‘Sutan', New Yorken 1909an, 20.000 emakumek egin zuten greban oinarritzen da Jaso Ikastolaren musikala. Gainera, hamargarren urteurrena ospatzeko lehen aldiz orkestra sinfoniko batekin prestatu da ikuskizuna, Iruñeko Gazte Orkestrarekin batera hain zuzen ere.
Maiatzaren 6an izan da Barañaingo Auditorioan lehen zuzeneko emanaldia “Sutan” izenarekin eta hortik aurrera hainbat emanaldi emango dira Euskal Herrian zehar eta baita, Euskal Herritik kanpo lehenen aldiz ere.
Aurtengo musikalaren hizpidea Genero Berdintasuna da eta horretarako, musikalak 1909 urtera egingo du salto, New York-era eta bertan, emakumeen lan baldintzetan oinarritzen da istorioa emakumeen eskubideen aldeko borroka irudikatzeko. Beraz, istorioak bi 2 helburu nagusi ditu. Alde batetik, emakumeen lan-duintasunaren eskubideen aldarrikapena egitea eta, bestetik, gizonezko eta emakumezkoen arteko desberdintasunak agerian jartzea.
EUSKALTZAINDIA ETA EUSKARABIDEAREN BABESA
Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, lankidetza-hitzarmena sinatu Jaso Fundazioarekin, hirugarren urtez, euskara bizitza sozialeko esparruetan agertzeko eta erabiltzeko. Hitzarmenak, zehazki, Sutan Musikala eta horri lotutako hezkuntza eta arte arloko jarduera batzuk programatzea eta sustatzea jasoko du lagungarri. Euskaltzaindiaren babesa, musikalak euskararen normalizazioan eta sustapenean egiten duen lanaren onarpena da.
ISLANDIARA JOATEKO GONBIDAPENA
Horri eta musikalak jasotzen dituen laguntza eta bestelako babesei esker, emanaldiak beste saio batzuk izango ditu urtean zehar. Baluarten ekainean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian udazkenean eta bereziki uztailean, Reykjaviken (Islandian) izanen den Hezkuntza eta Antzerki Munduko IX. Biltzarrean, Sutan Musikala proiektua aurkeztuko da.
STEAM – PROIEKTU PEDAGOGIKOA
Ez dugu ahaztu behar Jaso Ikastolaren proiektu pedagogiko garrantzitsua dela eta ikasleak batez ere direla proiektu honen helburu. Izan ere, Jaso Ikastolako komunitatetik sortu da eta komunitatearen parte hartzeari esker, Nafarroako eszenatoki onenetan euskarazko antzerki musikala prestatu, garatu eta antzeztu ahal izatea du.
Proiektuaren zuzendariek gidatuta, musikalean parte hartzen duten 50 DBHko ikaslek, proiektua osorik garatzeaz gain, sektoreko eta beste sektore batzuetako profesionalekin prestakuntza jasotzen dute, eta, arte eszenikoetan espezifikoak ez badira ere, proiektuaren garapenean bestelako jarduerak ere sartzen dira. Etengabeko prestakuntza gidoiaren, koreografien, abestien, eszenografiaren eta jantzien garapenaren eskutik doa, eta ikuspegi praktikoa dute musikalaren garapenari begira, atal horiek guztiak parte hartzen duten gazteek sortzen baitituzte oso-osorik. Metodologia horri STEAM deitzen zaio, disziplina arteko ezagutzak eta konpetentziak uztartzen baitira proiektu bakar batean.