2021/12/16 | Zangozako Ikastola

Solasten jolasten eta jolasten solasten Ikaste prozesuetan jolasek garrantzia handia daukate.

Zangozako Ikastolak, beste helburu anitzen artean, ikasle euskaldun eleanitzak heztea du helburu. Ikasleak euskaldun-tzeko gurea bezalako murgiltze ereduak ezinbestekoak dira. Eredu hauek bakarrik ez dute helburua ziurtatuko, baina garbi dago ezinbestekoak direla xedearen bidean.

Guztiok ados egongo gara hizkun-tza bat ikasteko hizkuntza horrekin kontaktuan igarotzen den denbora arrunt garrantzitsua dela esaten dugunean. Hizkuntza edozein dela ere, harekin harremanetan igarotzen duzun denbora gero eta luzeagoa bada, harekiko jasotzen duzun ezagutza gero eta handiagoa izango da. Gero eta ordu gehiago eskaini hizkuntzari, gero eta emaitza hobeak jasoko dituzu harekiko.

Ikaste prozesu guztietan jolasek garrantzia dute, edozein gauza ikasteko baliabide bikaina da olgeta. Jolasa eta emozioa tartean badira errazago eta gusturago ikasiko dugu ikasi beharrekoa, baita hizkuntza bat ere.

Hala ere askotan ez da erraza izaten jolasa Ikastolako errutinan sar-tzea, ikastetxeetan hezkuntza formalaren bidean zuzen-zuzen dihardugu, konpetente-konpetente. Hala eta guztiz ere, positiboa izaten da noizean behin hezkuntza ez formalaren bidexka hartzea, eguneroko irakasleen aurpegiak aldatzea eta jolastuz ikastea.

Ikasturte honetan, Zangozako Ikastolako Lehen Hezkuntzan murgiltze eredu ez formalei ireki dizkiegu ateak berriz ere eta 2021-2022a hizkuntzetan murgildurik hastea erabaki dugu. Gainera, lehen aipatu bezala, Zangozako Ikastolaren helburua ikasle eleanitzak heztea denez, bi murgiltze programetan parte hartu dugu, euskarazko batean lehenik eta ingelesezko batean bigarrenik.

EUSKARAZ SOLAS ETA JOLAS

Programa berria da, Covid-19aren ondorioz sorturikoa eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Arantzako Aterpe eta Beintza-ORBELA aterpetxeetan antolatzen zituen Euskaraz Bizitzeko Egonaldiak errautsetatik sortua.

Euskaraz Solas eta Jolas Nafarroako hainbat ikastetxetan ikasleen artean euskararen erabilpena susta-tzea helburu nagusia duen murgiltze programa da.

Iazko esperientzian oinarrituta, aurten ere programa honetan parte har-tzea erabaki genuen. Esperientzia aberasgarria izan zen, haurrek izugarri gozatu zuten programarekin eta begiraleen gertutasunarekin. Hain ongi pasa zuten, udan ikasle asko Aran-tzako Aterpera joan zirela kanpaldiaz gozatzera eta egonaldi luzeago batez euskaraz solas eta jolastera.

Aurtengoan ere iaz bezainbeste gozatu dugu. Axi astelehenetik ostiralera etorri da Zangozara. Bi ordu pasa ditu egunero gure ikasleekin eta izugarri ongi ibili dira solasten eta jolasten. Mariren jolasean jolastu dira, eskulanak egin dituzte, mimika ere egin dute, zer gehiago eska dezakegu? Bai, hurrengo ikasturtean berriro parte hartzeko aukera izatea.

ENGLISH WEEK AT SCHOOL

Ikastola eleanitza gara, Hocus eta Lotusek, Story Projectseko lagunek eta EKIko proiektu berriek lagundu dituzte gure ikasleak inglesarekiko duten ezagu-tza eraikitzen. Hala ere bultzadatxo bat behar zutela somatzen genuen eta kolpe hori English Week at School-arekin lortu dute. Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ikastetxeetan ingelesean murgiltzeko programa da, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat sortua eta 2021eko irailetik abendura gauzatu dena.

Programa honen xedea, testuinguru akademikotik kanpo ingelesaren erabilera sustatzea da ikasleen curriculum-programa indartuz. Horretarako, komunikazio eta ikaskuntza hizkuntza ingelesa izan da egoera guztietan.

Irakasle lanetan Spud izeneko galestar jator bat izan dute, lehen minututik ikasleen konfiantza irabazi du. Aste berezia izan da, gelako arlo guztiak ahaztu, EKI alde batean utzi eta ingelesa testuinguru errealetara eraman dute gai ezberdinak landuz. Jarduera dibertigarri pila egin dituzte eta ongi pasatzeaz gain ingelesa asko hobetu dute noski!

Konturatzerako ikasturte hau bukatua izango da eta berria antolatzen hasi beharko dugu. Antolaketa lanetan murgiltze asteek pisua izango dutela ez dugu ezbaian jartzen.

 Dokumentua ikusi


Itzuli

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu