Unibertsoaren inguruko hitz asko utzi ditugu bidean, hemen dena sartzea ezinezkoa baitzen. Osatzera animatzen bazarete, egin eta guri bidali!
ASTRONOMIA: Unibertsoa azter-tzen duen zientzia da astronomia.
BIG-BANG: Euskaraz “leherketa handia” esan nahi du eta unibertsoaren sorrerari buruzko teoria zientifikorik zabalduena da.
DISTANTZIAK ESPAZIOAN: Espazioko distantziak neurtzeko “gargi urtea” izeneko unitatea erabiltzen da, eta hauxe da: argiak urte batean egiten duen distantzia. Argiak segundo batean 300.000 km egiten ditu, beraz, urte batean, 9.460.800.000.000km egiten ditu. Hori da argi-urte batek adierazten duen distantzia.
EGUZKIA: Eguzkia, Eguzki-sistemaren izarra eta honen erdigunea da. Eguzkiaren inguruan planetak, kometak, asteroideak etab. biratzen dira.
FASEA: Ilargiaren faseak ilargiak hartzen dituen itxura ezberdinak dira. Lurrarekiko eta eguzkiarekiko posizio-aldaketaren ondorioz gerta-tzen dira eta lau dira: ilberria, ilgora, ilbetea eta ilbehera.
GRABITATEA: Grabitatea astro batek sortzen duen erakarpen indarra da. Grabitateari esker ez gara hegan ateratzen eta Eguzki-sistemako gorputzak ez dira noraezean joaten.
HIPATIA: Alexandriako Hipatia IV. eta V. mendean bizi izan zen Egiptoko matematikaria, filosofoa eta astronomoa da. Lehen emakume matematikoa izan zela diote.
IZAR IHESKORRA: Kometa bat atmosfera batean sartzen denean edo izar batera hurbiltzen denean, kometa horri adats bat ateratzen zaio eta izar iheskorra dela esaten dugu.
JUPITER: Eguzki sistemaren planetarik handiena da, eguzkitik hasita bosgarrena. Gasez osatuta dago eta begi hutsez izar batekin nahastu ahal da.
KOPERNIKO: XVI. mendean bizi izan zen zientzialaria da. Lurrak Eguzkiaren inguruan biratzen duela esan zuen lehenengo pertsona izan zen.
LAIKA: Txakur eme bat zen. Espaziora joan zen lehen izaki biziduna izan zen, SESB-k (errusiarrek) bidalia, 1957an. Bertan hil zen.
MERKURIO: Eguzkitik gertuen dagoen planeta da. Hainbat momentutan, Lur planetatik gertuen dagoena ere bada. Arrokaz osatuta dago.
NEPTUNO: Eguzkitik urrutien dagoen planeta da. Gasez osatutako planeta erraldoi bat da eta metanozko atmosferaren ondorioz globo urdin bat bezala ikusten da.
ORBITA: Astro batek beste astro baten inguruan egiten duen irudimenezko ibilbidea. Grabitate indarrari esker gertatzen da.
PLANETA: Izar baten inguruan birak ematen dituen astroa. Adibidez: Lurra, Artizarra, e.a.
SATELITEA: Planeta baten inguruan birak ematen dituzten astro txikiak dira. Artifizialak ere izan daitezke, adibidez komunikazio sateliteak.
TRANSLAZIOA: Lurrak eguzkiaren inguruan egiten duen mugimendua da. Bira bat emateko eguzkiak 365 egun, 6 ordu eta 9 minutu behar ditu. Mugimendu honen ondorioz urtaroak sortzen dira.
UNIBERTSOA: Astro guztien multzoa eta multzo horrek betetzen duen espazioa da.
JAMES WEBB TELESKOPIOA: 14 herrialdek sortutako teleskopio bat da, gaur egun munduan dagoen aurreratuena. Webb teleskopioari esker, orain arte ikusi diren unibertsoko irudirik onenak ikus daitezke.
GALAXIA: Galaxiak izar multzo erraldoiak dira. Gureak Esne Bidea du izena. Bertan, besteak beste, eguzki sistema eta Lur planeta daude.
YURI GAGARIN: Sobietar Batasuneko astronauta famatua izan zen. Gagarin espaziora bidaiatu zuen lehen gizakia izan zen, 1961. urtean.
ZULO BELTZA: Espazioan dauden oso gune misteriotsuak dira, daukaten grabitate erraldoiaren ondorioz dena erakartzen dutenak, baita argia ere.