtean udalatik haur eta nerabeen kanal iraunkorra diseinatzen aritu dira. Guk galdera batzuk prestatu dizkiogu berak erantzuteko.

Zer da OINHERRI?

–Oinherri herri hezitzaileen sare bat da, haurren parte hartzea eta eskubideak bermatzea helburu duena. Herri, elkarte eta eragile desberdinak elkartu eta hezkuntza ez arautura bideratua dagoena.

Zer adinetako haurrek hartuko dute parte?

–Oinherrin adin ezberdinetako haur eta nerabeek hartzen dute parte. Orain Lesakan momentuz parte hartze kontseiluetan 4., 5. eta 6. mailako haurrak egonen dira.

Zer eginen dute haurrek udaletxean?

–Dakizuen bezala, zuek eskubide batzuk dauzkazue, baita betebehar batzuk ere. Horien artean, zuen hitzak adituak izateko eskubidea. Zuen iritziak ere kontutan hartu behar dira eta zuek proposatzen dituzuen gauzak kontutan hartu behar dira. Horrek ez du erran nahi beti baietz edo ezetz erranen dugunik noski. Bertan elkartu, parte hartzea zer den hausnartu eta parte hartuko duzue. Proposamenak ere eginen dituzue. Duela hiru urte, herritar batzuk edo haur batzuk punp-tracka eskatu eta hura diseinatzeko aukera izan zuten; beranduago punp-tracka egitea posible izan zen. Bertzetik, kaleko antolamenduari dagokionez, plazako obra gauzatu zenean ere zuen iritzia kontutan hartu zen, adibidez... espaloi txikiagoak edo handiagoak izanen ziren, kotxeak aparkatu behar ziren edo ez…etab.

Zenbatetik behin adituko da gazten ahotsa?


–Dakizuen bezala, ikastetxe ordutegi barrenean joanen zarete. Momentuz hilabetean behin elkartuko zarete baina poliki-poliki joanen gara ordutegia finkatzen.

Duela zenbat denbora sortu zen OINHERRI ekimena?

–Oinherri 2012an sortu zen Euskal Herri mailan. Beraiekin elkarlanean, 2022an Lesakako Hezkuntza foroa martxan paratu zuen eta aurten martxan jarriko da, Lesakako haurren partaidetzarekin.

Zein bertze herriek hartuko dute parte?

–Oinherrin Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko herri aunitzek hartzen dute parte. Nafarroan adibidez, Baztan, Lesaka eta orain Berakoak ere sartu dira parte hartzera.

 Dokumentua ikusi


Itzuli

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu