2024/10/31 | Iñigo Aritza Ikastola

Oinez basoko uzta biltzen
Urtero-urtero, udazkenarekin batera, Nafarroako ikastolen festa ospatzen dugu, Nafarroa Oineza. Duela ia bi hamarkada, 2008an, ikastolak konturatu ginen gure Nafarroa Oineza antolatzeak baliabide naturalak kontsumitzea, hondakinak sortzea eta berotegi-efektuko gasak isurtzea ere eragiten zuela eta hortaz, antolaketak suposatzen duen aztarna ekologikoa murriztu nahiean, festa antolatzearekin batera, Oinez Basoa ekimea ere martxan jarri genuen, tokian-tokiko ingurumenaren kalitatea hobetzeko helburu duen proiektua.

Iñigo Aritza Ikastolak 2018an Nafarroa Oineza Altsasun antolatzeko konpromisoa hartu zuen, eta horrekin batera, gure zonaldeko ingurumena zaintzeko konpromisoa ere. Honela, Usolarraineko eremuan egin genuen esku-hartzea, Altsasuko Dantzalekuko zonaldean eta, besteak beste, saguzarrentzako habi-kutxak kokatu genituen bertan. Iñigo Aritza Ikastolako komunitate gisa, elkarlanean eta auzolanean inguramenari ekarpen hau egin genion. Alde batetik, herritik eta herriarentzat sortuak izanda, auzolanaren gure balioa indartzeko balio izan zuen. Eta bestetik, gaian aditua den biologo baten eskutik egindako proiektua izanda, Altsasuko biztanleriari gaiarekin sentsibilizatzeko aukera ere eskaini genion.

2018an, kiropteroentzako babeslekuak egin eta kokatu genituen, haien ongizate hobetzeko pausua izago zelakoan, baina esku hartze honek ere beste balio erantsi bat ere izan zuen, izan ere, espezie bitxitzat hartzen den Bechstein espeziea zonaldean dagoela kontutan izanda, habi artifizialei kokatuz, espeziarentzat mesedegarria izan zitekeela ikusi baitzen.

Denbora aurrera joan da eta pandemia bat tarteko, Iñigo Aritza Ikastolako komunitate bezala gure jarduerak berreskuratzen aritu gara azken bi ikasturteetan. Besteak beste, mendi irteerak berreskuratu ditugu, euskaraz naturaz gozatzeko momentuak sortuz. Aurtengo maiatzean, gure ikasle ohia den Miren Aldasoro Lezea biologoaren eskutik, biodibertsitatean oinarritutako mendi buelta antolatu genuen, duela sei urte komunitatean Oinez Basoa ekimenari erantzuteko Dantzalekun kokatu genituen saguzarrentzako babeslekuen bisita eginez. Ekintzaren helburuak egindako lanaren garapenaren berri izatea, gure inguru hurbilaz eta saguzarren inguruan elkarrekin eta elkarrengandik ikastea, baina nola ez, euskara arnasgune bat sortzea ikastolako komunitatearentzat euskararekiko atxikimendua areagotzeko eta euskara ere aisialdiarekin, gozamenarekin eta naturarekin lotzeko ziren.

Maiatzaren 26ean goizeko 11:00etan Dantzalekutik basoan barrena abiatu ginen, haur, gazte eta gurasoak, bidean zehar Mirenek biodibertsitatearen inguruan eman zizkigun azalpenak gogoz entzun genituelarik. Zonaldeko landareak eta animalitxoak ezagutzeko eta naturan egiten duten ekarpenaren inguruan azalpenak jaso genituen. Gainera aukera paregabea izan zen hauek ikusteko, ukitzeko eta usaintzeko ere. Ibilbidearen bigarren zatian, 2018ko gure Oinez Basoa proiektuan jarritako saguzarren babeslekuak bisitatu genituen, komunitate bezela aurrera eramandako gure lanen fruituak ikusteko. Gehiagorako gogoz geratu ginen eta aurten ere, ikastolak hizkuntza eta naturaren ekologiarekin duen konpromisoa erdigunean jarriz, Burundako naturan barrena ibiltzeko ekintzak eskainitzeko ilusioarekin hasi dugu ikasturtea.

 Dokumentua ikusi


Itzuli

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu